-
Taldeka elkartu eta ikertu nahi duzuen Euskal Herriko hegazti espezia aukeratu.
-
Unitate honetarako bereziki sortutako gelako Diigo taldean sartu. Hemen, lanerako beharko dugun informazioa elkarbanatuko dugu
-
Talde bakoitzak Google Driven karpeta bat sortuko du taldeko kideek dokumentu berean lana egin ahal izateko
-
Diigo, Twitter, blog espezializatuak, artikulu zientifikoak… erabiliz informazioa bildu.
-
Google Sites bat sortuko duzue espeziearen migrazioari buruz ikasitako guztia antolatzeko. Azpiatal hauek izan beharko ditu:
1.- Sarrera (Espeziari buruzko informazio orokorra)
2.- Migrazio (Nondik nora mugitzen diren, zerk bultzatzen dituen migratzera, nola ikertzen diren…)
3.- Nola orientatzen dira
4.- Bibliografia -
Gelan, gainontzeko gelakideei Sites-a aurkeztu.
-
Zuen lana eta beste taldeena ebaluatuko duzue, errubrikaren laguntzaz.