-
Milioika meteoritoren talkaren ondorioz suzko bola bat sortu zen: Lurra
Lurrazaleko materiala hoztu, eta kanpo geruza gogorra eratu.
H2O lurrundu+CO2= lainoz beteriko atmosfera. -
Hodei horiek kondentsatu egin ziren, urteetan eurite izugarria sortuz. Honek itsasoa sortu zuen.
-
Euritea gelditu zenean lurraren %90 a ura zen, eta %10 a uharte bolanikoak. Planetan hartan ez zegoen bizirik presio altuengatik. Sumendiak sortu ziren berriro ere, granitozko kontinenteak sortuz.
-
Kontinenteak handituz joan ziren.
-
Ur beroak eta laba basaltikoak granitoa sortu zuten, arina eta erresistentea, itsasoen higadura jasateko gai ziren kontinenteak eratuz.
-
Itsas maila bajuko kostetan bizitza sortu zen, eguzki-argia iristen zen lekuetan alegia. Bizi primitibo unizelularra hondoan sortu zen, bizitzeko fisura bolkanikoen beroaz baliatuz. Eboluzionatzen joan ziren, itsasoko azalera iritsi arte; orduan estromatolitoa sortu zen. Hau Eguzki-argiz elikatzen zen eta atmosfera O2z bete zuen, fotosintesiaren bidez. Hasiera batean, O2 uretan disolbatzen zen burdina oxidatuz. Beranduago, atmosfera bete zuen.
-
Planetaren itxura guztiz aldatu zen burdina desagertzean, itsasoak urdinak bihurtu ziren eta O2-k atmosferako airea garbitu zuenez, kolore gorrixka desagertu zen.
-
Kontinenteek planetaren ¼ osatzen zuten eta mantuko konbekzio korronteekin batera mugitzen ziren (fisurak eta fosak sortuz). Rodinia superkontinentea sortu zen.
-
Ur oxigenatuan bizi primitibo gehiago sortu ziren.
-
Ur korronte beroek ezin zuten planeta osoa zeharkatu, Rodinia Lurraren azpialdean zegoelako. Ondorioz, glaziazio mundiala eman zen, izotzak lur osoa estaliz mantu baten antzera. Izaki bizidun gehienak desagertu ziren, uretako organismo batzuk izan ezik. Tenperatura -40ºC-tara jaitsi zen eta 1,5 km-ko geruza batek estaltzen zuen dena. Bizi-baldintzak hain muturrekoak izanik, bizidun gehienak desagertu egin ziren.
-
Eztanda bolkanikoek Rodinia zatitzen zuten, baina ez izotza.
-
Eztanden beroak izotza ere apurtu zuen eta askatutako CO2 kantitae handiak berotegi efektua eragin zuen.
-
Izotza guztiz desagertu eta Rodinia zatitan apurtu zen. Maila bajuko itsasoak sortu ziren eta uretako O2 kontzentrazioa handitu zen. Organismo primitiboak konplexuagoak egin ziren eta atmosferako O2-a gaur egungo kantitate-mailara iritsi zen, ozono geruza eratuz, ingurune lehortarrean bizitza sortzeko aukera emanez.
-
Kontinenteak berriro elkartzen hasi ziren, eta lehorreko animalien sorrera eman zen.
-
Mantuko erupzioak milioi bat urtez eman ziren, planetako atmosfera gas toxikoz betez. %95 bizidunak desagertu ziren. Pangea sortu zen.
-
Klima guztiz aldatu zen eta bizirik iraun zuten bizidunek eboluzionatu egin zuten (dinosauroak). Kontinenteek gaur egungo forma hartu zuten.
-
Sumendien klima heze eta epela dinosauroentzat egokia zen. Baina CO2 maila %500 aldiz igo zen eta tenperaturak ere asko igo ziren.
-
Landareek eta bizidunek asko eboluzionatu zuten baina “meteorito batek” talka egitean espezie asko desagertu ziren.
-
Lehenengo ugaztunak sortu ziren.
-
Gizakiaren lehen arbasoak Afrikatik hedatzen hasi ziren baina tenperaturak jaitsi eta glaziazioak gertatu ziren.
-
sortu ginenetik gaur egunera.
-
Berriro ere glaziazioa gerta daiteke. Plaka tektoniken mugimenduen ondorioz glaziazioari aurre egin eta ondoren ozeanoek kostaldeak urperatuko ditu, hauek desagertaraziz.
-
Superkontinente berria sortuko da: Neopangea. Lehenengo Mediterraneo itsasoa, eta ondoren ozeano Atlantikoa, desagertu egingo dira.