Biblioteca de austria

Literaturaren Unibertsalaren garai eta autoreak

  • 700 BCE

    Antzinako Grezia

    Antzinako Grezia
    Homero, grezieraz Ὅμηρος, (Esmirna, Turkia, K. a. VIII. mendea - Ios, Grezia, K. a. IX. mendea) poeta klasiko greziarra izan zen. Odisea eta Iliada lan ezagunen egilea da, literaturaren historian berebiziko garrantzia dutenak. Eskuragarri dagoen obra onen egokitzapena irakurri beharko duzue.
  • 190 BCE

    Antzinako Erroma

    Antzinako Erroma
    Plauto, (Sarsina, c. K. a. 254, Erroma, K. a. 184) latinezko komedia egile bat izan zen. Bere komediak arrakasta handikoak izan ziren bere garaiko Antzinako Erroman eta baita gerora ere. Horri esker, ia osotasunez eta jatorrizko idazketan gaurdaino heldu diren latinezko literatura lan zaharrenak direla esan daiteke, bere garaiko latinezko idazleetatik zati batzuk bakarrik heldu direla ikusirik. Aldi honetan, Plautoren Epidikoa irakurri beharko duzue
  • 1321

    Erdi Aroko literatura

    Erdi Aroko literatura
    Dante Alighieri:
    Danteren lanik garrantzitsuena Jainkotiar Komedia izan zen. XIV. mendearen lehen hamarraldian hasi zen idazten lan hau, ziur aski, baina zahartzaroa arte ez zuen amaitu; obra honetan egileak bere buruari buruzko sentimenduak eta gogoetak bildu zituen, eta orobat mundu honi eta gerokoari buruzkoak. Beatriceren idealak inspiraturik, poetak bidaldi bat egiten du: Infernura (Virgilio erromatar poetaren eskutik), Garbitokira eta azkenik, Beatricek gidatuta, Paradisura
  • 1532

    Berpizkundeko literatura

    Berpizkundeko literatura
    Nikolas Makieaveloren Printzea izango da orian irakurriko duzuen bertsio egokitua.
    Nikolas Makiavelo(Florentzia, 1469ko maiatzaren 3a - Florentzia, 1527ko ekainaren 21a) Italiako politikaria, filosofoa, musikalaria, olerkaria eta idazlea izan zen, Pizkundeko pentsalari handienetakoa.
    Batik bat teoria politikoengatik da ezaguna: boterea kudeatzean, errealismoa eta pragmatismo hotza nabarmendu zituen, gizakiaren ikuspegi ezkor batean oinarrituz..
  • 1554

    XVI. mendeko Listeratura Hispanikoa

    XVI. mendeko Listeratura Hispanikoa
    Tormesko itsumutila (jatorrizkoan El Lazarillo de Tormes edo berez La vida de Lazarillo de Tormes y de sus fortunas y adversidades) egile ezezaguneko gaztelaniazko eleberria da, edizio ezagunik zaharrena 1554koa duena. Eleberri pikareskoaren adibide bikaina da. Salamancako ume baten bizitza kontatzen du egileak lehenengo pertsonan, haurtzarotik ezkontza arte. Inkisizioak debekatuta izan zuen hainbat hamarkadaz. Beraz, liburu hau irakuri beharko duzue eta ondoren, gogoeta prestatu beharko duzue
  • XIX. mendeko literatura Anglo-Saxoia

    XIX. mendeko literatura Anglo-Saxoia
    Charles John Huffam Dickens (Portsmouth, Hampshire, 1812ko otsailaren 7a – Gad's Hill Place, Higham, Kent, 1870eko ekainaren 9a), idazle ingeles ezaguna izan zen. Narrazioan maisu, umorez eta ironiaz kritika sozial zorrotzena egin zuen. Boz ezizena erabili zuen batzuetan. Bere lanen artean, azpimarratzekoak dira Oliver Twist, A Christmas Carol eta David Copperfield eleberriak. Kasu honetan, eta data esanguratsu hauetan "Gabon Kanta" irakurriko duzue,
  • XX. mendeko Literatura

    XX. mendeko Literatura
    Adeline Virginia Stephen (Londres, 1882ko urtarrilaren 25a - Rodmell, 1941eko martxoaren 28a), Virginia Woolf gisa ezaguna, idazle eta saiogile britainiarra izan zen.Literaturen munduan bere aitari esker murgildu zen, Sir Leslie Stephen. Horrela, eskolara joan beharrean, ikasketak etxean bertan burutu zituen. Azkenik, "Eguna eta gaua" irakurriko duzue