Zirika irratia 3

Lehen punk taldeak Barakaldon

  • 091

    091
    1977ko bukaeran sortutako banda honek 1982 arte soilik luzatu zuen bere karrera. Cipri zuen abeslaria eta taldekide famatuena. Taldea heroinari eta garai hartako drogazaletasunari oso lotuta egon zen, horrek haren bukaera ekarri zuelarik.
  • Corrupción

    Corrupción
    091 taldearen lekukoa jasoz, honako hau ere 1977an sortu zen, eta Barakaldoko punk panoraman bide-urratzailetzat hartzen da. Gainera, Barakaldon ospatutako lehen sasi-musika jaialdietan parte hartu zuten. Vulpess, Hertzainak eta Eskorbuto ere, besteak beste, hortik ibili ziren.
  • Isidoro y su Colección de Puertas Plegables

    Isidoro y su Colección de Puertas Plegables
    14 eta 15 urte inguruko haurrak ziren taldekideak, proiektua sortu zutenean. Talde honek, punkaz gain, pop ukitu bat ere hartu zuen. Eskorbuto eta Zaramarekin oso harreman estua izan zuten.
  • Pleonakis Plektos

    Pleonakis Plektos
    80ko hamarkadako hasieran jaiotako talde hau 2008an berriro elkartu zen jaialdi baterako. 2009an "Canciones de Mono" grabatu zuten, abesti zaharrak berreskuratuz, eta aurrerago "Cagando Melodías". Ganso, taldeko bateria, Distorsión eta Putakaskan ere ibili da noizbehinka.
  • Mierda Radiaktiva

    Mierda Radiaktiva
    1983an sortu zen taldea, 13 eta 14 urteko gaztetxoek osatua, eta hiru urtez luzatu zen. Apenas zeukaten ezagutza musikalik, eta gehienek ez zuten ezta instrumenturik ere etxean. Euren lehen boloa Kortatuko kideen laguntzari esker egin zuten, Barakaldon emandako kontzertu batean, haien ekipo musikala, tresnak etabar utzi zizkieten eta.
  • N.P.I.

    N.P.I.
    1983 eta 1987 urteen tartean mantendu zen eraketa. Laudioko gaztetxean hasi ziren entseatzen, eta aurrerago Barakaldoko Bunker ospetsura igaroko ziren. Bost abesti besterik ez zituzten jotzen, baina beti igotzen ziren eszenatoki guztietara, zegoena zegoela. Taldea desegin zenean oso gazteak ziren oraindik, 20 urte inguruan.
  • Komando Batikano

    Komando Batikano
    1985an hasi zen talde hau bere letra ezkorrak konposatzen, orduko atsekabe giroaren islada direnak. 1989an eman zuten azken kontzertua, Ondarrun. Beranduago, taldekide batzuk Capitán Elefanteren parte izatera pasatu ziren, pop soinuko taldea, eta bertan diraute.
  • Trapu Zaharrak

    Trapu Zaharrak
    80ko hamarkadako erdialdetik 1997 urtera arte mantendu zen talde hau. Punkrock estiloarekin hasi ziren, gero hainbat estiloren nahasketa batera eratorriko zena. Delirium Tremens eta Zarama bezalako taldeekin ibili ziren jotzen.
  • Audiencia Nacional

    Audiencia Nacional
    1987an sortu zen taldea, baina bi urtez besterik ez zuen biziraun. Kontzertu gutxi eman zituzten, baina Barakaldoko oroimen kolektiboan oso sartuta daude. Maketa pare bat utzi zituzten musikan ibili zuten bidean, eta baita Barakaldoko musikak emandako lehenengo euskarazko abestia, "Independentzia". Beste talde asko baino ideologizatuago zeuden, ezker abertzaletik hurbilago.
  • Inaktibos

    Inaktibos
    Azken 80 urteetan, oraindik ere talde bat edo beste sortzera iritsi zen: hori izan zen Inaktibosen kasua. Punkaren lekukoa hartu zuen azken belaunaldiaren parte izan ziren haiek. Hiltegia gaztetxe bezala okupatu zen garaian, haiek umeak ziren ia. Jada sendotuta zegoen giro hartan bidea irekitzea zaila bazen ere, 1991an Bizkaia osoan oso sonatua izan zen zinta bat kaleratu zuten. Txelu, taldeko baxu-jolea, Porco Bravo ospetsuan dabil gaur egun.