-
Abiadore-betaurrekoak
Abiadore-betaurrekoak Bausch Lomb-ek diseinatutako eguzkitako betaurrekoen modelo bat dira. Betaurrekoak ilunak edo islatzaileak izaten dira argia begietara ez iristeko.
Bigarren Mundu Gerraren garaian garatu ziren, hegazkin-pilotuek, Itsas Armadako kideek eta Armadako kideek erabiltzen zituzten betaurreko babesleen ordez. Bausch Lomb, 1853an John Bausch optikariak eta Henry Lomb finantzariak sortua, Estatu Batuetan lanean jarraitzen duten konpainia zaharrenetako bat da. -
Cinta adhesiva
Zinta itsaskorra objektuak modu iraunkorrean lotzeko erabiltzen da. Tratatu gabeko kautxuarekin edo emultsio akrilikoekin egiten da.
Zinta itsaskorra 3M enpresak asmatu zuen. Jatorrizko zinta atzealdean papera zuen zinta zen, eta hortik abiatuta sortu ziren zinta gardenak eta beste batzuk. Richard Gurley Drew (1899ko ekainaren 22a - 1980ko abenduaren 14a) asmatzaile estatubatuarra izan zen, Johnson eta Johnsonentzat (Permacel Co.) eta 3Mrentzat (Saint Paul, Minnesota) lan egin zuena. -
Alemaniak Polonia inbaditu zuen
Alemaniak Polonia inbaditu zuen Blitzkrieg taktika erabiliz. Erasoa oso azkarra eta indartsua izan zen, armada mekanizatua, hegazkinak (Luftwaffe), eta tankeak (Panzer) koordinatuta erabiliz. Helburua zen etsaiaren defentsak azkar haustea eta erresistentzia txikiena ahalik eta azkarren gainditzea. Horrela hasi zen Bigarren Mundu Gerra. -
Frantziaren erorketa
Alemania Belgika eta Herbehereetatik sartu zen Frantziara, Maginot linea saihestuz. Frantses armadak ezin izan zuen eutsi eta Paris ekainaren 14an okupatu zuten. Erorketa honek Europaren mendebaldean nazien nagusitasuna sendotu zuen. -
Britainiako aire-gudua
Luftwaffek (Alemaniako aire-indarrek) Erresuma Batua airez erasotu zuten helburu militar eta zibilen aurka. RAFek radarra eta estrategiak erabiliz defentsa sendoa egin zuen, eta azkenean erasoa geldiarazi zuten. Gerra garai batean, Alemaniak lehen aldiz porrota jasan zuen. -
walkie-talkia
Walkie-talkie bat irrati eramangarri bat da. Lehen walkie-talkieak erabilera militarrerako garatu ziren. Bere ezaugarri nagusiak kanal bat eta push to talk etengailu bat dira transmisioa hasteko. Donald Lewes Hings (1907/11/6- 2004/2/25) asmatzaile kanadarra izan zen. Hingsek packseterako patente estatubatuar bat aurkeztu zuen Spokanen 1939an. Gero, Hings bidali zuten Ottawara, erabilera militarrerako asmakizun berria berriro garatzeko, eta 1940tik 1945era arte bertan lan egin zuen. -
Pearl Harboreko erasoa
Japoniak AEBetako Hawaii uharteetan zegoen Pearl Harbor base militarrari eraso egin zion ustekabean. AEBk kalte larriak izan zituen baina eraso honek amerikarrak gerran sartzea eragin zuen, Europako eta Asia-Pazifikoko fronteetan parte hartuz. Erasoa "lotsagabekeria egun" bezala ezaguna da AEBetan. -
Operación Barbarroja
Barbarroja Operazioa 1941eko ekainaren 22an hasitako Sobietar Batasunaren alemaniar inbasioa izan zen. Historiako operazio militarrik handiena izan zen. Alemaniak ez erasotzeko ituna hautsi zuen SESBrekin eta azkar egin zuen aurrera, baina negu gordinak, erresistentzia sobietarrak eta lurraldearen hedadurak erasoa geldiarazi zuten. Kanpainak porrot egin zuen eta Ekialdeko Frontean alemaniarren gainbehera hasi zen. -
El- Alameingo gudua
El Alameingo bataila Bigarren Mundu Gerran, 1942ko urria eta azaroa bitartean, Afrikako iparraldean izandako borroka erabakigarria izan zen. Bertan, Montgomery jeneralak zuzendutako britainiar indarrek Erwin Rommelek zuzendutako alemaniar eta italiar armada garaitu zuten, "Basamortuko Azeria" bezala ezagutzen dena.
Aliatuek El Alameinen lortutako garaipenak Ardatzetik Suezko ubiderantz eta Ekialde Hurbileko petrolio-putzuetarantz egindako aurrerapena geldiarazi zuen. -
midway-ko gudua
Midwayko bataila (1942ko ekainak 4-7) Bigarren Mundu Gerran Ozeano Barean izan zen. AEBek, Japoniarren planak argitu ondoren, AEBk AEBek segada bat prestatu zuten Midway atoloiaren ondoan. Lau hegazkin-ontzi japoniar hondoratu zituzten, eta amerikarrek bakarra galdu zuten. -
Stalingradeko gudua
Alemaniaren eta Sobietar Batasunaren arteko borroka izugarri odoltsua izan zen, 2 milioi hildako edo zauritu baino gehiago izanik. Hiriko kaleetan borrokatu zen metroz metro, eta negu gogorra eta errusiar estrategiek Alemaniaren armada inguratu eta garaitu zuten. Gerra-punturik garrantzitsuenetakoa izan zen. -
Normandiako Lehorreratzea
Aliatuen tropak (AEB, Britainia Handia, Kanada…) Frantziako Normandia kostaldean lehorreratu ziren Europa askatzeko helburuarekin. Gizateriako lehorreratze militarrik handiena izan zen, eta nazien kontrolpeko mendebaldeko frontea hautsi zuten. Operazio Overlord izenez ezaguna. -
mikrouhin-labea
Mikrouhin-labea sukaldean elikagaiak azkar eta erraz berotzeko erabiltzen den etxeko tresna elektriko bat da. (1945eko urriaren 8an)
Percy Spencer (1894/7/9 - 1970/9/8) estatubatuar ingeniari eta asmatzailea izan zen. Ez zen inoiz lehen hezkuntzako eskolan graduatu, baina 12 urterekin hasi zen errota batean lanean, ikastun gisa, AEBetako Itsas Armadan sartu aurretik telegrafia ikasteko. 1920ko hamarkadan Raytheon konpainian sartu zen.