20urte euskaraz (1)

Fagor Ederlan 2017-2022

  • Period: to

    Plan Estrategikoa

    2016an Plan Estrategiko berriaren eraketara begira, hausnarketa prozesu zabal bat ireki zen, eta Botere organoek inplikazio handia izan zuten eraketan.
  • Period: to

    Hizkuntza Politika berria

    PEK hausnarketan argi geratu zen euskaraz lan egiteko aukera sortu eta normalizazio bidean urratsak ematen jarraitu ahal izateko, kontratazio politikan ere egokitzapenak egin behar zirela
  • Hizkuntza Politika garatu eta onartzea

    Hasieratik onartu zen euskara eskakizuna zeharkako lanpostuetatik, lanpostu guztietara zabaltzeko proposamena.
    Lanpostu estrukturaletarako kontratazio berri eta barne oposaketak eskakizun hauen arabera nola gestionatu behar ziren erabaki zen ondoren. Lanketa sakona izan zen:asmoa zen oreka bat bilatzea eskakizunen betetze maila eta lanpostua kubritzeko beharren artean. Zuzendaritza, Gestio Soziala eta Kontseilu Errektorearen inplikazioa erabatekoa izan zen hasieratik.
  • Period: to

    Ezagutza alorraren garapena

    Plan Estrategiko berriaren ildo nagusi bat ezagutza mailaren garapena eta GAPak gutxitzeko ekintzak izan ziren. Horrela, derrigortasunik izan ez arren, Gestio Sozial eta mando zuzenden bitartez, formazio plan pertsonalizatuak aurkeztu zitzaizkien GAPa izan eta lehentasunezko izendatutako 200 langile baino gehiagori.
    Garai horietan 120 euskara ikasle izatera iritsi ginen.
    Erakundaren aldetik mezua argia izan zen.
  • Period: to

    Eskatu eta eskaini

    Promozionatu ahal izateko euskara eskatzen hastearekin batera, eusakra ikasteko baldintzak hobetu genituen. Matrikula hasieratik ordaintzen genuen, eta ikasten aritutako orduen erdiak konpentsatzen ditugu, nahiz eta lan orduetatik kanpo ikasi.
  • Period: to

    Erabileraren zentzua. Koherentzia mezuan.

    Erakundearen apostu honek zentzua izateko, erabileran ere koherentziaz jokatzea beharrezkoa da. Batez ere, erakundeko organoen aldetik. Kontseilu Errektoreak, Kontseilu Sozialak, eta Zuzendatzirak, komunikazio guztietan, eta bilera nagusietan (Batzar nagusiak, bazkide batzarrak...) euskararen erabilera bermatzeko neurriak hartu izan dituzte. Plan Estrategikoaren bigarren ildo nagusia izan da Erabilera hobetzeko baliabideak jarri eta erantzunkidetasunean sakontzea, liderren eskutik.