EUSKAL HERRIKO HEZKUNTZAREN OINARRI PEDAGOGIKOAK NONDIK DATOZ?

  • CASA DEI BAMBINI

    CASA DEI BAMBINI
    1907an Maria Montessorik (1870-1952) Haurren Etxea sortu zuen, 3-6 urte bitarteko haurrei zuzendutako eskola. Oinarri, hezitzaileen behaketa lana, haurraren autonomia, adin aniztasuna, mugimenduaren garrantzia eta Zentzumenen bitartez ikastea besteak beste. Casa di Bambini, haurren behar eta eskuetara eraikia. Montessorik heziketa egoki bat bermatzeko hainbat material ere eraiki zuen. [Obregón, N. (2006). Quién fue María Montessori. Contribuciones desde Coatepec, (10), 149-171.]
  • EUSKAL ESKOLA KLANDESTINOAK

    EUSKAL ESKOLA KLANDESTINOAK
    1943urtean Frankoren diktadurapean eskola klandestinoak eraiki zituen Elbira Zipitriak (1906-1982), hasieran bere etxean egiten zuen ikasle bakar batekin, baina ondoren mugimendu hau zabalduaz joan zen Euskal Herri osoan. Euskaraz irakasteaz gain, pedagogia berriei eman zien lekua. [Gallastegui, R. A., & DE, J. L. D. M. M. (2018). Elbira Zipitria Irastorza. Vasconia. Cuadernos de Historia-Geografía, (35).]
  • LÓCZY

    LÓCZY
    Emmi Pikler (1902-1984) Budapesteko Lóczy eskolan aldaketak egiten hasi zen, hezkuntza sisteman aldaketak. Aldarrikatzen du: zaintza pertsonalizatua, bizi-esparru egonkorra, adin bakoitzera egokitutzea, mugimendu askatasuna. Zaintzari garrantzia ematen dio, gauzak nola egiten diren kontuan hartuz, haurrarentzako gertukoago, pertsonalago. Haur bakoitza ezagutzea beharrezkoa dela aldarrikatu. [Herrán Izagirre, E. (2013). La educación Pikler-Lóczy: cuando educar empieza por cuidar.]
  • "HAUR KANTARIAK"

    "HAUR KANTARIAK"
    Imanol Urbieta (1934-2016) musika eskolako eta ikastolako irakasle izan zen, musika erakusten hasi bazen ere, haurrak hori disfrutatzea eta bizitzea zuen helburu. Euskara oinarri harturik 1967urtean “Haur Kantariak” bere lehen diskoa atera zuen, ordutik pedagogia desberdinak aztertu eta eraikitzen jarraitu du. Mugimendua, musika eta batez ere euskarari garrantzia emanaz.
    [Aizarna, K., & Txapartegi, J. (2018). Imanol Urbieta. hik hasi: euskal heziketarako aldizkaria, (227), 24-30.]
  • SIMBOLOGÍA DEL MOVIMIENTO

    SIMBOLOGÍA DEL MOVIMIENTO
    Lapierrek eta Acoutourierrek 1977 urtean "Simbologia del movimiento" liburua argitaratu zuten. Bertan azpimarratzen da pertsonok egiten dugun mugimendu bakoitzak arrazoi bat izaten duela. Mugimendu askearen alde agertzen dira, beti ere hezitzailearen begiradapean, eta ingurune seguru bat bermatuz
    [Lapierre, A., & Aucouturier, B. (1977). Simbología del movimiento. Editorial Científico Médica.]
  • INTELIGENCIAS MULTIPLES

    INTELIGENCIAS MULTIPLES
    Howard Gardnerrek (1943-) zortzi adimen bereizi zituen 1983 urtean: hizkuntzarena, logiko-matematikoa, espaziala, gorputz-mugimenduarena, musikala, pertsonen artekoa, norberarena eta naturalista. Teoria honek haurren heziketa autonomoa bultzatzen du, beraien burua ezagutu eta beraien gaitasunez ohartzen doazen heinean gauzak ulertu eta barneratzeko gai izango dira.
    [Armstrong, T., Rivas, M. P., Gardner, H., & Brizuela, B. (1999). Las inteligencias múltiples en el aula. Buenos Aires: Manantial.]
  • CONSTELACIONES FAMILIARES

    CONSTELACIONES FAMILIARES
    Bert Hellingerrek (1925-2019) aztertu zituen. Bertan pertsona baten inguruneak zer esan handia duela dio. Pedagogia sistemikoaren autore ezagunetako bat da, pedagogia honek sistema baten barruan bizi garela dio eta gertatzen den guztiaren ondorio garela. [Alonso, Y. (2005). Las constelaciones familiares de Bert Hellinguer: un procedimiento psicoterapéutico en busca de identidad. International journal of psychology and psychological therapy, 5(1), 85-96.]
  • LA CIUDAD DE LOS NIÑOS

    LA CIUDAD DE LOS NIÑOS
    Francesco Tonuccik (1940-) Haurren beharretara egokitutako hiriak aldarrikatzen ditu liburu batean. Haurren eskubideak azaleratzen ditu, beraien hitza entzutea beharrezkoa dela azpimarratuz. Mundua helduen beharrak asetzeko egina dagoela esaten du eta haurren hitzak garrantzi handia duela, beraien autonomia sustatzea dela gakoa: eskolara bakarrik joateko bideak eskaintzea, goi karguei beraien iritzia ematea… Haurrak entzunak izatea. [Tonucci, F. (1997). La ciudad de los niños.]