Euskal Herriaren Historia

  • Period: 1492 to

    Euskal Herria Aro Modernoan

    Aro Modernoa edo Aro Berria Historian XV. mendearen bukaeran hasi eta Frantziako Iraultza arte luzatu zen garaiari deritzo, Mendebaldeko historiaren hirugarrena, Erdi Aroa eta Aro Garaikidearen artean.
  • 1545

    Linguae Vasconum Primitiae

    Linguae vasconum primitiae (latinezko izenburua; «Euskaldunen hizkuntzaren hastapenak» esan nahi du) ezaguna dugun lehen euskal liburu inprimatua da, 1545. urtean argitaratua, Bernart Etxeparek idatzia. Etxeparek lehen euskal idazlea izatearen kontzientzia nabarmena zuen, eta horretaz harro ageri da liburuan, izenburutik bertatik hasita.
  • Tomas Zumalakarregi

    Tomas Zumalakarregi Imatz —Osaba Tomas ezizenaz ere ezaguna— (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 1788ko abenduaren 29a – Zegama, Gipuzkoa, 1835eko ekainaren 24a) euskal herritar militarra izan zen. Lehen Karlistaldian jeneral garrantzitsua izatera iritsi zen. Haren jaiotetxean, gaur egun haren omenezko Zumalakarregi Museoa dago.
  • Period: to

    Euskal Herriaren Aro Garaikidea

    Aro Garaikidea Frantziako Iraultzatik gaur egun arte doan epe historikoari ematen zaion izena da, Aro Modernoaren ondorengoa. Aro Garaikidean aldaketa nabarmenak eta sakonak gertatu ziren aurreko aro historikoen aldean. Frantziako Iraultzak gobernarien eta gobernatuen artean bestelako erlazioak ekarri zituen, ideologia modernoak sortuz, eta Industria Iraultzak ekoizleen eta erosleen artean bestelako erlazio sozio-ekonomikoak sorrarazi ditu, kapitalismo modernoari bide emanez.
  • Sabin Arana

    Sabin Polikarpo Arana Goiri edo —berak idatzi bezala— Arana ta Goiri'taŕ Sabin (Sabin Etxea, Abandoko elizatea —gaur egun Bilbo—, Bizkaia, 1865eko urtarrilaren 26a - Sukarrieta, Bizkaia, 1903ko azaroaren 25a) politikaria, ideologo abertzalea, jeltzalea, idazlea eta euskalaria izan zen.
  • Euskadi Ta Askatasunaren Sorrera

    Euskadi Ta Askatasuna, ETA siglez ezagunagoa, Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoa lortu nahi zituen erakunde armatu klandestinoa izan zen, 1958ko abenduan sortua, eta 2018ko maiatzaren 3an desegina. Hainbat Estatuk (Ameriketako Estatu Batuak, Espainia, Frantzia eta Kanada) eta nazioarteko erakundek (Europako Kontseilua, Nazio Batuen Erakundea, Europol eta abar) erakunde terroristatzat izendatu dute.