Euskal gatazka

By Kahlo
  • Period: to

    Euskal gatazka

    Gerra Zibila hasi zenetik eta gaur egunerarte, Euskal Herrian egon diren gatazken gertaerak kontatuko dira lan honetan. Gertaera gehienak Donostialdekoak dira, baina beste hamarrak Euskal Herriko beste ainbat tokitan gertatukoak dira.
  • Baztan

    Baztanek, Nafarroako iparraldean, Gerra zibila bere modura bizi izan zuen. Errepresioa ez zen hain gogorra izan baina heriotzak, atxiloketak eta ihesaldiak ere egon ziren, gazte asko gerrara joan ziren baina bazeuden Frantziara iheslari joan zirenak. Gerra zibilak, errepresioak nazionalista eta errepublikanoen kontra bideratu ziren batez ere. Guardia zibileko Arrizibit tenientea eta Gregorio Lopez inspektorea izan ziren errepresioaren zunzetzaileak, baina herritarren laguntza bazuten.
  • Donostia

    Espainiako gerra zibilak Donostian 1936ko Uztailaren 18tik Irailaren 13ra arte izan zuen iraupena. Denboraldi labur honetan, 80.000 biztanle zituen hiriak erdia baino gehiago galdu zuen, Bizkaiara eta inguruetarako ihesaldietan, Donostiak Irailaren 13an 30.000-35.000 biztanle soilik zituelarik. Hilabete eta erdiko erresistentziaren ondoren, Irailaren 13ko goizean, Tropa frankistek. Beorlegi koronelaren tropak hain zuzen ere, Donostiara sartu ziren, batere borrokarik gabe.
  • Durango

    1937an, Italiako Armadako bi eskuadrillek Durango bonbardatu zuten. Gizarte zibilaren aurka egindako lehenengo erasoa izan zen. 300 pertsona baino gehiago hil zituzten eta beste horrenbeste erakin suntsitu. Udaleko datuak diotenez, 281 bonba jaurti zituzten Durangon, zehatzagoak izateko, 14.840 bala. Zenbait kalkuluren arabera, bonbardaketak eragindako kalteak 4,2 milioi eurokoak izan ziren. Erasoaldirik gogorrenak 1937ko martxoaren 31n 08:30ean eta 16:30ean izan ziren.
  • Gernika

    Gernika bonbardeatua izan zen Alemaniako “Legión Condor”eko hegazkinetatik. Merkatu eguna zen eta bertan Euskal Herriko nazionalismoaren funtsezko lekuak zeudelako bonbardeatu zuten. “(...) Alarmak entzun zituztenean, babeslekuetara joan ziren lasterka. Gerra hegazkinak agertu ziren, eta bonbak jaurtitzen hasi ziren. Ihesi zihoazen herritarrak ametrailatu zituzten, hegazkinetatik. Guztira 2.000 pertsona inguru hil ziren. Zibilen kontra inoiz egindako aire eraso handiena izan zen.
  • Bilbo

    Lehenengo egunetan, bando nazionalak hiria bonbardatu zuen hainbat alditan. Ondoren, matxinatuek Burdinazko Gerrikoa apurtzea erabaki zuten Bilbon sartu ahal izateko. Nire aitonak jakingarri bezala kontatu dit errepublikanoek Bilboko zubiak leherrarazi zituztela, frankistentzat aurrera joatea zailago izan zedin. Errepublikanoek ikustean galtzen ari zirela, herbestera joan behar izan ziren.
  • Pasaia

    Pasaiako lehen ikastolaren sortzailea izan zen Kontxita Beitia Oiarbide, Elbira Zipitriarekin hezitakoa.
    "Magisteritza 1957. urtean bukatu nuen. Guk esaten genuen "clases de idiomas" ematen genituela, ‘frantses pixka bat, euskara pixkatxo bat…’, baita nire lagunei ere, ordurako mugimendutxo bat bazelako eta hura arriskuan ez jartzeko".
  • Gasteiz

    Gasteizen milaka langilek greba orokor bat hasi zuten, gehienezko soldaten dekretuaren aurka eta lan-baldintza hobeak eskatuz. Zaramaga auzoko elizan asanblea baterako deia egin zen. Poliziak eliza inguratu zuen eta bertatik irteteko deia egin zuen. Denbora nahikorik utzi gabe, gas negar-eragileak bota zituzten elizaren barrura. Manifestariak ihesi atera ziren eta polizia haiei tirokatzen hasi zen. Egun hartan, poliziaren errepresioaren ondorioz, 5 pertsona hil eta 150etik gora zauritu zituzten.
  • Errenteria-Orereta

    1970 eta 1980 hamarkadetan Errenteria ETA taldearen ekintza armatu aunitzen erdigunean aurkitu zen. ETA-ko 6 kidek Errenteriako errepide batean segada bat prestatu zuten, zeinak tirokada baten ondorioz 3 polizia nazionalen bizitzarekin bukatu zuen. Herritar batek laugarren agente zauritu bat lekualdatzen ari zela, ETAko 3 kidek ibilgailua intertzeptatu eta tiro batez hil zuten. Beste polizia bat larri zauritua izan zen.
  • Donostia

    Lasa eta Zabala 1983ko urriaren 15ean bahituak izan ziren ETAko partaideak izan ziren. Donostiko “Palacio de La Cumbre”ra eraman zituzten eta bertan torturatuak izan ziren. Gero, Alikanteko Busotera mugitu zituzten eta hor kare biziarekin lurperatu zituzten.
    12 urte geroago, Busoteko fosan aurkitutako gorpuak Lasa eta Zabalarenak zirela baieztatu zen. Gertaera hauengandik kondenatu zituzten Ángel Vaquero, Enrique Dorado Villalobos eta Felipe Bayo Leal.
  • Tolosa

    Juan Antonio Rezola San Vicente, atxilotua izan zen ETA militarrarekin zer ikusia izan duten zenbait hilketetan parte hartzeagatik. Gipuzkoako gobernu zibilak emandako ohar batean Juan Antonio Rezolak ETAkoiei bere etxean ezkutatzen utzi zietela baieztatu egiten da. Gainera,Tolosan egindako atentatuaren errealizazioa planteatu ziola komandoari agertzen da oharrean. Atentatu honetan 3 liburu saltzaile hil egin ziren ETAkoek poliziak zirela pentsatu baitzuten.
  • Pasaia

    Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituzten, segadatik bizirik atera zen KAAko kide bakarra Joseba Merino izan zen. “Pasaiako badiara iritsi ginen eta Rosa, geratu ginen lekuan zegoela ikusi genuen. Iritsi ginen eta zodiacaren branka harkaitzen kontra jarri nuen eta Rosari soka bat bota genion. Jeistera gindoanean “Geldi, Polizia” entzun genuen eta tiroka hasi ziren. Poliziaren gelditzeko deiadarra eta tiroka hastea dena bat izan zen.”
  • Baiona

    GAL talde paramilitarrak sarraskia prestatu zuen Baionan. Agustín Irazustabarrena, Sabin Etxaide, José María Etxaniz e Iñaki Asteasuinzarra errefuxiatuak, 2 gizon pistoladunek Etxaide larri zauriturik utzita, besteak akatu zituzten. Etxaide, aldiz, ospitalera bidean hil zen. Bi pistolariak Lucien Mattei eta Pierre Frugoli ziren, hampa marsellesako kideak. Ihesean joan baziren ere, gau hartan bertan atxilotu zituzten. 1987ko Abenduan biziarteko kartzela-zigorra jaso zuten.
  • Intxaurrondo (Donostia)

    Mikel Zabaltza, Jon Arretxe eta beste batzuk atxilotzen dituzte Guardia zibilek ETAn egoteagatik. Biak eramaten zituzten Intxaurrondoko kuartelera eta bertan tortura ezberdinak egin zizkieten egunetan zehar informazioa lortu ahal izateko. Handik egun batzuetara Arretxe askau zuten froga faltengatik, eta Zabaltza Bidasoa ibaian aurkitu zuten hilda. Handik aurrera inbestigazioak hasi ziren jakiteko ea egia zen Intxaurrondoko kuartelean torturatzen zituztela atxilotuak.
  • Hernani

    Berrehun poliziek atea bortxatu zuten eta eraikinean sartu ziren. Poliziekin batera, Baltasar Garzón epailea sartu zen, hainbat bideo-kamera ondoan zituela. Goiko pisua miatzen zuten bitartean, beheko pisuko tailerrean makina erabilgaitz utzi zituzten. Guztira hamaika zuzendari atxilotu zituzten. Biharamunean, langileen eta ehunka kolaboratzaile anonimoen laguntzarekin beste egunkari bat jarri zuten martxan, “Euskadi Información” (geroago, 1999an “Gara” egunkaria bihurtuko zena).
  • Ondarroa

    2008ko Irailaren 21ean ETAk 100 kilotako lehergaia jarri zuen Ondarroako komisarioaren aurrean. Bonba goizaldeko 4:30ean lehertu zen eta 10 biktima zauritu zituen, zauri arinekin. ETAko kideek maletategia zabalik utzi zuten, leherketaren eragina handiagoa izateko. Leherketak komisarioa erabat suntsituta utzi zuen, inguruko etxebizitzak ere kaltetzean gain.
  • Elgoibar-Etxeberria

    Pertsona baten gorpuzkinak atera zituen Zelaietaburun (Etxebarria), Elgoibarko lurretatik metro gutxitara. Hezur zatiak eta bala ugari aurkitu zituzten. Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteak joan den hilabetean Zelaietaburun arrastoak aurkitu ondoren, gerrako hobi bat egon zitekeela pentsatu zuten eta ingurua garbitzeari ekin zion, Aranzadik gaur gorpuzkinak atera zitzan.
    Zantzu guztien arabera, 1937ko apirilean egondako borrokaldi gogorretako gudari edo miliziano baten gorpuzkinak dira.
  • Altsasu

    Altsasuko Koxka tabernan gauzatu zen liskarra. Lan orduetatik kanpo zeuden Guardia Zibilen, hauen senitartekoen eta altsasuar gazte batzuen artean gertatu zen. 2016ko azaroaren 14an Guardia Zibilak zortzi gazte atxilotu zituen, aipatutako liskarraren ondorioz.
    Atxilotuak zuzenean Madrilera eraman zituzten. Zortzi gaztetatik sei atxilotu zituen, “ihes egiteko arrisku handia” zutela esanez.
  • Errenteria-Orereta

    4 gazte atxilotuak izan ziren Iruñean ematen ari zen “Errepresioari Autodefentsa”-ren aldeko mobilizazioan, bertan jazotako istilu batzuen ondorioz. Alabaina, lauetako bat adin txikikoa zenez, kargu askatasuna lortu zuen, besteek, aldiz, prebentziozko espetxealdia jaso zuten. Altsasuko gazteen kasua eraman zuen fiskal berberak, gazteentzat 7 urteko espetxealdia eskatu zuen, terrorismoarekin lotutako karguak atxikituz.
  • Donostia

    350 lagun batu ziren Vox-eko mitinean, espainiako banderak nagusi zirelarik. Ekitaldian tentsioa nabaria izan zen, hainbat liskar sortu baitziren. Eguerdian, manifestazioa egin zuten Antikapitalistak, Asase, Askapena, Askekintza, CNT, Donostiako Bilgune Feminista eta Ongi Etorri Errefuxiatuak eragileek, Faxistak Euskal Herritik kanpora leloa aldarrikatuz. Ostean, Kursaal aurrean batu ziren, Voxek ekitaldia zuen tokian hain zuzen ere.
  • Errenteria-Orereta

    Ciudadanos-ek akto bat eman zuen Errenterian, eta ondorioz tensioa sortu zen herriko kaleetan. Ertzainak aktoan zehar manifestanteak kontrolatzen ibili ziren, baina politikoak heltzen hasi zirenean, manifestazioan zegoen jendea oihuka eta kolpeka hasi zenean, antidisturbioak porrekin eta amaieran gomazko pelotekin jendea jotzen hasi ziren.