J28m8053

Energia eolikoaren aprobetxamenduaren analisi historikoa

By asca
  • Haizearen lehen erabilera
    5000 BCE

    Haizearen lehen erabilera

    Duela milaka urte, egiptoarrak haizea erabiltzen ari ziren itsasontziak mugitzeko
  • Energia eolikoarekin ureztatzeko errotak
    200 BCE

    Energia eolikoarekin ureztatzeko errotak

    Ponpaketa-mekanismoak ziren, haizearen indarrak eraginda funtzionatzen zutenak. Oro har, eskala txikian erabiltzen ziren, edateko urez hornitzeko edo ureztatze-sistema txikietan.
  • Persiarren errotak
    645

    Persiarren errotak

    Persiarrek airearen energia baliatu zuten errotaren errotarria mugitzeko. Energia eolikoa erabiltzen duten errota horiei haize-errotak deitu zitzaien. Nekazaritza-tekniketan izandako aldaketen ondorioz, askoz ale gehiago landatzeko aukera izan zen, nekazari gutxiagorekin.
  • Holandako haize-errotak
    1500

    Holandako haize-errotak

    Holandako haize-errota, haize-errota klasikoen garapen aurreratuena da, XVI. mendearen aurreko antzeko eraikuntzak lekuz aldatu zituena. Herbehereetan, ponpaketa-sistema eoliko gisa erabili ziren, batez ere, urpeko ur-eremuak lehortzeko; Europan aldiz, ale-errota gisa erabili ziren nagusiki.
  • Mykonos
    1500

    Mykonos

    Mykonosko haize-errotak Greziako uharte osoko mugarririk ezagunenetako bat dira. Mykonos hiriko 5 haize-erroten multzoa da itsasontzia portura hurbiltzen denean ikusten den lehen gauza, inguru hori menderatzen duen muino batean baitaude. Mykonosen 16 errota zahar daude. Gehienak veneziarrek eraiki zituzten XVI. mendean, garia ehotzeko erabiliak. Modernitatearen etorrerarekin, haren erabilerak behera egin zuen pixkanaka, XX. mendearen erdialdean erabiltzeari utzi zioten arte.
  • Zaanse Schans

    Zaanse Schans

    Zaanse Schans ibaia, Zaandam iparraldean, Herbehereetan. XVII. eta XVIII. mendeetako arkitektura tradizionala erakusten du eta egurrezko etxe tradizional beltz eta berdeak, martxan dauden haize-errota batzuk eta artisauen tailerrak ditu. Errotek zeregin industrial ugari egiten zituzten, hala nola, zura zerratzea, aleak biltzea eta hazien eta intxaurren olioa bezalako gauzak ekoiztea.
  • Öland

    Öland

    Öland Suediako bigarren uharterik handiena da eta biztanle gutxi ditu, lurraldearen zatirik handiena laborantza-lurrak eta basoak baitira. Ölandeko zurezko haize-errotak, 400 inguru, uhartearen ikur bihurtu dira. Batez ere etxalde indibidualen beharrak asetzeko eraiki ziren.
  • Leopold Jacoben errota

    Leopold Jacoben errota

    Haize-errotak Erdi Aroan erabili ziren Europan, Grezia, Italia eta Frantzian zehar hedatzen hasi ziren. 1724an Leopold Jacobek pistoizko ponpa bat mugitzen duen zortzi palako errota bat proiektatu zuen.
  • Kinderdijk

    Kinderdijk

    Herbehereetan 1.000 haize-errota zahar baino gehiago daude oraindik. Holandako erroten kontzentraziorik handiena Kinderdijk herritik gertu dago. Itsas mailaren azpitik zeuden polenderren gehiegizko ura drainatzeko, 19 haize-errota eraiki ziren 1740 inguruan.
  • Charles Francis Brush-ren errota

    Charles Francis Brush-ren errota

    Charles Francis Brush estatubatuarrak Clevelandeko bere etxearen ondoan eraikitzen du historiako lehen haize-sorgailua, 17 metroko diametroa duen arrosa itxurako errotorearekin, 12 Kw ekoizteko gai dena.
  • Poul la Cour errota

    Poul la Cour errota

    Danimarkako Poul la Cour zientzialaria izan zen (1846ko apirilaren 13a – 1908ko apirilaren 24a), geroago jakin zuen errotore-pala gutxiko turbina eolikoak eraginkorragoak zirela elektrizitatea ekoizteko pala anitzeko turbinak baino, lehenengoetan Brushek eraikitakoetan baino errotazio-abiadura askoz handiagoa lortzen baitzen. 1899an, lehen sorgailu eoliko modernotzat jo daitekeena diseinatu zuen.
  • Palmer Cosslett errota

    Palmer Cosslett errota

    Atlantikoan, 1930eko hamarkadan, haize-errotak Estatu Batuetako nekazaritza-eskualde askotan elektrizitatea sortzeko erabili ziren, banaketa-sistemak oraindik garatu gabe baitzeuden. 1941era arte ez zen instalatu MW (1.25 MW) baino potentzia handiagoko lehen turbina. Palmer Cosslett Putnam (1900-1984) zientzialariak diseinatu zuen eta S. Morgan Smith konpainiak egin zuen.