-
VII. mendearen erdialdean, Sistan inguruko lehen haize-errotak ikusten dira, gaur egun Afganistan dena. Lehen errota hauek ardatz bertikalekoak ziren eta sei-zortzi ohialez osatuta zeuden. Ura ponpatzeko ez ezik, aleak ehotzeko ere erabiltzen ziren. -
Haize-errotak XIX. mendearen lehen urteetan berragertu ziren.
1802an, Lord Kelvinek ideia bat izan zuen: haizeaz baliatuko zen makina bati sorgailu elektriko bat akoplatzea. -
1887ko udan,Charles Francis Brushek lehen elektrizitate-aerosorgailutzat jotzen den makina eraiki zuen.Lehen aerosorgailu horren neurriak ikaragarriak ziren garai hartan,(errotorearen diametroa 17 m,144 helize).Aerosorgailua hurrengo 20 urteetan egon zen martxan,eta etxeko sotoan zegoen bateria batek elikatzen zuen.Aerosorgailuaren potentzia 12 kW-ekoa baino ez zen.Baina ordurako lorpen handia zen.Hari esker, 1890ean,energia hori ikertzeko programa bati ekin zion Danimarkan. -
Poul la Courm fisikari alemanak; 1892an, energia eolikotik elektrizitatea sortzeko diseinatu zen lehenengo makina jarri zuen martxan. Lanari esker, lehen aerosorgailuak merkaturatu egin ziren, eta lehen mundu-gerraren ondoren jarri ziren. Egindako lorpenen artean, energia eolikoaren lehen akademiaren sortzailea izan zela azpimarratu behar da; handik atera ziren lehen ingeniari espezializatuak, eta, aldi berean, haize-energiaz bakarrik hitz egiteko lehen egunkaria sortu zuen. -
Energia eolikoaren historian funtsezko beste pertsonaia bat Albert Betz izan zen, Betz legearen sortzailea, haizearen energia zinetikoa ahalik eta hobekien aprobetxatu nahi zuena. Hegalen eraketari buruzko teoria indarrean dago oraindik, eta haize-sorgailuak eraikitzeko oinarri izaten jarraitzen du. -
XX. mendean, pertsonai garrantzitsu bat Palmer Cosslett Putnam ingeniari amerikarra izan zen. 1941ean, Smith Putman aerosorgailua garatu zuen, 1,25 MW-eko ahalmenarekin. Aerosorgailu hori nabarmendu egin zen 1945era arte etenik gabe eta eraginkortasunez lan egin zuelako, harik eta materialak huts egin eta funtzionatzeari utzi zion arte. -
1957an, Ulrich W Hüttner ingeniari alemanak StGW-34 aerosorgailua eraiki zuen. Ekarpen hori garrantzitsua izan zen, gaur egun arte aerosorgailu hori teknologia eoliko modernoaren lehen harria baita. -
Azkenik, Johannes Juul ingeniari daniarrak, Poul la Cou maisuaren urratsei jarraituz, 200 kW-eko korronte alternoarentzako lehen aerosorgailua eraiki zuen 1957an.
Gaur egun erabiltzen eta instalatzen diren aerosorgailuen aurreko modeloa da sorgailu hau. -
70eko hamarkada iristean, eta lehen petrolio-krisiaren ondorioz, gizateriak ikerketa eta azterketa zehatzak egin behar izan zituen hornidura-modu berriei buruz. Hori dela eta, energia eolikoa berriro agertu zen historian, energia-iturri oso deigarritzat hartuta. Beraz, hamarkada horren amaieran agertu ziren lehen aerosorgailu komertzialak. -
80ko hamarkadan hasi zen etengabe hazten energia eolikoa, eta milioika pertsonaren laguntza jaso zuen, batez ere energia nuklearraren aurkako mugimenduetako kideena. XX. mendearen azken hamarkadan, energia eolikoaren aurrerapen handiak gertatu ziren, eta, ondorioz, energia-iturri hori ohiko energien alternatiba bideragarria bihurtu zen. -
Energia eolikoaren bultzada handia izan zen, eta 2001. urterako Danimarkan sortu zen Munduko Energia Elkartea. Haren helburu nagusia mundu mailan energia-iturri bideragarri eta iraunkorra sustatzea da. -
Gaur egun, energia eolikoa 80 herrialde garatutan eta garatze-bidean dauden herrialdeetan baino gehiagotan erabiltzen da. Herrialde horietako gobernuek eta erakundeek energia horren aldeko apustua egin dute. Gaur egun, haize-energia da azken hamarkadetan gehien erabili den eta garapen tekniko handiena izan duen energia-iturri berriztagarrietako bat.