Ekain 1

Ekain: sustraietatik gaur egun arte

  • Ekain kobazuloaren aurkikuntza

    Ekain kobazuloaren aurkikuntza
    1969an Rafael Rezabal eta Andoni Albizuri Azpeitiko Antxieta Kultur Elkarteko kideek Ekain kobazuloa aurkitu zuten. Udaberriko egun batean, Goltzibar errekaren arroari jarraituz Sastarrain bailarara iritsi ziren. Inguru hau Paleolito garaiko gizakien bizimodurako oso leku aproposa iruditu zitzaien. Handik gertu kokaturiko kobazuloren baten bila hasi ziren. 1969ko ekainaren 1ean kobazuloaren sarrera aurkitu zuten.
  • Kobazuloaren azterketa

    1969 eta 1975 urte bitartean aztarnategia induskatu zuen Aranzadi Zientzia Gizarteak, Gipuzkoako Diputazioaren finantzaketarekin. Sei indusketa egin zituzten: lehenengo hirurak Jose Miguel Barandiaranen zuzendaritzapean. Ondorengo aurkikuntzetan kobazuloa okupatua izan zenaren hainbat aztarna aurkitu zituzten.
  • Egindako ikerketen argitalpena

    1984an ordura arte egindako aztarnategiaren eta pinturen gaineko ikerketa guztiak argitaratu ziren.
    Pinturak Magdaleniense eta Goi-Paleolitiko garaikoak zirela esan zuten. Pintura horien kalitateari dagokionez ere, Altamira edo Lascauxekoen kalitate mailakoak zirela azaldu zuten.
  • Ekain, Gizateriaren Munduko Ondare

    Ekain, Gizateriaren Munduko Ondare
    2008ko uztailaren 7an UNESCOk Ekain haitzuloa Gizateriaren Munduko Ondare izendatu zuen, Erlaitz Kantabriarreko labar-artearen beste 17 santutegirekin batera; Altxerri eta Santimamiñe, besteak beste.
  • Ekainberri

    Ekainberri
    2008ko irailean Zestoan Ekainberri, Ekain haitzuloaren erreplika, zabaldu zuten. 2009ko ekainerako, 31.000 mila bisitari igaro zirela adierazi zuen Pilar Azurmendi Ekain Fundazioko idazkariak.
  • Ekainberriren 10. urteurrena

    2018an, Ekainberrik ateak ireki zituenetik hamar urte igaro direla ospatuko da.