DENBORA LERROA

  • 1 BCE

    PLATON (K.a.427k- K.a. 348–347)

    PLATON  (K.a.427k- K.a. 348–347)
    Platon antzinako grezieraz,Atenas. K.a. 427 - jaio zen eta K.a. 347 hil zen. Grezia Klasikoaren filosofo garrantzitsu bat izan zen. Sokratesen ikasle eta Aristotelesen maisu izan zen. Sokratesengandik jaso zuen eragina nabarmena izan zen. Parmenides, Heraklito eta pitagorikoen pentsamendu-iturrietatik ere edan zuen. Bere filosofiaren argitasunak eta sakontasunak eragin nabarmena izan dute historian zehar.
  • 1 CE

    Pitagoras ( K.a. 580- 475 a. C.)

    Pitagoras ( K.a. 580- 475 a. C.)
    Antzinako Greziako matematikari eta filosofo bat izan zen. Matematikan, Pitagorasen teoremarengatik da ezaguna eta zenbakien bitartez dena azal daitekeela pentsatzen omen zuen. Musikan, eskala pitagorikoak bere izena darama. Metenpsikosi edo arimaren transmigrazioaren dotrina ere zabaldu zuen. Filosofian, Platonengan eragina izan zuen eta bere burua filosofotzat jo zuen lehenengoa izan zela ere jaso da.
  • 2

    TALES (K.a. 624 - K.a. 546)

    TALES (K.a. 624 - K.a. 546)
    Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Matematiko eta astronomo izatearekin batera, natura zientziaren eta filosofia naturalaren arkhe sortzailea izan zen, Aristotelesen arabera.
    Miletoko eskolako lehenengo ordezkaria da eta Anaximandro izan zuen kide eta jarraitzaile. Halaber, Zazpi Jakintsuetako bat izan zen, Zeure burua ezagutu ezazu lelopean.
  • 3

    ANAXIMANDRO (610 a. C.- 545 a. C.)

    ANAXIMANDRO (610 a. C.- 545 a. C.)
    Miletoko eskolako bigarren filosofo presokratikoa izan zen, Talesen kide eta jarraitzaile eta Anaximenesen maisua. Filosofian ez ezik, astronomia, geometria, fisika eta geografian ere ekarpenak egin zituen, mundua ikuspegi zientifikoaz aztertzeko garaiko joera filosofikoari jarraiki.
  • 4

    ENPEDOKLES (K. a. 490- K.a.430)

    ENPEDOKLES (K. a. 490- K.a.430)
    Filosofo greziarra eta Agrigentoko herritarra zen. Enpedoklesen filosofia oinarrizko lau gai klasikoen sortzailetzat jotzen da, hau da, unibertso osoa lurrez, airez, suz eta urez osatua dagoela. Garaikideek idatziz jaso zuten haren heriotza eta literaturan eta kondairetan maiz erabilitako gaia izan da. Gainera, munduan sexu aldaketa izan zuen lehena izan zen.
  • 5

    HERAKLITO (K.a. 535 - K.a. 475)

    HERAKLITO (K.a. 535 - K.a. 475)
    Hantzinako Aintzinako Greziako filosofoa zen, Efeso hirikoa. Heraklitoren obraren kontserbatzen diren pasarteak Efesoko Artemisaren Tenpluan utzitako diskurtso baten atalak dira. Bere idazkian orfismoa eta Hesiodoren eraginak nabaritzen dira.
    Heraklitoren bizitzari buruzko iturri nagusia Diogenes Laerzio da. Laerziok baieztatzen du Heraklito 69. Olinpiadan (K.a. 504-501) loretu zela.
  • 6

    PARMENIDES ( K.a. 515- K.a. 450)

    PARMENIDES ( K.a. 515- K.a. 450)
    Parmenides edo Parmenides Eleakoa Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Eskola eleatikoko sortzaile eta filosofo garrantzitsuena kontsideratu ohi da. Parmenidesek Eleako gobernuan parte hartu omen zuen. Filosofia ikasten hasi zen Aminia filosofo pitagorikoarekin. Parmenidesen eragina nabarmentzekoa da mendebaldeko pentsamendu metafisikoaren historian, lehendabizikoz Izateari buruzko hausnarketa garatu baitzuen. Parmenidesekin kosmologia ontologia bihurtzen da.
  • 7

    SOKRATES (K.a. 470-K.a. 399)

    SOKRATES (K.a. 470-K.a. 399)
    Sokrates,Grezia Klasikoko filosofo bat izan zen. Mendebaldeko tradizio filosofikoaren ikonorik garrantzitsuenetarikoa da, Platonen irakaslea izan zen eta harengan eragin handia izan zuen
  • 8

    ARISTOTELES ( K.a. 535 - K.a. 475)

    ARISTOTELES ( K.a. 535 - K.a. 475)
    Heraklito Efesokoa,antzinako Greziako filosofoa zen, Efeso hirikoa. Heraklitoren obraren kontserbatzen diren pasarteak Efesoko Artemisaren Tenpluan utzitako diskurtso baten atalak dira. Bere idazkian orfismoa eta Hesiodoren eraginak nabaritzen dira
  • 9

    SAN AGUSTIN HIPONAKOA (354- 430)

    San Agustin Hiponakoa,filosofo eta teologo bat izan zen. Mendebaldeko kristautasunaren gizonik garrantzitsuenetakoa, Eliza Katolikoaren santu eta doktore, kristau dotrina neoplatonismoarekin uztartu eta erlijioz kanpoko bestelako ekarpen filosofikoak ere egin zituen.
  • 10

    SAN TOMAS AKINOKOA (1225eko urtarrilaren 25a-1274ko martxoaren 7a)

    SAN TOMAS AKINOKOA (1225eko urtarrilaren 25a-1274ko martxoaren 7a)
    San Tomas Akinokoak eskolastikaren kristau pentsamendura egokitu zuen . Haren pentsamenduak, beraz, kristautasunaren dogmetan, Erdi Aroko tradizio kristauan eta Aristotelesen filosofian ditu erroak. Aristotelesen testuei iruzkinak egin zizkien eta haren kontzeptu asko argitzen saiatu zen; horregatik, puntu askotan, Aristotelesen pentsamendua San Tomasen adierazpenen argitan interpretatzen da
  • 11

    AVERROES AVIZENA (1126ko apirilaren 14a-1198ko abenduaren 10a)

    AVERROES AVIZENA (1126ko apirilaren 14a-1198ko abenduaren 10a)
    Andalustar filosofo eta jakituna izan zen, lege islamikoetan, matematikan eta medikuntzan aditua. Legelari gailenak eman zituen familia baten jaio zen Averroes. Aitona Kordobako Mezkita Handiko epaile nagusi eta imama izan zen, almoravideen erregimenaren agindupean. Aita ere hango epaile izan zen, 1146an dinastia almohade iritsi zen arte. Averroes bera, Sevillako kadi izendatu zuten 1169an, eta Sevilla, Kordoba eta Marrakexko gorteetan ibili zen lanean.
  • 12

    DUNS ESKOTO(1265- 1308)

    DUNS ESKOTO(1265- 1308)
    Haren pentsamenduaren zorroztasuna zela-eta. Metafisika eta etika arloetan kokatzen da bere pentsamendua, betiere teologia kristauari begira eta Aristotelesen eraginpean. Besteak beste, bere eragina nabarmena izan zen Kant filosofoaren lanetan.
    Eskolastikan ere eragin handia izan zuen
  • 13

    GILEN OCKHAM (1285-1349)

    GILEN OCKHAM (1285-1349)
    Gilen Ockham,garaikideen artean Venerabilis Inceptor, Doctor invincibilis eta Princeps nominalium ere deitua, fraide frantziskotarra eta filosofo eskolastiko ingelesa izan zen, Ockham herrikoa, Ingalaterrako Surreykoa. Eskolastikaren azken figura nabarmena izan zen, eta nominalismoaren filosofo handiena. Ezaguna da Ockhamen labana delako bere printzipio filosofikoagatik.
  • 15

    KOPERNIKO( 1473ko otsailaren 19a-1543ko maiatzaren 24a)

    KOPERNIKO( 1473ko otsailaren 19a-1543ko maiatzaren 24a)
    Errenazimenduko monje astronomoa izan zen, astronomia modernoaren aita. Berak formulatu zuen lehenengoz Eguzki Sistemaren heliozentrismoa, lehen aldiz Aristarko Samoskoak ulertua. Bere De revolutionibus orbium coelestium liburua (zeruko esferen iraultzen ingurukoa) astronomía modernoaren hasierako puntu gisa kontsideratu ohi da, Pizkundeko iraultza zientifikoaren ezinbesteko elementua izateaz gain.
  • 16

    KEPLER (1571ko abenduaren 27a - 1630eko azaroaren 15a)

    KEPLER (1571ko abenduaren 27a - 1630eko azaroaren 15a)
    Johannes Kepler alemaniar matematikari eta astronomoa izan zen. 17. mendeko iraultza zientifikoko pertsonai nagusietakoa izan zen, ezaguna bere planeten mugimenduaren legeengatik eta Astronomia Nova, Harmonices Mundi eta Epitome Astronomiae liburuengatik. Lan horiek Newtonen grabitazio unibertsalaren teoriaren oinarriak ezarri zituzten.
  • 17

    GALILEO

    GALILEO
    Galileo Galilei,italiar matematikari, fisikari eta astronomoa izan zen. Errenazimentuko gizona, haren interesa zientzia eta artearen esparru gehienetara zabaldu zen (musika, literatura eta pintura, besteak beste). Bere lorpenen artean teleskopioaren hobekuntza, behaketa astronomiko ugari, mugimenduaren inguruko lehenengo legea eta “Kopernikoren Iraultza”rekiko babes determinantea aurkitzen dira.
  • 18

    TOMAS MORO(1478ko otsailaren 7a – 1535eko uztailaren 6a)

    TOMAS MORO(1478ko otsailaren 7a – 1535eko uztailaren 6a)
    Abokatua, idazlea, politikaria eta humanista izan zen. Utopia hitza asmatu eta izen bereko liburua idatzi zuen, alegiazko uharte-nazio bati buruzkoa. Liburuan, bertako sistema politikoa aurkeztu zuen.
  • 20

    DESCARTES (1596ko martxoaren 31an-1649ko irailean)

    DESCARTES (1596ko martxoaren 31an-1649ko irailean)
    Filosofoa, matematikaria eta zientzialaria izan zen. Bai filosofian, bai matematikan, aitzindaritzat dugu gaur egun.Arrazionalista zen defendatzen zuen ezagutza eskuratzeko arrazoimena zentzumen gainetik zegoela
  • 21

    MALEBRANCHE ( 1638ko abuztuaren 6a- 1715eko urriaren 13a)

    MALEBRANCHE ( 1638ko abuztuaren 6a- 1715eko urriaren 13a)
    Nicolas Malebranche (Paris, 1638ko abuztuak 5- 1715eko urriak 13) filosofo eta teologo frantsesa izan zen. Batez ere, Descartesen eta San Agustinen jarraitzailea izan zen eta okasionalismo izeneko tesi filosofiko eta teologikoarengatik da ezaguna.
    Arrazionalista zen hau da eskuratzeko arrazoimena zentzumen gainetik zegoela.
  • 22

    SPINOZA (1564ko otsailaren 15a -1642ko urtarrilaren 8a)

    SPINOZA (1564ko otsailaren 15a -1642ko urtarrilaren 8a)
    Filosofo judu sefardi holandarra, kartesianismo kritikoaren oinordekoa. XVII. mendeko hiru filosofo arrazionalista handietakotzat jotzen da, René Descartes frantsesarekin eta Gottfried Leibniz alemaniarrarekin batera.
    Arrazionalista zen
  • 23

    LEIBNIZ(1646ko uztailaren 1a – 1716ko azaroaren 14a)

    LEIBNIZ(1646ko uztailaren 1a –  1716ko azaroaren 14a)
    Gottfried Wilhelm Leibniz, edo Gottfried Wilhelm von Leibniz alemaniar filosofo, matematikari, logikari, teologo, jurista, liburuzain eta politikaria izan zen.
    Metafisika, epistemologia, logika, erlijioaren filosofia, matematika, fisika, geologia, legegintza eta historiaren alorretan ekarpen sakon eta garrantzitsuak egin zituen. Filosofiaren historian zein matematikarenean figura esanguratsua da. Arrazionalista zen hau da arrazoimena zentzumen gainetik zegoela
  • 24

    HOBBES (1588ko apirilaren 5a — 1679ko abenduaren 4a)

    HOBBES (1588ko apirilaren 5a — 1679ko abenduaren 4a)
    Thomas Hobbes filosofo ingelesa, filosofia modernoaren sortzaileetako bat izan zen.
    Bere lanik ezagunena Leviathan (1650) da: bertan teoria kontratualistaren oinarriak ezarri zituen; oinarri horiek izugarrizko garrantzia izan zuten mendebaldeko filosofia politikoaren garapenean.Filosofia ez ezik, etika, historia, teologia, geometria eta fisika jorratu zituen, besteak beste.
  • 25

    LOCKE

    LOCKE
    Bere pentsamenduak arrazionalismoaren eta mekanizismoaren elementuak ditu ere. Jainko sortzaile batean sinesten du eta gure existentzian eta ezerezetik ezin garela sortu oinarritzen du. Bere ustez, Jainkoaren asmoak lege naturalen bitartez soilik ikusi ahal dira. Erlijioa gauza pribatu eta pertsonal bezala ikusten zuen, gizakiaren eta Jainkoaren artean. Pribatizazio honekin, gizakiak elizaren ezarpenez eta behar izanaz libratzen da.
    Enpirista zen
  • 26

    BERKLEY(1685ko martxoaren 12a - 1753ko urtarrilaren 14a)

    BERKLEY(1685ko martxoaren 12a - 1753ko urtarrilaren 14a)
    George Berkeley ,Irlandako filosofo eta apezpikua izan zen, idealismo subjektiboa deituriko korronte filosofikoaren aitzindaritzat hartua izan da. Obra ugari idatzi zituen, horien artean “ Ezagutzaren hastapenak (1710)" eta “ Hylas eta Filonousen arteko Elkarrizketak (1713)". (Philonus, “adimenaren maitaleak”, Berkeley errepresentatzen du. Hylas, Greziera klasikoan materia adierazten zuen hitzak, Lockeren pentsamendua errepresentatzen du ) .
    enpirista zen
  • 27

    HUME( 1711ko maiatzaren 7a-Edinburgh, 1776ko abuztuaren 25a)

    HUME( 1711ko maiatzaren 7a-Edinburgh, 1776ko abuztuaren 25a)
    David Hume,eskoziar filosofo, ekonomista eta historialaria izan zen. Enpirismoaren bultzatzailetzat jotzen da, John Locke, George Berkeley eta beste batzuekin batera[1].
  • 28

    DIDEROT(1711ko maiatzaren 7a-1776ko abuztuaren 25a)

    DIDEROT(1711ko maiatzaren 7a-1776ko abuztuaren 25a)
    Entziklopediaren zuzendaria izan zen,Erdi-mailako labanagile baten semea zen, eta aitak eragin handia izan zuen harengan. Gizarte-mailaz probintziako burgesiakoa zen, baina gizarte feudal eta aristokratiko hartan ez zegoen gizarte-mailan gora egiterik, bi bide jakinen bidez ez bazen.
  • 29

    D´ALENBERT (1717ko azaroaren 16a - 1783ko urriaren 29a)

    D´ALENBERT (1717ko azaroaren 16a -  1783ko urriaren 29a)
    Frantziako matematikaria, fisikaria eta filosofoa. zen Mugimendu ilustratuaren pertsonaia garrantzitsuenetako bat izan zen eta Denis Diderotekin batera Entziklopediaren egilea (Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers). Bere iritzian, zientziak oro gizateriaren aurrerapena lortzeko bidea ziren.
  • 30

    MONTESQUIEU ( 1689ko urtarrilaren 18a - 1755ko otsailaren 10a))

    MONTESQUIEU ( 1689ko urtarrilaren 18a - 1755ko otsailaren 10a))
    Charles Louis Secondat, La Bredako jauna eta Montesquieu baroia Ilustrazio garaiko kronista eta pentsalari politikoa izan zen. Ilustrazioaren mugimenduko filosofo eta saiakeragile garrantzitsuenetakoa. Ospetsua da berak egituratu zuelako botereen banaketaren teoria, gaur egungo gobernu modernoetan oinarrizkotzat jotzen dena eta mundu osoko konstituzio ugaritan ezarria.
  • 31

    ROUSSEAU (1712ko ekainaren 28a - 1778ko uztailaren 2a)

    ROUSSEAU  (1712ko ekainaren 28a - 1778ko uztailaren 2a)
    Jean-Jacques Rousseau suitzar idazle, musikagile eta filosofoa izan zen, frantsesez idazten zuena. Ilustrazioko pentsalari nagusietako bat izan zen. Haren lanik ezagunenak Gizarte-Hitzarmena, Aitorpenak eta Emilio, edo Hezkuntzaren gainean dira.
    Entziklopedian parte hartu zuen
  • 32

    VOLTAIRE _(1694ko azaroaren 21a - 1778ko maiatzaren 30a) )

    VOLTAIRE _(1694ko azaroaren 21a -  1778ko maiatzaren 30a) )
    Voltaire, benetako izenez François-Marie Arouet, frantziar filosofoa eta idazlea izan zen. Ilustrazioaren pertsonaia nabarmenenetako bat izan zen.
  • 33

    KANT ( 1724ko apirilaren 22a – 1804ko otsailaren 12a)

    KANT ( 1724ko apirilaren 22a –  1804ko otsailaren 12a)
    Immanuel Kant historiako filosofo nabarmenetakoa da.
    Gurasoek, amak batez ere, eta Collegium Fridericianum-eko lehen ikaskuntzak, luteranismoaren adar pietistaren espirituaren barruan hezi zuten, balio erlijioso eta moralak sustraituz. 1740an teologia ikasten hasi zen unibertsitatean baina matematika eta fisikarekin, Newton-ena batez ere, zaletu zen.
  • 34

    GOETHE (1749ko abuztuaren 28a - 1832ko martxoaren 22a)

    GOETHE (1749ko abuztuaren 28a -  1832ko martxoaren 22a)
    Idazle alemaniarra izan zen, Erromantizismo eta Sturm und Drang garaikoa. Azkenetako polimata edo gizaki unibertsaltzat hartzen da, idazle izateaz gain nobelagile, dramaturgo, poeta, zientzialari, geologo, botanikari, anatomista, fisikari, zientzia historialari, pintore, arkitekto, diseinatzaile, ekonomista, antzerki zuzendari, filosofo humanista, eta hamar urtez, Estatuko funtzionario izan baitzen.
  • 35

    SCHELLING(1775eko urtarrilaren 27a - 1854ko abuztuaren 20a)

    SCHELLING(1775eko urtarrilaren 27a - 1854ko abuztuaren 20a)
    Friedrich Wilhelm Joseph von Schelling , alemaniar filosofoa izan zen. Idealismoaren eta Alemaniako erromantizismoaren adierazgarri nagusietako bat izan zen.
    Kanten ondorengo alemaniar filosofo idealista nagusietako bat izan zen. Jena-ko eta Würzburg-eko unibertsitateetan jardun ondoren, Munich-eko Arte Ederretako Akademiako idazkaria izan zen 1806-1820 bitartean eta irakaskuntzara itzuli zen gero, Frederiko Gilen IV.ak eskatuta. en.
  • 36

    FITCHE( 1762ko maiatzaren 19a – 1814ko urtarrilaren 27a)

    FITCHE( 1762ko maiatzaren 19a –  1814ko urtarrilaren 27a)
    Johann Gottlieb Fichte alemaniar filosofoa izan zen. Abertzalea izan zen politikan, eta idealista filosofian. Pfortan egin zituen ikasketak (1774-1780), eta geroago Jenako (1780) eta Leipzigeko (1781-1784) unibertsitateetan. Kantek eragin handia izan zuen beregan.
  • 37

    HEGEL (1770eko abuztuaren 27 - 1831ko azaroaren 14)

    HEGEL (1770eko abuztuaren 27 - 1831ko azaroaren 14)
    Georg Wilhelm Friedrich Hegel filosofo alemaniarra izan zen. Tübinger Stift-ko apaizgaitegian egin zituen bere ikasketak, bertan Friedrich Schelling filosofoaren laguna egin zen. Askoren ustez Karl Marxen materialismo historikoan eragin sakona izan zuen XIX. mendeko alemaniar idealismo filosofikoaren burutzearen adierazgarri da Hegel.
    Aro Modernoko filosofoa zen
  • 38

    EDMUN HUSSERL (1859ko apirilaren 8a - 1938ko apirilaren 27a)

    EDMUN HUSSERL (1859ko apirilaren 8a -  1938ko apirilaren 27a)
    Edmund Gustav Albrecht Husserl alemaniar filosofoa izan zen,fenomenologia adarra sortu zuen
    Hasieran zientziak, eta zientzien artean bereziki matematika ikasi zuen. Franz Brentanoren ikasle izan zen, eta hark eragin handia izan zuen Husserlengan. Irakasle izan zen, Hallen, Göttingenen eta Friburgon, harik eta, 1936an, bere judu jatorria zela eta, irakaskuntzatik kendu zuten arte.
  • 39

    MAX SCHELER (1874-1928)

    MAX SCHELER (1874-1928)
    Max Scheler alemaniar filosofoa izan zen. Edmund Husserlen fenomenologia garatu zuen bere lanetan. Jenako Unibertsitatean ezagutu zuen Husserlen obra. Obra nagusiak: Der Formalismus in der Ethik und die materiale Wertethik (1913-1916, "Formalismoa etikaren alorrean eta balioen etika materiala"), Wesen und Formen der Sympathie (1923, "Sinpatiaren izaera eta formak"), Die Wissensformen und die Geselschaft (1926, "Ezagutzaren formak eta gizartea"), Die Stellung des Menschen im Kosmos
  • 40

    BERTRAND RUSSEL (1872ko maiatzaren 18a - 1970eko otsailaren 2a)

    BERTRAND RUSSEL  (1872ko maiatzaren 18a -  1970eko otsailaren 2a)
    Bertrand Russell galestar filosofo, aktibista, idazle eta matematikaria izan zen. Bibliografia itzelaren egilea da, haren liburuetan bereziki Matematikaz, Filosofiaz eta Politikaz idatziz. XX. mendeko filosoforik eragingarrienetarikoa izan zen. 1950ean Literaturako Nobel saria jaso zuen.
  • 41

    LUDWIG WITTGENSTEIN(1889-1951)

    LUDWIG WITTGENSTEIN(1889-1951)
    Ludwig Josef Johann Wittgenstein ) filosofo austriarra izan zen, hizkuntza, batez ere epistemologiarekin loturik, bereziki aztertu zuena. Vienako Zirkulua mugimendua eta bidenabar enpirismo logiko izeneko eskola filosofikoa eragin zituen pentsalarietako bat izan zen. Bizitzan zehar, bi lan soilik prestatu zituen argitaratzeko, Tractatus logicus-philosophicus eta Ikerketa filosofikoak; eta biak bere bizitzako pentsamendu filosofikoaren bi ikuspuntu bereizien mugarri dira.
  • 42

    MARTIN HEIDEGGER (1889-1976)

    MARTIN HEIDEGGER (1889-1976)
    Martin Heidegger filosofoa izan zen. Fenomenologiarekin eta existentzialismoarekin lotu izan da. Haren libururik ospetsuena, Sein und Zeit («izatea eta denbora»), filosofiaren arloan XX. mendeko garrantzizkoenetakotzat jotzen da
  • 43

    JEAN PAUL SARTRE (1905eko ekainaren 21 – 1980ko apirilaren 15)

    JEAN PAUL SARTRE  (1905eko ekainaren 21 – 1980ko apirilaren 15)
    Jean-Paul Charles Aymard Sartre frantsesezko idazlea eta filosofoa izan zen, existentzialismoaren adar marxistaren erakusgarria, eta XX. mendeko intelektual politikoki konprometituaren irudi nagusietakoa. Halaber, existentzialismoaren ordezkari ospetsuena izan zen, Martin Heideggerrekin eta Albert Camusekin batera.
  • 44

    EMMANUEL MOUNIER (1905eko apirilaren 1 -1950eko martxoaren 22a)

    EMMANUEL MOUNIER (1905eko apirilaren 1 -1950eko martxoaren 22a)
    Emmanuel Mounier filosofo frantziar ernea izan zen batez ere arazo sozial eta politikoetara. Erkidego-pertsonalismoko eta Esprit aldizkariko fundatzailea.
  • 45

    CLAUDE LEVI STRAUSS(1908 - 2009)

    Claude Lévi-Strauss filosofo eta antropologo frantziarra izan zen. Gizarte zientzien epistemologian eragin handiko pentsalaria eta estrukturalismo izeneko eskolaren sortzaileetako bat da. Parisen egin zuen bigarren hezkuntza eta han, legeak eta filosofia hasi zen ikasten Sorbonako unibertsitatean baina ondoren filosofian kontzentratu zen soilik. 1948an Filosofiako Doktoretza lortu zuen.
  • 46

    LOUIS ALTHUSSER (918ko urriaren 16a - 1990eko urriaren 22a)

    LOUIS ALTHUSSER (918ko urriaren 16a -  1990eko urriaren 22a)
    Louis Althusser filosofo frantsesa izan zen. XX. mendeko marxismoaren joera garrantzitsuenetariko baten pentsalari ezaguna. Marxen irakurketa zientifikoa aldezten du, batez ere Kapitalarena, haren obren irakurketa «ideologikoa» baztertuz. «Haustura» bat ikusten du Marx gaztearen lanen eta Kapitalaren artean, azken hau benetako testu iraultzailea dela iritzirik. Obra nagusiak: Lire le Capital (1965), E. Balibarrekin lankidetzan; Pour Marx (1966), Lenin et la philosophie (1969).
  • 47

    MICHEL FOULCAUT (1926ko urriaren 15a - 1984ko ekainaren 26a)

    MICHEL FOULCAUT  (1926ko urriaren 15a - 1984ko ekainaren 26a)
    Michel Foucault,Irudi oso garrantzitsua izan zen XX. mendeko, pentsamendu frantseserako, estrukturalismoaren eta postestrukturalismoaren artean kokatzen da. Hil egin zenerako, Frantzian pertsonarik azkarrenetarikotzat hartu zuten, nahiz eta oso gaztea izan. Bera, arkeologotzat zuen bere burua. Foucault-ek egin zuen lana, naturaren ingurukoa izan zen, historia, soziologia, psikologia eta filosofia kontuan izanda.
  • 48

    HANS-GEORG-GADAMER (1900eko otsailaren 11a - 2002ko martxoaren 13a)

    HANS-GEORG-GADAMER (1900eko otsailaren 11a - 2002ko martxoaren 13a)
    Hans-Georg Gadamer filosofo alemaniarra hermeneutika berritu zuena, eta bere obra Wahrheit und Methode lanagatik ezaguna. Martin Heideggerren ikaslea izan zen, eta bere bizitza guztia unibertsitate-munduan aritu zen. Nazismo eta komunismoaren aurkako jarrera agertu zuen.
  • 49

    MAX HORKHEIMER (1895eko otsailaren 14a - 1973ko uztailaren 7an)

    MAX HORKHEIMER (1895eko otsailaren 14a -  1973ko uztailaren 7an)
    Max Horkheimer filosofo eta soziologo alemaniarra izan zen. Ezaguna da gizarte ikerketarako institutuko zuzendari izan zelako (Institut für Sozialforschung), 1930 eta 1969 bitarteko Frankfurteko Eskola ospetsuaren aitzindaria, eta teoria kritikoaren (Kritische Theorie) sortzailetako izan zelako.
  • 50

    THEODOR ADORNO (Frankfurt, 1903ko irailaren 11 - Visp, Suitza, 1969ko abuztuaren 6a

    THEODOR ADORNO (Frankfurt, 1903ko irailaren 11 - Visp, Suitza, 1969ko abuztuaren 6a
    Theodor W. Adorno ) alemaniar filosofo, soziologo eta musikologoa. Judua izanik, nazien garaian AEBetara emigratu zuen. Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, Alemaniara itzuli zen. 1949tik filosofia eta soziologia irakatsi zituen Frankfurten. Frankfurteko eskolaren teoria kritikoko bultzatzaile nagusietariko bat izan zen Ernst Bloch, Walter Benjamin, Herbert Marcuse eta Max Horkheimerrekin batera.
  • 51

    JURGUEN HABERMAS ( 1929ko ekainaren 18a)

    JURGUEN HABERMAS  ( 1929ko ekainaren 18a)
    Jürgen Habermas alemaniar soziologo eta filosofoa da, teoria kritikoa eta pragmatismoa bultzatu zuena. Epistemologian oinarritutako bere lanak XX. mendean beso luzekoak izan ziren.
    Jürgen Habermas gizartea aztertzeko eredu bat proposatzen digu, arrazionaltasuneko bi forma erabiliz: bizitzaren munduaren benetako arrazionaltasuna eta sistemaren arrazionaltasun formala.
  • 52

    KANT ( 1724ko apirilaren 22a – 1804ko otsailaren 12a)

    KANT ( 1724ko apirilaren 22a –  1804ko otsailaren 12a)
    Gurasoek, amak batez ere, eta Collegium Fridericianum-eko lehen ikaskuntzak, luteranismoaren adar pietistaren espirituaren barruan hezi zuten, balio erlijioso eta moralak sustraituz. 1740an teologia ikasten hasi zen unibertsitatean baina matematika eta fisikarekin, Newton-ena batez ere, zaletu zen. Dena den, garaiko filosofo arrazionalista zein enpiristek, filosofo ilustratuek eta Rousseauren moralak ere eragina izan zuten Kantengan.
  • 53

    LAMARCK (, 1744ko abuztuaren 1a – 1829ko abenduaren 18a)

    LAMARCK (, 1744ko abuztuaren 1a – 1829ko abenduaren 18a)
    Jean-Baptiste-Pierre-Antoine de Monet, Lamarck-eko zalduna naturalista frantsesa izan zen, Historia Naturalaren sistematizazioaren garaiko zientzialari handienetakoa, Linneo, Buffon-eko kondea eta Cuvier-en ingurukoa. Lamarckek eboluzio biologikoaren lehenengotako teoria bat formulatu zuen, Lamarckismoa deitu zitzaiona, eta bera izan zen aldi berean bizidunen zientziari biologia izena ezarri ziona.