-
Suari esker gizakia hotzera bizirauteko, berotzeko, gordinik dagoen janaria sukaldatzeko edo seinale bezela erabiltzeko gai izan zen.
-
Gurpila historiako lehen asmakizun garrantzitsua izan zen. Asmatzailea ezezaguna da, baina Mesopotamian sortu zela argi dago. Gurpilak aldaketa handi batzuk ekarri zituen, gehien bat ekonomikoki.
-
Haize-orratza haizeak nondik jotzen duen adierazteko erabiltzen den tresna da. Haize-orratza biratzen duen gailua da, libreki biratzen duen plaka bat, haizearen norabidea adierazten duen erakuslea eta puntu kardinalak adierazten dituen gurutze horizontal bat dituena.
-
Johannes Gutenbergek sortu zuen inprenta. Inprentaren sorrerak komunikabideak aldatu zituen, horrez gain, testuak mekanizatu zituen.
-
XVI.mendearen aurretik, Platon eta beste filosofo askok ideia hau zuten (VI.mendea), baina XVI-XVII. mendera arte ez zen frogatu. (Gallileo)
-
Paskalina izan zen engranajez eta gurpilez funtzionatzen zuen lehen kalkulagailua eta Blaise Pascal izeneko filosofo eta matematekariak asmatu zuen.
-
Barometroa presio atmosferikoa neurtzeko tresna da. Lehen barometroak, Evangelista Torricelli matematikari eta fisikariak egin zituen XVII. mendean. Presio atmosferikoa, 10 metro inguruko altuera duen ur zutabe baten altueraren baliokidea da.
-
Argindarra edo elektrizitatea karga elektrikoaren fluxuak sortzen dituen fenomeno fisikoen multzoari deritze.
-
Taula periodikoa elementu kimikoen antolaketa mota bat da.Bertan, elementu kimikoak beren atomo zenbakiarenkonfigurazio elektronikoaren eta propietate kimikoen arabera daude ordenaturik zazpi errenkada eta hemezortzi zutabetan.
-
Birus eta bakterioen aurka joateko erabiltzen da. Osagaien arabera, birus edo bakteria moduan joka dezake.
-
Anestesia pertzepzioa blokeatzeko teknika da, mina kentzea barne, eta kirurgia-ebakuntzak egin baino lehen erabiltzen da.
-
Telefono edo urrutizkina, komunikatzeko tresna bat da, seinale elektrikoen bitartez ahotsa garraiatzeko diseinatua.
-
Motorra energia ez-mekanikoa energia mekaniko bihurtzen duen gailua da, 1860an sortua.
-
Berogailua kanpoan hotz egitean, leku itxiak berotzeko tresna bat da 1892an sortutakoa. Gasa edo elektrizitatea erabiltzen dute gaur gehienetan etxeetako berogailu gehienek berogailu edo bero iturritzat, garai bateko egurra eta ikatza ia baztertu direnean.
-
Antibiotikoak izaki bizidun batetik erauzitako edo deribatu sintetiko batetik abiatuta ekoitzitako substantzia kimikoak dira. Hauek, mikroorganismo patogenoak hil edota beraien hazkuntza inhibitzen dute.
-
Preserbatiboa edo kondoia sexu-transmisiozko gaixotasunak ekiditeko eta metodo antisorgailu moduan erabiltzen den elementua da.
-
XX. mendeko asmakizun esanguratsuenetako bat da. Kalkuluak gizakiak baino azkarrago egiteko gaitasuna daukan aparatu elektroniko bat da. Jhon Vincent Atanassoff izan zen sortzailea
-
Internet mundu osoan zabalduta dagoen sareen sare erraldoi bat da. TCP/IP protokoloak erabiltzen dituzten milioika ordenagailu daude elkarbaturik.
-
satelite bidezko nabigazio sistema bat da. Sistema estatubatuar horrek Lur osoan objektu, pertsona, ontzi edo ibilgailu baten kokapen zehatza ematen du zentimetro gutxiko errorearekin. Sistema hori Belgikako eta Frantziako gobernuek asmatu zutela uste bada ere, gaur egun, Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Sailak kudeatzen du (1960).
-
IBM enpresak sortu zuen lehen smarphona eta handik 2 urtera jarri zen saltzen lehena.