Izarne

  • 1886 BCE

    Gurdia

    Gurdia
    Gurdia edo orga abel trakziozko ibilgailua da, bat edo bi ardatz (gurtardatz) dituena. Baserri garraiagailua da, eta antzina gerragailua ere bai (gerra gurdirik ezagunenak dira antzinako Egiptoak, gurtardatz bakarrekoak, arkulariak edo aurigak garraiatuak).
  • 1300 BCE

    Idazkera

    Idazkera
    Eguneroko bizitzaren gertaerak erregistratzeko beharragatik sortu zen Ekialde Hurbilean, duela 5.300 urte inguru; adibidez, nekazariek egiten zituzten eskaintzak kontrolatzeko. Horrek, idazketaren lehenengo adierazpenak ekarri zituen, Sumerian ziurrenik, K.a. 3.500 urtean. Nekazaritzan eta hiriko bizimoduan oinarritutako gizarteetan sortu zen, munduko hainbat zibilizazio handitan:
  • 8

    Egutegia

    Egutegia
    Gregoriotar egutegiaren aurretik, Julian egutegia erabiltzen zen, K.a. 46an sortua. Sosigenes astronomo greziarrak Julio Zesarren aginduz landu zuen, garai hartan bere kalkuluak eginez eta urteak 365 egun eta 6 ordu zituela zehaztuz, eta hori aurrerapen handia izan zen.
  • 105

    Papera

    Papera
    Papera material fin bat da, gehienbat bertan idazteko, inprimatzeko edo zerbait biltzeko erabiltzen dena. Elkar gurutzaturik dauden landare zuntzek eratzen dute, zelulosak batez ere, bai fisikoki eta bai kimikoki, hidrogeno zubiak direla eta. Material malgu bat da, erabilera askorekin: papera idazteko, paketeak egiteko, garbitzeko eta eraikuntzan zein prozesu-industrialetan erabiltzen da.
  • 150

    Mapa

    Mapa
    Mapa bat eskualde bateko edozein aldagai irudikatzen duen adierazpen grafikoa da, normalean bi dimentsioko planoan. Hala ere, esferikoak izan daitezke munduko bolak bezala. Aldagai horiek mota askotakoak izan daitezke eta mapa mota definitzen dute. Mapa bat marrazterako edo interpretatzerako orduan, pertsona orok eskala kontuan hartu behar du.
  • 200

    Pergaminoa

    Pergaminoa
    Pergaminoa idazteko edo liburuak josteko prestatu den abere-larrua larru-papera da. Pergaminoa K.a. II. mende inguruan asmatu zen; aurretik ere erabili zen larrua idazteko, baina orduan hasi ziren teknika eta trataera berriak erabiltzen, orriaren bi aldeetan idazten eta bildukinak egin beharrean pergaminozko kodizeak edo liburuak egiten. X. mendetik mendebalean papera erabiltzen hasi zen arte, XIV. mende ingurua arte, idazteko gehien erabili zen gaia izan zen.
  • 1259

    Koilara

    Koilara
    Koilara helduleku baten amaieran dagoen buru ahur txiki batez osatuta dagoen tresna da, batez ere elikagai likido edo erdi likido bat zerbitzatzeko edo jateko erabiltzen dena, eta sardexkarekin erraz altxa daitezkeen arroza eta zerealak bezalako elikagai solido batzuk. . Elikagaiak prestatzeko koilareak ere erabiltzen dira osagaiak neurtzeko eta nahasteko. Orokorrean metalez, egurrez, portzelanaz edo plastikoz eginda daude.