-
Klabizenbaloa (klabezin, klabe, klabizinbalo, zenbalo edo grabizenbalo ere deitua), teklatudun eta hari pultsatudun musika tresna bat da, harpa eta gitarra bezala.
-
Gutxi gorabehera forma esferikoa duen aerostato bat da, airean inguruak baino dentsitate eta pisu txikiagoa izateagatik flotatu egiten du. Maiz, saski handia dute behealdean loturik, baloiaren barruko airea berotu eta ondorioz gas arina kontrolatzeko gailuak, gidaria eta bidaiariak eraman ditzake. Hainbat erabilera ditu: aisialdiarako, gerrarako eta baita iragarkiak erakusteko ere. Asmatzailea zein izan zen eztabaidatsua da, baina lehen hegaldia Motgolfier anaiek egin zuten.
-
Gorua, kiloa edo linaia ehunak iruteko tresna bat da, gurpil batek osatua. XI. mendean Txinan eta islamiar lurraldeetan zabaldurik zegoelako frogak badaude. XIII. menderako Europara zabaldua zen. Eskuz iruteko erabiltzen zen ardatzaren aldean aurrerapen teknologiko handia izan zen: lana azkarrago egiteaz gainera, haria finago ere egiten du.
-
Lautea antzinako harizko musika tresna da. Ud izeneko arabiar edo persiar musika tresna baten ondorengo zuzena da. Behatzekin jotzen da. Aurretik kaxa laua du eta atzetik biribila, udare erdi baten modukoa. Sei hari ditu, denak bikoitzak, garaiena izan ezik.
-
Arkatza paperean idatzi edo marrazteko erabiltzen diren tresnetako bat da. Grafito eta buztinezko ziri bat izaten du barrualdean, gehienetan zurezko estalkiarekin. Arkatzez idatzitakoa erraz ezaba daiteke ezabagoma erabiliz.
Egun oraindik sarri erabiltzen bada ere, bolalumak hartu du haren tokia neurri handi batean.
Antzina arkatzak animali azaletan (ardi-larruetan) eta kordeletan bilduta zeuden, harik eta XVIII. mendean italiarrek egurrezko arkatza asmatu zuten arte. -
Hemeretzi urte zituenean, bere aitari laguntzearren batuketak eta kenketak automatikoki burutzen zituen engranajezko lehen kalkulagailua egin zuen (pascaline). Haren aitak, Normandia Garaiko superintendenteak, eragiketa asko egin behar izaten zuen soldaduei soldatak ordaintzeko, eta semearen makinaz kalkuluak erabat erraztu zitzaizkion. Oraingo kutxa erregistratzaileak beraz, Pascalen makinaren seme-alabak direla esan daiteke.
-
Termometroa, tenperatura neurtzeko tresna da. Galileo Galileik asmatutako termoskopioa hartzen da geroko termometroen aitzindaritzat.
Funtzionamendua, material desberdinen dilatazioan oinarritzen da. Oraintsu arte, merkuriozko termometroak oso erabiliak izan dira, baina orain debekatuta daude, kutsakorrak direlako. Gaur egun, erabiliagoak dira digitalak edo elektronikoak. -
Tximistorratza tximistak erakarri eta lurrera modu seguruan bideratzeko gailua edo tresna da. Tximistorratzak inguruko pertsonak eta eraikinak tximistengandik babestea du helburu. Benjamin Franklin estatubatuarrak asmatu zuen.