Asmakariak

  • Motxila

    Motxila

    Motxila formarik sinpleenean, bizkarrean eraman ohi den eta sorbalden inguruan kokatzen diren bi uhal dituen zakua da. Badaude uhal bakarra duten bizkar-zorro arinak.
  • Arkatza

    Arkatza

    Arkatza paperean idatzi edo marrazteko erabiltzen diren tresnetako bat da. Grafito eta buztinezko ziri bat izaten du barrualdean, gehienetan zurezko estalkiarekin. Arkatzarekin idatzitakoa erraz ezaba daiteke ezabagoma erabiliz.
  • Borragoma

    Borragoma

    Borragoma arkatz baten bidez idatzitakoa ezabatzeko balio duen tresna da. Arkatz batzuek, gainera, ezabagoma barneratuta izaten dute ertz batean.
  • Txiklea

    Txiklea

    Gomagoxoa, xingoma edo txiklea mastekatzen den gozokia da, ahoaz puztuz, puxika bat egiteko erabilia. Zapore askotakoak daude, baina arruntena arrosa koloreko marrubizkoa da.
    1855ean Vincent Geoffrion Hughesek asmatu zuen lehenengo txiklea.
  • Autoa

    Autoa

    Autoa gurpildun motorezko ibilgailua da, jendea bidaiatzeko erabiltzen da. Autoak lau durpil dituzte normalean.Gaur egun 600milio automobil daude munduan.
  • Irratia

    Irratia

    Irratia irrati-uhinen teknologia baliatzen duen haririk gabeko hedabidea da, publiko zabal bati zuzendua eta norabide bakarrekoa. Irratia mundu zabaleko hedabide ohikoenetakoa da, telebistarekin batera. Irrati-kate izeneko erakundeen bitartez, denetariko edukiak zabaltzen ditu, hala nola albisteak, musika eta aisialdiko irratsaioak.
  • Boligrafoa

    Boligrafoa

    Boligrafoa idazteko erabiltzen den tresna da. Munduko erabiliena da, idazten den puntuan izaten duen bola batetatik tinta askatzen doana.
  • Interneta

    Interneta

    Internet mundu osoan zabalduta dagoen sareen
    sare erraldoi bat da. Interneten bidez informazio
    asko aurkitu al duzu eta hori baliabide erraldoi bat da.
  • Argazki kamera

    Argazki kamera

    Argazki kamera balio du argazkiak ateratzeko
    eta tamaina asko ditu.
  • Euritakoa

    Euritakoa

    Euritakoa edo aterkia euritik babesteko erabiltzen den tresna eramangarria da. Eusteko masta bat duen oihalezko edo plastikozko estalkia da. Oihala mastari lotzen zaio erradialki banaturik dauden artikulatutako hagatxo batzuen bitartez. Modu horretan, euritakoa itxi eta ireki daiteke, eramateko erosoagoa izan dadin.