-
Axlorreko harriak 45.000 urte inguru ditu.Gainazal lau batean,kolpe txikiak emanez,gurutzatzea diren bi marra grabatu ziren
-
Altxerri haitzuloan, ehunetik gora animalia daude irudikatuta, bisonteak gehienbat, baina baita elur‑oreinak, ahuntzak, azeriak, arrainak, zaldiak, uroak eta oreinak ere. Gainera, bi irudi antropomorfo ageri dira, eta hori ez da ohikoa Euskadiko labar‑artean. Grabatuek pinturek baino hobeto iraun dute, haitzuloan hezetasun handia baitago. Berriki egindako ikerketen arabera, pintura batzuek 39 000 urte izango zituzten (Europako zaharrenak)
-
Santimamiñe haitzuloa 1916. urtean aurkitu zuten. Euskadin induskatutako Historiaurreko lehen haitzuloetako bat izan zen. Haitzuloan irudikatutako animalia gehienak ikatzez eginak daudenez, beltza da kolore nagusia. Animalia gutxi batzuk horman ebakita daude. Ekain haitzuloan (Deba), duela 14 000 urte inguruko pinturak daude, eta nabarmentzekoa da animalia-mota asko daudela irudikatuta, zaldiak batez ere. Kolore erabilienak gorria eta beltza dira.
-
Badakigu garai hartan zer tribu zeuden gaur egungo Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean, baina ez dugu garai hartako ebidentzia arkeologiko handirik. Erromatarren aurreko herrixka ikertuenak Araban daude. Une gorena K.a. 400etik 200era bitartean izan zuten, eta zeltiberiarren eragin handia izan zuten.
-
Mesopotamian idazten hasi ziren.
-
K.a. 3500. eta 2000. urteen artean, Behe Mesopotamiako Sumer eskualdean, nekazarien kultura garrantzitsu bat garatu zen eta zenbait hiri handi sortu ziren. Hiri haiek estatu independente gisa eratu ziren.
-
K.a. IV. milurtekotik aurrera, Ilgora Emankorra izenez ezagutzen den aurreneko zibilizazio hiritar handiak sortu ziren: Mesopotamia eta Egipto.
Ibai handiek bustitzen dituzten lur-eremu horietan, nekazaritza-produktuen ekoizpena handitu zen. Hiri handiak sortu ziren, eta artisautza eta merkataritza garatu ziren.
Zibilizazio horietan sortu zen idazkerak antzinako herrien ezagutzan asko laguntzen digu. Idazkeraren asmakuntzarekin batera, historiaren ibilbidea abiatu zen. -
Silaba baten balio fonetikoa zuten zeinuetan oinarritzen zen. 2 000 zeinu inguru zituzten, eta zeinu horietako 600 erabiltzen zituzten gehien. Idazteko puntzoi baten bidez ebakidurak egiten ziren buztinezko oholtxo umel batean; ondoren, eguzkitan lehortzen zuten.
-
Egiptoarrek sortu zuten idazkera hieroglifikoa. Idazkera horretan, soinuak, hitzak eta ideiak irudien edo piktogramen bidez adierazten zituzten. Testu ofizialetan eta erlijio-testuetan erabiltzen zuten, eta harri gainean edo hormetan zizelkatzen eta margotzen zuten. Forma sinplifikatuago bat erabiltzen zuten papiro, ehun edo zur gainean idazteko: idazkera hieratikoa.
-
Egipton jeroglifikoak idazten hasi ziren.
-
Akad-eko erresuma (K.a. 2335) sortu zen
-
Ur-eko erresuma (K.a. 2110). Ur-eko erresumaren hiriburuak 200 000 biztanle baina gehiago izan zituen.
-
-
-
-
K.a. V. milurtekoan, Egiptoko lurralde osoan sakabanatuta bizi ziren .Aurrerago, K.a. 3000. urtean, Egipto Beherea eta Garaia elkartu zituen.