-
VIII. mendearen hasieran Iberiar penintsulan kokatutako bisigodoen erresuma gerra zibilean zegoen. Bandoetako batek, Errodrigo erregearen aurkakoak, Afrikako iparraldeko musulmanei laguntza eskatu zieten. 711. urtean musulmanen armada bat Iberiar penintsulan sartu zen.
-
Musulmanek erraz garaitu zituzten bisigodoak guda honetan. Tarikek Musari (Afrikako iparraldeko gobernadorea) deitzea erabaki zuen bisigodoen erresuma osoa konkistatzeko.
-
Konkistatik, VIII. mendearen arte, Al-Andaluseko lurraldea omeiatarren inperioko probintzia edo emirreri bezala antolatu zen. Etapa horretan, emir bat zen Damaskoren mendeko emirerriaren burua. Diwan batek lagunduta gobernatzen zuen.
-
Musulmanek oso azkar hedatu ziren. Lau urte behar zituzten Iberiar penintsularen zatirik handiena mendean hartzeko, iparraldeko eremu menditsuenak izan ezik. Al-Andalus izena jarri zioten konkistatutako lurraldeari.
-
Poitierseko guda 732. urtean geratu zen, Moussais-la-Bataille herrian. Guda honek musulmanen hedapena Iberiar penintsulako iparraldera geldiaratu zuen.
-
- urtean, abbastar dinastiak Damaskon gora egin zuenean, omeiar familiako kide batek Al-Andalusen babes hartu zuen, eta Bagdadeko Kalifa Herriarekiko independentea zen emirerri bat sortu zuen.
-
- urtean Abd ar Rahman III.nak Bagdadekiko lotura oro hautsi, eta bere buru kalifa izendatu zuen. Hura izan zen Kordobako Kalifa Herriaren hasiera. Hala ere, kalifek barne zatiketei aurre egin behar izan zieten: arabiarren eta bereberren etsaitasuna, batetik, eta mozarabiarrekin eta muladiekin zituzten arazoak. Gatazka horien ondorioz 1031. urtean Kordobako Kalifa Herria hainbat erresumatan edo taifatan zatitu zen.
-
Adb ar Rahman III.ak Almeriako portutik abiatuta Afrikako ipar kostaldea konkistatzea lortu zuen.
-
997ko abustuaren 11n bere ekintzarik garrantzitsuena bete zuen, Santiago de Compostela suntsitu zuen eta bakarrik errespetatu zuen apustuluaren hilobia. 977tik 1002ra 56 kanpaina egin zituen kristautasunen lurraldeetan inoiz ere galdu barik.