Image processing20210604 1915159 3fvz16

Aginte-moduak

  • 3100 BCE

    Antzinaroko monarkia: Antzinako Egipto

    Antzinaroko monarkia: Antzinako Egipto
    Monarkia, bakarraren (erregearen) agintean oinarritzan den aginte modua da. Gainera, ez da ordezkaritza edo bozka bidez aukeratzen, izan ere, oinordekotzan oinarritzan da. Adibidez, Antzinaroko Egipton, Txinan eta Indian erabiltzen zen aginte modua zen monarkia.
  • 3000 BCE

    Antzinaroko teokrazia: Egipto

    Antzinaroko teokrazia: Egipto
    Teokrazia, buruzagi erlijioso eta politikoak bat zetozen aginte modua da. Bertan, erlijioak eragin handia zuen gobernu politikoan, gainera, normalean, gobernuak jainkoaren izenean agintzen zuela ere aldarrikatzen zuen. Adibidez, Egipton, faraoien agintea dela eta.
  • 600 BCE

    Antzinako demokrazia: Greziako Polisak

    Antzinako demokrazia: Greziako Polisak
    Demokrazia, herriaren agintean oinarritzen den aginte modua da. Antzinako Erroman, hiritarrek soilik aukeratzen zituzten ordezkariak, alegia, esklabu, atzerritar eta emakumeek ez zuten bozka eskubiderik. Hain zuzen, Antzinako Greziako polisetan sortu zen demokrazia.
  • 510 BCE

    Antziraroko errepublika: Erroma

    Antziraroko errepublika: Erroma
    Errepublika, hiritarrek (esklabu, atzerritar, edo umeak ez diren gizonak) ordezkariak aukeratzen dituzten aginte modua da. Gainera, aginte-burua ere aukeratzen dute, beraz, ez dago erregerik. Adibidez, Antzinako Erroman, biztanleriaren %10ak soilik zuen bozka eskubidea, alegia, hiritarrek.
  • 54 BCE

    Antzinaroko tirania: Erroma

    Antzinaroko tirania: Erroma
    Diktadura, boterea indarrez lortu duen pertsona (jaun) bakar baten eskuetan dagoen aginte modua da. Gainera, agintari bakarrak du botere politiko osoa zuen. Erroman adibidez, Julio Zesarrek bereganatu zuen Erromako agintea K.a. 54 urtean.
  • 6 BCE

    Antzinaroko oligarkia: Esparta

    Antzinaroko oligarkia: Esparta
    Oligarkia, gutxi batzuen agintean oinarritzen den aginte modua da. Besteak beste, aberatsek aukeratzen zituzten lege eta bestelakoak, gainera, ez zituen inork aukeratzen. Aginte modu hau Erroma eta Esparta inguruan erabiltzen zen adibidez.
  • Gaur egungo diktadura: Myanmar

    Gaur egungo diktadura: Myanmar
    Diktadura, gaur egun, herrialde baten boterea indarrez lortzen den aginte-modua da. Adibidez, 2021eko otsailaren 1an, Myanmarren militarrek estatu kolpea eman zuten.
  • Gaur egungo demokrazia: Espainia/Frantzia

    Gaur egungo demokrazia: Espainia/Frantzia
    Demokrazia, herritar guztien agintean oinarritzen den aginte modua da. Eta hau, bi taldetan banatzen da: Errepublika (aginte-burua ere aukeratu egiten da) eta monarkia parlamentarioa (aginte-burua oinordekotzan oinarritzen da. Hiru berezitasun sailkatzen dira: askatasuna, berdintasuna eta ordezkaritza.
  • Gaur egungo teokrazia: Vatikanoa

    Gaur egun, ez da gehiegi aldatu izan. Adibidez, Gaur egungo teokrazien artean Saudi Arabia, Iran eta Vatikanoa aurki daitezke.
  • Gaur egungo oligarkia: Errusia/Ukrania

    Gaur egungo oligarkia: Errusia/Ukrania
    Oligarkia, gaur egun, aberatsen agintean oinarritzen den aginte modua da. Hala ere, orain ez da antzinan bezain ugaria. Halaber, sobietar Batasuna desegin ondoren, sortutako plutokrata oso aberatsen klaseei ere oligarka esaten zaie, bereziki Errusian eta Ukrainan.
  • Gaur egungo errepublika: Frantzia

    Gaur egungo errepublika: Frantzia
    Errepublika, herritarrek aginte-gorena zein ordezkariak bozka bidez aukeratzen dituzten aginte modua da. Adibidez, Frantziak 1958tik da errepublika. Gaur egun, errepublika, demokraziaren azpigai bezala hartzen da, monarkia parlamentarioarekin batera.
  • Gaur egungo monarkia: Espainia

    Gaur egungo monarkia: Espainia
    Gaur egun, monarkia parlamentarioa, errepublikaren azpigaitzat hartzen den aginte modua da. Besteak beste, herritarrek bozka bidez ordezkariak aukeratzean oinarritzen da, ordea, aginte-gorena, oinordekotzan oinarritzen da. Gaur egun, adibidez, monarkia parlamentarioa Espainian, Erresuma batuan, eta Europako beste hainbat lekutan.