-
Antzinako Erregimenaren amaiera eta liberalismoaren garaiaren hasiera eragin zuen.
-
-
Frantziako Iraultzaren amaiera eta Inperioaren sorrera.
-
-
-
-
-
-
Errusiako Iraultza 1917ko otsailean Nikolas II.a tsarraren erregimena uzkaili zutenetik urte bereko urrian boltxebikeek Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa osatu arteko tarteari ematen zaion izena da.
-
Versaillesko Ituna Alemania eta Aliatuen artean Lehen Mundu Gerrari amaiera eman zion bake-hitzarmena izan zen, 1919ko ekainaren 28an Versaillesko jauregian sinatua.
-
Erromarako Martxa Benito Mussolinik antolatutako ibilaldiari deritzo. 1922an Mussolinik eta bere Italiako Alderdi Nazional Faxistak boterea lortu zuten Martxa honen ondorioz. Viktor Emanuel III.a Italiako erregeak Mussoliniri gobernua eratzeko eskatu baino lehen, faxistek Erroma hartzeko mehatxua egin zuten. Mussolinik "alkandora beltzak" zeritzen 25.000 faxistarekin egin zuen martxa.
-
1929ko kraxa Ameriketako Estatu Batuetako balore-merkatuak izan duen beherakadarik handiena izan zen, kraxaren ondorioek eta iraupen luzeak 1929ko krisia ekarri zuten, Depresio Handia bezala ezagutzen den krisialdia.