-
"Fasci Italiani di Combattimiento" Benito Mussolinik eratutako erakunde politiko faxista zen, 1919ko martxoaren 23an sortua. Honi esker sortu zen geroago Alderdi Nazional Faxista izango zena.
-
Lehen Mundu Gerrak Italiako bai gizartean bai ekonomian eragina eduki zuen: bi milioi langabe zeuden eta inflazioak gora egin zuen. Horrek industria-langile eta nekazarien protestak ekarri zituen eta Alderdi Sozialista ez zen gai izan geldiarazteko. Geroago protestatzaileek Italiako Alderdi Komunista eratu zuten.
-
Alderdi Nazional Faxista, Mussoliniren diktadura garaian erakunde politiko legal bakarra izan zen, 1925etik 1943ra bitartean. Mussolinik eratu zuen, "Fasci Italiani di Combattimiento"-an. Alderdi hau muturreko eskuina zen eta helburua lurralde italianoak zabaltzea zen, Inperio Italianoa eratuz. Liberalismoaren aurka zegoen, baita sozialismo eta marxismoaren aurka ere.
-
1922an sozialistek indarkeria faxistaren aurkako greba orokorra bultzatu zuten. Hala ere, grebak porrota egin eta Mussoliniren boterea sendotzea eragin zuen.
-
Garai parlamentarioa liberalismotik faxismora arteko urteetan egon zen Italian, hau da, 1922tik 1925ra bitartean.
-
Mussolini lehen ministro bilakatu zenean koalizio-gobernua eratu zuen. Gobernua faxistek, sozialistek, kontserbadoreek, komunistek, sozialdemokratek, nazionalistek, salandrinoek eta independienteek osatzen zuten.
-
Erromako ibilaldia Mussolinik antolatu zuen, sistema parlamentaristarekin bukatuaraziz eta erregimen faxista ezarriz. Mussoliniren agindua jarraituz, masa faxistak errepideetan zehar Erromarantz abiatu ziren, haien liderra gobernuan ezartzeko manifestazio gisa.
-
1922ko urriaren 29an, momentuan boterean zegoen erregeak Mussoliniri telegrama bat bidali zion, gobernu bat sortzeko eskatuz eta hala egin zuten.
-
1924ko Italiako hauteskundeak "Acerbo legea"ren bidez egin ziren: boto gehien irabazten zituen alderdiak Parlamentuan aulkien (escaños) herena jasoko zuen, botoen %25a baino gehiago jasoz gero. Benito Mussolinik irabazi zuen eta hau izan zen azken hauteskundea 1946a arte.
-
Matteotti Alderki Sozialista Unitarioaren buruzagia izan zen.
1924ko maiatzan, aurreko hauteskundeetan Mussoliniren jarrera salatu zuen (hauteskunde-iruzurra, indarkeria eta beldurraraztea erabili zuelako). Ekainaren 10ean bahitu eta hil egin zuten militante faxistek.
Hilketak argi utzi zuen faxistek indarkeria latza erabiltzen zutela haien aurkako alderdien kontra eta, beraz, gainontzeko alderdi batzuk faxisten alde egin zuten eta beste batzuk politikan parte hartzerari utzi zioten. -
Mussoliniren diktadura 1925ean hasi zen, neurri hauekin: delitu politikoentzako auzitegi bat sortu zen, ezkutuko polizia politikoa agertu zen, gainerako alderdi politikoak eta pentsamenduak debekatu ziren eta prentsa zentsuratu zen.
1939ko Bigarren Mundu Gerrarekin bukatu zen diktadura garaia. -
Sindikatu faxistak bakarrik onartzen zituen eta greba legez kanpokotzat jotzen zuten.
-
Letrango Ituna Mussolinik eta Pietro Gasparri kardenalak sinatu zuten. Itun horretan, Mussolinik Egoitza Santua (Santa Sede) Estatu independiente onartu zuen, autogobernurako eta erlazio diplomatiketarako eskubidearekin. Honela, heziketa katolikoa bultza zezaketen eskoletan .
-
Autarkia Mussoliniren aginte garaian (baita Hitlerrenean ere) zegoen ekonomia totalista zen. Autarkia nork bere burua aski izatean oinarritzen da, laguntzarik gabe, hau da, beste herrialdeekin harremanik izan gabe, bertako baliabideak erabiliz beharrezkoa ekoiztuz.
-
Estatuaren inbertsioak balio estrategikoa zuten industrietara bideratzeko egin zen.
-
Diseinu hau espantsionismo faxistaren euskarria zen.