Franco francisco 1

XX. eta XXl. Mendeak Espainan.

  • XX. mende hasiera.

    XX. mende hasiera.
    XX. mende hasieran, zenbait gatazka egon ziren Europan (Lehen eta Bigarren Mundu Gerrak). Bestalde, industrializazio prozesuak areagotu egin zituen fabrika jabeak eta langileren arteko liskarrak.
    ALFONTSO XIII.A
    Espainian, mende hasieran Alfontso XIII.a (Alfontso XII. semea) izendatu zuten erregea. Oso egoera zaila zen:
    Espainiak galdu zituen bere Ameriketako azken koloniak eta krisi politiko bat sortu zen.
    Liskar oso bortitzak egon ziren burgesia eta langileen artean.
  • XX. mende hasiera 2.

    XX. mende hasiera 2.
    Toki batzuetan, bereziki Katalunian eta Euskadin, autonomia eskatzeko mugimenduak sortu ziren.
    XIX. mendean lortutako Marokoko lurretan etengabeko gerra bat zegoen eta milaka soldadu hil ziren.
    Hau dela eta, 1923an, Primo de Rivera jeneralak boterea lortu zuen eta diktadura ezarri zen. Alfontso XIII.a Espainiatik alde egin zuen baina, arazoak ez ziren konpondu.
  • BIGARREN ERREPUBLIKA.

     BIGARREN ERREPUBLIKA.
    1931ko apirilaren 14an, Bigarren Errepublika aldarrikatu zen eta konstituzio berri bat onartu zen. Honek ezarri zuen herritar guztiek eskubide berdina zituztela eta, bozkatzeko eskubidea eman zien emakumeei.
    Garai honetan erreforma batzuk egin zituzten arazoak konpontzeko:
    Nekazaritza erreforma: Gutxiengoaren esku zegoen lurra banatzeko.
    Langileen soldatak igo zituzten.
    Hezkuntza publikoa indartu zuten.
    Kataluniako estatutua onartu zuten, autonomia bihurtzen.
    Armada modernizatzen saiatu ziren.
  • GERRA ZIBILA.

    GERRA ZIBILA.
    1936ko uztailean, Marokon zeuden armadako kideak Gobernuaren aurka altxatu ziren, erreformen aurka zeudenen babesarekin. Haien asmoa zen boterea berehala eskuratzea, baina herrialdearen zati baten kontrola soilik lortu zuten.
    Altxamendu horren ondorioz, Espainian hiru urteko gerra bat piztu zen bi bandoren artean: Bando errepublikanoa: Gobernuko alderdiek osatzen zuten.
    Bando matxinatuta edo nazionala: Errepublikaren kontra zeudeneki
  • FRANCOREN DIKTADURA.

    FRANCOREN DIKTADURA.
    FRANCOREN DIKTADURA Gerraren ondoren, Francisco Franco jeneralaren diktadura hasi zen. Horrela, Konstituzioa kendu eta lege berri batzuk egin zituzten:
    Prentsa askatasuna kendu.
    Hauteskunde askeak debekatu, bai eta alderdi politikoak ere.
    Herritar asko beren ideiengatik gartzelatu edo hil zituzten.
    Hasierako urteak oso gogorrak izan ziren. Pobrezia, gosetea eta eskasia zegoen, eta gainera, beste nazioek blokeo egin zuten Espaina isolatzeko.
  • FRANCOREN DIKTADURA 2.

    FRANCOREN DIKTADURA 2.
    50eko hamarkadatik aurrera, egoerak hobera egin zuen eta Nazioarteko blokeoa kendu zitzaion Espainairi.
    60ko hamarkadan, hazkunde ekonomiko garai bat egon zen eta bizi mailak gora egin zuen.
    Franco 1975ean hil zen eta diktadura amaitu egin zen.
  • TRANSIZIOA.

    TRANSIZIOA.
    TRANSIZIOA
    Franco hil eta handik gutxira, Joan Karlos I.a izendatu zuten Espainiako errege. Izan ere, Alfontso XIII.aren biloba zen. Joan Karlos I.ak Adolfo Suarez izendatu zuen Gobernuko presidente eta hau izan zen diktaduratik demokraziara igarotzeko prozesua gidatu zuena (Transizioa). Prozesu horretan, zenbait neurri hartu ziren:
    Ideia politikoengatik gartzelan zeuden presoak askatu ziren eta, alderdi politikoak eta langile sindikatuak legeztatu ziren.
  • TRANSIZIOA 2.

    TRANSIZIOA 2.
    1977an hauteskunde demokratikoak egin ziren.
    1978ko Konstituzioa onartu zen.
  • 1981ETIK GAUR EGUN ARTE.

    1981ETIK GAUR EGUN ARTE.
    Adolfo Suarez eta gero,1981etik 1982ra Leopoldo Calvo Sotelok hartu zuen lekukoa, denbora laburrean,Felipe González bihurtu zelako Gobernuko presidente (PSOEkoa) 1982an.
    1996tik 2004ra José María Aznar izan zen presidentea (PP). Garai horretan, 2002an, Euroa bihurtu zen moneta ofiziala.
    2004tik 2011ra , PSOEk gobernatu zuen berriro José Luis Rodriguez Zapaterorekin. Eta 2011an PPk, berriro ere, hauteskundeak irabazi eta Mariano Rajoy presidentea jarri zen.
  • 1981ETIK GAUR EGUN ARTE 2.

    1981ETIK GAUR EGUN ARTE 2.
    2018ko maiatzaren 30 eta ekainaren 1aren artean, azken honen kontrako zentsura mozioa burutu zen eta Pedro Sánchezek (PSOE) hartu zuen txanda.