-
Berrezarpeneko
sistema politikoari eutsi zitzaion
Aldi horren barruan, Marokoko gerra gertatu zen Espainiak irabazi egin zuen.
Primo de Rivera jeneralak kolpe militarra eman zuen, erregearen babespean.
Monarkiak ospea galdu zuen diktaduraren alde
egon izanagatik eta, 1931ko udal-hauteskundeetan errepublikanoek arrakasta izan ondoren, Alfontso XIII.ak alde egin zuen Espainiatik.
1931ko apirilaren 14an, errepublika aldarrikatu zuten. -
Primo de Riverak konstituzioa bertan behera utzi, alderdiak eta
sindikatuak debekatu, prentsaren gaineko zentsura bultzatu eta
gobernu militarra ezarri zuen. Intelektualak eta ikasleak diktaduraren aurka egon ziren.
Marokoko gerra irabazi bazuen ere, babesleak galtzearen eta ekonomia hondatzearen ondorioz, Primo de Riverak dimisioa aurkeztu zuen 1930ean. -
Gobernu kontserbadoreek erreforma horiek eten egin zituzten
eta, ezkerreko alderdi batzuentzat, aldiz, ez ziren nahikoak. Herrimatxinadak
egin ziren eta gogor erreprimitu zituzten. Muturreko
taldeek gidatutako kaleko liskarrak jazo ziren, era berean.
1936an, armadako elementurik kontserbadoreenek estatu-kolpea
eman zuten eta Gerra Zibila hasi zen horrekin. -
Francisco Franco jeneralak Estatuko aginte guztiak metatu eta Caudillo eta Generalísimo tituluak hartu zituen. Estatu berriak alderdi politikoak debekatu eta Eliza katolikoa sustatu zuen, katolizismoa erlijio ofizial eginez. Diktaduran bi aldi hauek bereizten dira:
•Autarkia, berrogeita hamarreko hamarkadan; nazioarteko isolamendua nagusitu zen
•Garapenarenaren aldia (desarrollismo deritzona);hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadetan isolamendua hautsi eta
garapen ekonomikoa sustatu zen -
Luftwaffe naziaren Kondor Legioa eta italiar faxisten Aviazione Legionariako hegazkinak izan ziren erasotzaileak. Operation Rügen (euskaraz: "Rügen operazioa") izenekoan, hildakoak, azken ikerketen arabera, 2000tik gora izan ziren.
Mendebaldeko herrialdeen begietara, Gernikakoa Luftwaffek egin zezakeen terrore bonbardaketaren adibidea izan zen, eta halako ekintzak egiteko prestatuta zegoelako froga zen. Bonbardaketa Pablo Picassoren gerraren aurkako margolan famatuaren gaia izan zen. -
Trantsizio esaten zaio Franco jenerala hil ondoren Espainian
gertatu zen aldaketa-prozesu politikoari. Horren bidez, Espainia
estatu demokratiko bilakatu zen. -
Eskubideak eta askatasunak
•Elkartzeko eta adierazteko askatasuna eta askatasun ideologikoa eta erlijiosoa.
•Biztanle guztien berdintasuna legearen aurrean.
•Heriotza-zigorra eta tortura debekatzea.
•Doako hezkuntzarako eta derrigorrezko oinarrizko irakaskuntzarako eskubidea.
•Jabetzarako eta oinordetzarako eskubideak
•Lana, etxebizitza duina eta gizarte- eta osasun-laguntza izateko eskubidea.
•Zergen bidez Estatuaren gastuetan laguntzeko betebeharra
eta, Espainia defendatzeko betebeharra.