XX. eta XXI. mendeak Espainia.

  • ALFONTSO XIII.A eta PRIMO DE RIVERA

    ALFONTSO XIII.A eta PRIMO DE RIVERA
    Espainian, mende hasieran Alfontso XII.a izendatu zuten erregea. Oso egoera zaila zen:Espainial galdu zituen bere Ameriketako azken koloniak eta krisi politiko bat sortu zen.·Liskar oso bortitzak egon ziren burgesia eta langileen artean.·Toki batzuetan, bereziki Katalunian eta Euskadin, autonomia eskatzeko mugimenduak sortu ziren.
    Hau dela eta,1923an, Primo de Rivera jeneralak boterea lortu zuen eta diktadura ezarri zen. Alfontso XIII.a Espainiatik alde egin zuen baina arazoak ez ziren konpondu.
  • BIGARREN ERREPUBLIKA

    BIGARREN ERREPUBLIKA
    1931ko apirilaren 14an, Bigarren Errepublika aldarrikatu zen eta konstituzio berri bat onartu zen. Honek ezarri zuen herritar guztiek eskubide berdina zituztela eta, bozkatzeko eskubidea eman zien emakumeei.
    Garai honetan erreforma batzuk egin zituzten arazoak konpontzeko:
    Nekazaritza erreforma: Gutxiengoaren esku zegoen lurra banatzeko.
    Langileen soldatak igo zituzten.
    Hezkuntza publikoa indartu zuten.
    Kataluniako estatutua onartu zuten, autonomia bihurtzen.
    Armada modernizatzen saiatu ziren.
  • GERRA ZIBILA

    GERRA ZIBILA
    1936ko uztailean, Marokon zeuden armadako kideak Gobernuaren aurka altxatu ziren, erreformen aurka zeudenen babesarekin. Haien asmoa zen boterea berehala eskuratzea, baina herrialdearen zati baten kontrola soilik lortu zuten.
    Altxamendu horren ondorioz, Espainian hiru urteko gerra bat piztu zen bi bandoren artean Bando errepublikanoa: Gobernuko alderdiek osatzen zuten. Bando matxinatuta edo nazionala: Errepublikaren kontra zeudenekin.
  • FRANKOREN DIKTADURA

    FRANKOREN DIKTADURA
    Gerraren ondoren, Francisco Franco jeneralaren diktadura hasi zen. Horrela, Konstituzioa kendu eta lege berri batzuk egin zituzten:
    Prentsa askatasuna kendu.
    Hauteskunde askeak debekatu, bai eta alderdi politikoak ere.
    Herritar asko beren ideiengatik gartzelatu edo hil zituzten.
    Hasierako urteak oso gogorrak izan ziren. Pobrezia, gosetea eta eskasia zegoen, eta gainera, beste nazioek blokeo egin zuten Espaina isolatzeko. Franco 1975ean hil zen eta diktadura amaitu egin zen.
  • TRANSIZIOA

    TRANSIZIOA
    Joan Karlos I.a izendatu zuten Espainiako errege. Izan ere, Alfontso XIII.aren biloba zen. Joan Karlos I.ak Adolfo Suarez izendatu zuen Gobernuko presidente eta hau izan zen diktaduratik demokraziara igarotzeko prozesua gidatu zuena (Transizioa). Prozesu horretan, zenbait neurri hartu ziren:
  • KONSTUTIZIOA

    KONSTUTIZIOA
    1978ko Konstituzioa da Espainiako lege garrantzitsuena. Bertan jasotzen dira espainiarren eskubideak eta betebeharrak, Espainiako lurralde-antolaketa eta Espainiako estatuaren gobernu forma.
    Konstituzioan esaten da Espainiako sistema politikoa monarkia parlamentarioa dela. Estatuak hiru botere dauzka: legegilea, betearazlea eta judiziala. Botere horietako bakoitza besteekiko askea da eta berezko eginkizuna du.
  • 1981ETIK GAUR EGUN ARTE

    1981ETIK GAUR EGUN ARTE
    Adolfo Suarez eta gero, 1981etik 1982ra Leopoldo Calvo Sotelok hartu zuen lekukoa, denbora laburrean,Felipe González bihurtu zelako Gobernuko presidente (PSOEkoa) 1982an.
    1996tik 2004ra José María Aznar izan zen presidentea (PP). Garai horretan, 2002an, Euroa bihurtu zen moneta ofiziala.
    2004tik 2011ra, PSOEk gobernatu zuen berriro José Luis Rodriguez Zapaterorekin. Eta 2011an PPk, berriro ere, hauteskundeak irabazi eta Mariano Rajoy presidentea jarri zen.