NILOTIK ZHEARREKO BIDAIA DEMBORALEHORRA

  • 6000 BCE

    nekazaritza eta abeltzaintza

    Nekazaritza eta abeltzaintzan soberakinak sortzen ziren, eta horiei esker, pertsona guztiek ez zuten zertan nekazaritzan edo abeltzaintzan lan egin. Horrela, beste ogibide batzuk sortu ziren: artisauak (beharrezkoak edo ez hain beharrezkoak ziren produktuak egiten zituzten: lanabesak, zeramikazko ontziak, ehunak, apaingarriak etab.),
  • Period: 6000 BCE to 2000 BCE

    Tigris y Eufrates

    Duela 8.000 urte inguru, Tigris eta Eúfrates ibaiak dauden Ekialde Hurbileko herrialde batean (Mesopotamia) gizateriaren lehen kultura garatzen hasi zen. Denborak aurrera egin ahala, inguru horretan hainbat herri sortu zen. Ezagutzen ditugun lehenak sumertarrak eta akadiarrak izan ziren
  • Period: 6000 BCE to 2000 BCE

    historiaren hasiera

    Neolitikoan, gizon-emakumeek animaliak hezten eta zaintzen, landareak ereiten eta uzta biltzen ikasi zuten. Baina hori ez zen munduan toki guztietan aldi berean eta modu berean gertatu. Abeltzaintzan, batez ere, lan egiten zuten giza taldeak ganaduarentzat elikagai bila batetik bestera ibiltzen ziren, nomadak zirela esaten da.
  • 3000 BCE

    Nilo

    Nilo
    K.a. 5000 urte inguruan Afrikako lautadetatik zetorren giza taldeak Nilo Bailaran lurra lantzen eta abereak hezten hasi zen. Hasiera batean herri txikiak eraiki zituzten, pixkanaka elkartu, eta herri handiagoetan bildu ziren. Bi erresuma sortu ziren orduan, Egipto Garaia, hegoaldean, eta Egipto Beherea, iparraldean, eta borrokan ibili ziren etengabe, hegoaldeko Menes edo Nermer erregeak K.a. 3100 urte inguruan iparraldea konkistatu eta bereganatu zuen arte.
  • 3000 BCE

    GREZIA

    GREZIA
    Grezia, K.a. 3000. urte inguruan
  • 1500 BCE

    ESKULTURAK

    ESKULTURAK
    Eskulturan, errege-erreginei, jainkoei, goi-mailako funtzionarioei eta horrelakoei, hau da, boterearen eta fedearen ordezkariei, estatuak egin zitzaizkien. Nahiko txikiak izaten ziren, harri gutxi baitzuten. Estatua horietan, gehienetan, pertsonak banaka ageri dira, tronuan eserita edo zutik. Aurpegiaren eta gorputzaren arteko proportzioari ez zaio eusten. Aurpegi eta begi handiak dituzte. Normalean ez dira biluzik agertzen eta beren jantziak zurrunak dira.
  • 1500 BCE

    EGIPTO ARTEA

    EGIPTO ARTEA
    Egipton artista gehienak estatuko edo tenpluetako funtzionarioak ziren. Lanbide espezializatutako lantegietan ikasten zuten; lanerako beharrezkoak zituzten teknikak eta arauak irakasten zizkieten. Praktikotasun handiz lan egiten zuten: gauzek, ederrak izateaz gain, erabilgarriak izan behar zuten. Hasieran, eskultoreak eta margolariak faraoien, nobleen eta apaizen aginduak betez lan egiten zuten artisau xumetzat hartzen ziren.
  • Period: 1500 BCE to 100

    MESOPOTAMIA

    Arkitekturan, tenpluak eta jauregiak eraiki zituzten. Ikuskizunetarako, kiroletarako eta horrelakoetarako eraikinik, aldiz, ez zegoen, jarduera horiek jauregiko bizimoduarekin edo bizimodu erlijiosoarekin lotuta baitzeuden. Tenpluak adreiluz egiten ziren eta harresiz bidez inguratzen ziren, herriko gainerako guneetatik babesteko eta gune sakratua adierazteko. Hasieran, lurraren gainean eraiki ziren, baina, gero, oinarri gisa terraza moduko bat jartzen zitzaien eraikinei.
  • 1200 BCE

    ESKULTURAK

    ESKULTURAK
    skultura, arkitektura erlijiosoarekin eta hilobietakoarekin oso lotuta zegoen. Faraoien eta horien emazteen, apaizen, nahiz eskriben eskultura ugari egin ziren, kalitate handikoak gainera, eta, gehienetan, besoak gorputzari itsatsita eta hankak elkarren ondoan zituztela egiten ziren. Horietako asko, izugarriak ziren eta harkaitzean lantzen ziren. Eguneroko bizimoduko jarduerak ere landu ziren egurrean, gero hilobietan kokatzeko. Gainera, hilobiak eta tenpluak apaintzeko erliebeak egin zituzten