Gjx1lfuv 1256x620  1

20KO HAMARKADA

  • AMERICAN WAY OF LIFE

    AMERICAN WAY OF LIFE
    Lehen Mundu Gerraren ostean Amerikan eman zen bizimodua izan zen. Gerran egindako lan gogorra eta esfortzuaren ostean, Amerikako jendea bizitza aprobetxatzen hasi ziren. Ekonomia asko hedatu zen, kontsumoak eta erosketek gora egin zuten, eta herritarrek, gerraren galera ahaztu nahi izan zituzten kontsumo-ondasun berrien bidez, hala nola musika, zinema, erosketak...
  • GERRAKO JESAPENAK

    GERRAKO JESAPENAK
    Gerra-jesapenak, estatuek gerra-aldi batean eragiketa militarrak finantzatzeko erabiltzen dituzten maileguak ziren. Lehen mundu gerraren ostean ere aplikatu zirenak.
    Batez ere, hainbat herrialdek, Alemaniar Errepublikari laguntzeko eta horren gerraren gastuak kudeatzeko jaso zituzten. Belgika eta Frantzian ere erabili zituzten gehenbat.
  • ESPARTAKISTAK

    ESPARTAKISTAK
    Espartakistak Alemanian Lehen Mundu Gerraren amaieran eta ondorengo iraultzaile marxistak izan ziren, 1918-1919ko Alemaniako iraultzan protagonismo handia izan zutenak. Alemaniako Alderdi Sozialdemokrataren ezkerreko zatiketa gisa sortu ziren eta 1918ko bukaeran Liga desegin egin zen, Alemaniako Alderdi Komunista osatzeko. Espartakista izena Espartako Antzinako lider esklaboaren omenez ezarri zitzaion taldeari.
  • WEIMAR ERREPUBLIKA

    WEIMAR ERREPUBLIKA
    Weimarko Errepublika 1918 eta 1933, (Alemaniaren porrotaren ondoren) Alemanian zabaldu zen erregimen politikoa da. Alemaniako Weimarreko 1919ko konstituzio errepublikarra onartu eta gero eman zena. Errepublikan zehar, ezegonkortasun politiko, sozial eta ekonomiko handia egon zen eskuin eta ezker alderdietako estatu-kolpeen saiakeren ondorioz eta inflaziogatik gertatutako krisi ekonomikoengatik.
  • TOTALITARISMOA (ALMIKE)

    TOTALITARISMOA (ALMIKE)
    Totalitarismoa politika eta gobernu-sistema da, giza eta gizarteko aspektu guztiak finkatzen dituen ideologia total batean oinarriturik dagoena, eta pertsona eta erakunde guztiak ideologia horren mesedetara jartzea helburu duena.
  • FLAPPERS (CARLA)

    FLAPPERS (CARLA)
    Flapperrak konbentzio sozial eta kulturalak aldatu nahi zituten eta 1920ko moda irauli zuten emakume gazteen talde bat ziren. Lehen Mundu Gerraren ondoren agertu ziren, emakumeak beren eskubide eta askatasunen alde borrokatzen hasi zirenean gizonen lanak egiteko gai zirela ikusi zutenean. Ezaugarri moduan, ile motz eta atzerantz orraztua, soineko laburrak eta bizimodu independentea zituzten.
  • "LEY SECA"

    "LEY SECA"
    Ameriketako Estatu Batuetan 1920tik 1933ra bitartean egon zen legea da. Alkoholaren saltzea, erostea eta kontsumitzea mugatu zen. Lege honek, kontrabandoa, alkoholismoa eta gizarte osotasunaren arazoak sortu zituen. Lege honen kontrako akzioak egiteak, isunak eta kartzela zigorrak ezartzen zituen. Horrez gain, lege hau dela eta, mafia gertatu zen eta hainbat negozio klandestino egin ziren.
  • CHARLESTON (ALMIKE)

    CHARLESTON (ALMIKE)
    1920ko hamarkadan zabaltzen hasi zen dantza izan zen, Lehen Mundu Gerraren ondoren dibertitzeko eta entretenitzeko modu gisa. Moda bihurtu zen eta Europan ere garrantzi handia izan zuen 1923an Running Wild musikal beltzean egindako aurkezpenaren ondorioz.
    Dantza hau oso ospe handia jaso zuen. Ikuskizun honetan dantza "Charleston" abesti itsaskorraren erritmoan egiten zen, James P. Johnsonek konposatua, batez ere zenbaki horretarako.
  • MUNICHEKO PUTCHA

    MUNICHEKO PUTCHA
    Municheko Putscha edota Garagardotegiko Putscha, Langileen Alderdi Nazionalsozialista Alemaniarreko kideek, hau da, Alderdi Naziko kideek, burutu zuten arrakastarik gabeko estatu-kolpe saioari deitzen zaio. 1923ko azaroan bitartean gertatu zen eta honen ondorioz Adolf Hitler eta Rudolf Hess, beste hainbat buruzagiren artean, auzitaratuak eta kartzelara kondenatuak izan ziren.
  • HIPERINFLAZIOA

    HIPERINFLAZIOA
    1923an, Lehen Mundu Gerra amaitzean, Alemaniak, Versaillesko Itunean aginduta, gerran sortutako hondamendi guztiak ordaindu behar izan zizkien Britainia Handiari eta Frantziari. Horrek milaka milioi markoko gastua zekarren, orduan, hainbat bilete fabrikatu zituzten eta ondorioz diruak bere balioa galdu zuen. Horregatik, prezioen gorakada orokorra egon zen.
  • HITLER (NORA)

    HITLER (NORA)
    Adolf Hitler (1889-1945) Austrigarri mendebaldeko jendearen ganbian jaio zen, Alemaniako politikari eta nazional-sozialistako lider izan zen. Lehen Mundu Gerra gertatu eta hurrengo urteetan, estatu kolpe saiakerak egin zituen, Munitcheko putcha (1923) adibidez eta Sozialistetako Alderdia sortu zuen.
  • LANGABEZIA (ALMIKE)

    LANGABEZIA (ALMIKE)
    1929ko krakaren osteko langabezia, Estatu Batuetako eta munduko historia ekonomikoaren garairik gogorrenetariko bat izan zen. Enpresak itxi eta ekoizpena murriztu zen eta milioika pertsonek lana galdu zuten. Langabezi honegatik, pobrezia eta oinarrizko baliabide eza zegoen, hala nola elikagaiak eta etxebizitza. Langabeziaren ondorioz, ekonomiak behera egin zuen; kontsumo txikiagoak ondasun eta zerbitzuen eskaera gutxiago ekarri zuen, ordez, enpresa gehiago ixtea eta kaleratzeak ekarri zituen.
  • DEPRESIO HANDIA (NORA)

    DEPRESIO HANDIA (NORA)
    Krisia mundu osora zabaldu zen, izan ere, udazken honen ostean Estatu Batuek gerra garaian eta ondoren emandako dirua Europari eskatu ziotelako: Krisia zabaldu zen Europara, eta Alemania izan zen herrialderik okerrena, Estatu Batuetatik britainiarrei dirua jaso baitzien, frantsesek eta belgikarrek fakturak ordaintzeko eta euren ekonomia berreraikitzeko. Nazioarteko merkataritza gelditu zen.
  • OSTEGUN BELTZA (CARLA)

    OSTEGUN BELTZA (CARLA)
    1929ko urriaren 24 Wall Streeteko “ostegun beltza” izan zen. Egun hartan, burbuila espekulatibo honek eztanda egin zuen. Akzioen prezioak behera egin zuten, gauetik goizera dirutzak ezabatuz eta biztanleria hondatuz. Une bakar batek, krisi ekonomiko sortu zuen, hainbat urtez hedatu zena eta eragin iraunkorra izan zuena munduko ekonomian. Ostegun hartan, kaosa New Yorkeko kaleetan zabaldu zen. Georges Washingtonen monumentuaren aurrean, jendetza batu zen beraien dirua erreklamatzeko.
  • SS (CARLA)

    SS (CARLA)
    SSak Alderdi Naziari segurtasuna ematen zion erakunde paramilitar bat ziren. Heinrich Himmlerren gidaritzapean, handitu egin ziren estatu bihurtzeko Alemania naziaren estatuan barnean. Nazien arraza-politikak betearazteaz, aurkari politikoak identifikatzeaz eta jazartzeaz arduratzen ziren. Horrez gain, 1933ko martxotik aurrera, kontzentrazio-esparruen sarea zuzendu zuten. Esparru horietan, erregimen naziaren aurkariak espetxeratu, torturatu eta askotan hil egiten zituzten.