Gerra Hotza (1945-1991)

  • Greziako Gerra Zibila

    Greziako Gerra Zibila
    Gerra Hotzeko lehenengotako krisia izan zan. Bigarren Mundu Gerreak gerra zibileko egoeran itxi eban Grezia. Alde batetik, partisano komunistak egozan, Jugoslaviaren babesa, eta zeharka Sobietar Batasunarena jasoten ebenak, eta beste aldetik, erregezaleak, britainiarren babesa eukienak. Estadu Batuak alderdi erregezaleagaz jardun eben lankidetza ekonomiko eta militarrean, eta Greziako alderdi komunistearen barruan liskarrak izan ziran. Errazoi bi horreek erregezaleen garaipena ekarri eben.
  • Berlingo krisia

    Berlingo krisia
    Bigarren Mundu Gerrearen ostean, herrialde garaileak Alemania lautan banatzea berbatu eben. Berlin be lau okupazino-eremutan banatu eben. 1948an egindako Londresko Konferentzian, Mendebaldeko aliaduak Alemania estadu bakar baten bateratzea adostu eben. Horri erantzuteko, Stalinek Berlin lurrez blokeau eban, uria Alemaniako mendebaldeko eremuetatik isolatuaz. 1949ko maiatzean sobietarrak blokeoa kendu eben. Krisi horren ondorioz, 1949an, Alemania estadu bitan (AED eta AEF) banatuta geratu zan.
  • Period: to

    Koreako gerrea

    1945ean, japoniarrak porrota jaso ostean, Korea estadu bitan banatu zan: Ipar Korea, gobernu komunisteak begiko eukana; eta Hego Korea, mendebaldeko blokearen aldeko estadua. 1950ean, Ipar Koreak Hego Korea inbadidu eban. Armada hegokorearra ia garaitu eban Ipar Koreak; orduan, NBEk inbasinoa kondenau eban, eta Kasko Urdinen parte-hartzea onartu eban gatazkea baretu egien. Azkenean ez zan alderdietako bat be nagusitu, eta 1953ko garagarrilean, Panmunjomeko armistizinoa sinatu eben.
  • Hungariako matxinadea

    Hungariako matxinadea
    Khrustxevegaz bloke komunistea edegi eta Hungarian, komunismoaren aurkako mobimentu bat sortu zan. 1956ko urrian, manifestazinoak izan ziran askatasunak aldarrikatzeko. Hungariako armadeak be manifestazinoetan parte hartu eban, eta protestak matxinada bilakatu ziran. Hilebete geroago, Hungariak iragarri eban Varsoviako Itunetik urtengo ebala eta NBEri eskatu eutsan herrialde neutral gisa onartu egiala. Sobietarren tankeak Budapesten sartu ziran eta hungariarren asmoak bertan behera geratu ziran.
  • Suezko kanaleko krisia

    Suezko kanaleko krisia
    1956ko urrian, Egiptoko presidenteak, Nasser-ek, Suezko kanala nazionalizau eban. Lehenengo Suezko kanala enpresa anglofrantziar batek kontroletan eban, eta funtsezko komunikabidea zan nazinoarteko merkataritzarako. Erresuma Batuak eta Frantziak, Israelen babesagaz, operazino militar bat prestau eben Nasserren gobernua agintetik kentzeko. Hasieran, kanalaren zati baten kontrola berreskuratu baeben be, operazino horrek porrot egin eban; izan be, bai Estadu Batuak bai SESB aurka egozan.
  • Berlingo harresia

    Berlingo harresia
    Berlin sektore bitan banatuta geratu zan: Mendebaldekoa, Alemaniako Errepublika Federalari egokona, eta Ekialdekoa, Alemaniako Errepublika Demokratikoko uriburua zana. Mendebaldeko sektorean ekonomia askozaz aberatsagoa zan Ekialdeko sektorean baino, eta Mendebaldeko biztanleak askatasun gehiago eukiezan. Horregaitik, Ekialdeko Alemaniako biztanle askok Mendebaldeko eremura iges egin eben. Agintari komunistak, iges aldi horreek amaitzeko, harresi bat eregi eben Berlinen 1961ean.
  • Kubako misilen krisia

    Kubako misilen krisia
    1962an, misilen krisia gertatu zan. Estadu Batuen hegazkin espioiak sobietarren misil nuklearrak jaurtiteko arrapalak hauteman ebezan Kuban. Estadu Batuetako presidente Kennedyk Kubaren itsas blokeoa agindu eban, kanpoko hornidurea oztopatzeko, eta SESBi mehatxu egin eutsan ugartea inbadiduko ebala misilak kentzen ez baebazan. Ugartera hornigaiak eroiazan ontzi sobietar bati itsasontzi estadubatuarrak bidea itxi eutsienean izan zan, eta sobietarrak geratu ez ziranean izan zan unerik larriena.
  • Period: to

    Vietnamgo gerrea (1. zatia)

    1945ra arte, Vietnam Indotxina kolonia frantziarreko parte izan zan. Urte haretan, Frantzia erretirau egin zan handik, eta eskualdea herrialde bitan banatuta geratu zan: Ipar Vietnam, erregimen komunistea; eta Hego Vietnam, erregimen diktatoriala, baina Estadu Batuen aldekoa. Hego Vietnamen gerrilla komunista bat egoan, Vietcong, Ipar Vietnamgo erregimenak babestua, eta gobernua kargutik kentzeagaz mehatxatzen eban. Estadu Batuak, 1964az gero, tropak bialdu ebezan hegoaldera.
  • Period: to

    Vietnamgo gerrea (2. zatia)

    Baina ez nagusitasun teknologikoak, ez arma kimikoakaz egindako erasoak, ez iparraldeko bonbardaketa masiboak, ez eben lortu herriaren babesa eukan etsai ha garaitzerik, harek gerrillari-teknikak erabilten baebazan be. 1968an, Vietcongek erasoaldi bat jo eban, agirian itxi ebana ezinezkoa zala tropa estadubatuarrak gerrea irabaztea. Ganera, Mendebalde guztian zehar zabaldu zan gatazkearen aurkako jarrerea, baita Estadu Batuetan be; izan be, gerrako irudi izugarriak agertzen ziran telebistan.
  • Period: to

    Vietnamgo gerrea (3. zatia)

    1969an, Richard Nixonek Estadu Batuetako presidente kargua hartu eban, eta gerrea amaituazoko ebala agindu eban. 1973an, su-eten akordio batera iritsi ziran. Estadu Batuak bere tropa guztiak erretirau ebezan, eta herrialdea atzera be batzea adostu eben. Halan be, iparraldearen eta hegoaldearen arteko lehiak 1975eko apirilera arte iraun eban, Vietcongen tropak Ipar Vietnamen Saigon hartu eben arte. 1976an, Vietnam batu eta Vietnamgo Errepublika Sozialistea sortu zan, eta bloke komunistan sartu.
  • Pragako Udabarria

    Pragako Udabarria
    (Deskribapena lanean dago, hemen ez jat agertzen errazoi misteriotsuakaitik)