-
1742an landatua. 1839an Maria Kristina Borboikoa erreginordeak Elisabet II.a Espainiakoa erreginaren izenean Hego Euskal Herriko foruei zin egin zien; usadio hura gauzatu zen azken aldia izan zen. 1892an hil zen eta enborra tenplu itxurako aterpe batean dago gordeta
-
Urte honetan, haritz zaharra hil zen.
-
Urte berean jarritako beste haritza idortu egin zen eta urte berean, eta beste bat landatu zuten Haritz Semea delakoa. Haren azpian zin egin zuen Jose Antonio Agirre lehendakariak. Zuhaitz horrek hartu zuen hil zenaren lekukoa, eta 2004. urtera arte egon zen eta faxisten bonbardaketatik onik atera zen.
-
Erretiroa eman zitzaion haritz semea delakoari.
-
Aurreko haritzaren kimuetatik jaiotako batek hartu zuen lekukoa.
-
Egun horretan, Gernikako arbola ihartu egin zela konturatu ziren zuhaitzaren arduradunak.
-
Gaur egun oso gaztea izan arren, 2015eko martxoaren 2an, laugarren belaunaldiak hartu zuen lekukoa.Haritz berria Arratiako baso batean hazitako 15 urteko zuhaitza da.
Haritz honen ondorengoak diren zuhaitz ugari ere badaude, hauek euskal diaspora guztian zehar dauden hainbat komunitatetan banatu eta landatu izan direlarik.