400px horace vernet barricade rue soufflot

XIX. MENDEA FRANTZIAN.

  • Period: to

    MONARKIA KONSTITUZIONALA

    Luis XVIII.aren erregealdia.
  • VIENAKO BATZARRA

    VIENAKO BATZARRA
    Vienako Batzarra Napoleon I.aren porrotaren ondoren Europako mugak berrezartzeko, eta Antzinako Erregimeneko forma eta ideologia politikoak berrantolatzeko egin zen nazioarteko topaketa bat izan zen. Bertan hainbat lurralde aldaketa erabaki ziren.
  • Period: to

    EHUN EGUNAK

    Napoleonen botere berreskuratzea eman zen 1815eko martxotik uztailera, honen ondoren boterea berriro ere Luis XVIII.aren esku geratu zen.
  • Period: to

    MONARKIA KONSTITUZIONALA

    Luis XVIII.aren erregealdiaren berrezarpena.
  • NAPOLEON BONAPARTEREN HERIOTZA

    NAPOLEON BONAPARTEREN HERIOTZA
    Minbizi baten ondorioz hil zen 51 urterekin, exiliatuz geroztik bizi izan zen herrian.
  • Period: to

    ABSOLUTISMOA

    Carlos X-k bereganatzen du boterea bere anaia Luis XVIII.aren heriotzaren ostean honek seme-alabarik ez zuela medio. Absolutismoa berrezarri zuen.
  • UZTAILEKO IRAULTZA

    UZTAILEKO IRAULTZA
    Luis Felipe I Frantziako tronura eraman zuen matxinadaizan zen. Karlos X.ak liberalismoaren aurka zihoazen "Lau arauak" plazaratzean piztu zen iraultza. Hiru egun latzen ostean, Karlosek abdikatu eta Luis Felipe I koroatu zuten, burgesiaren laguntasunarekin. Iraultzaren ondorio nagusia Carlos Xren exilioa izan zen.
  • ASKATASUNA HERRIAREN GIDARI

    ASKATASUNA HERRIAREN GIDARI
    Delacroixek Askatasuna herriaren gidari lana burutzen du, Uztaileko Iraultza irudikatzen du margolan honek.
  • TROPEN AGINTEA LAMARQUEK

    TROPEN AGINTEA LAMARQUEK
    Lamarquek Uztaileko Monarkia berriaren aurkako matxinada legitimistak erreprimitzeko tropen agindua jasotzen du. Los Miserables eleberrian Lamarque klase desabantailen defendatzaile gisa agertzen da hura ezarri zuen iraultzaren printzipioak traizionatu zituen gobernuaren aurrean. Egilearen arabera, Lamarque "jendeak maite zuen askatasunen defentsagatik eta Enperadorearen zerbitzari leiala izan zelako"
  • Period: to

    UZTAILEKO MONARKIA

    Luis Felipe I bilakatzen da errege Carlos X.arrena exiliatua izan ondoren. Monarkia konstituzionala berrezartzen du.
  • PASTELEN GERRA

    PASTELEN GERRA
    Frantziaren lehen esku hartzea Mexikon Frantziak Erdialdeko Amerikan merkataritza abantailak lortu nahi zituelako eman zen, izan ere Mexikoko gobernua hau geratzen saiatu zen. Gerraren amaiera 1839an izan zen, 200 hildako baino gehiagorekin.
  • Period: to

    II. ERREPUBLIKA

    1. urtetik aurrera, Frantzia krisi ekonomikoa pairatzen hasi zen: fabrikak itxi ziren, langabezia igo zen eta gosea orokortu. Burgesia txikiak eta ikasleek langileen protestekin bat egin zuten. Gobernua polizia eta indar armatuak erabiltzen saiatu zenean, ezezkoa eman zieten, Luis Felipe I abdikatzera behartuz. Honela behin-behineko Gobernua sortu zen, Frantziako Bigarren Errepublikari bide emango ziona.
  • HAUSSMANNEN KONTRATAZIOA

    HAUSSMANNEN KONTRATAZIOA
    Haussmann kontratatzen du Napoleonek Paris hiria berregituratzeko. Balizko matxinadak kontrolatzea zen helburuetako bat, honetarako, kale eta hiribide zuzen eta zabalak diseinatu zituen, segurtasun indarrek errazago iritsi eta eragiteko.
  • Period: to

    INPERIALISMOA

    Napoleon Bonaparte III-k estatu kolpea eman eta boterea indarrez hartu zuen, II. Errepublikarekin bukatu eta Inperialismoa ezarriz.
  • Period: to

    KRIMEAKO GERRA

    Krimeako Gerra 1853 eta 1856 artean Errusiako Inperioaren eta Greziako Erresumaren aurka borrokatu zen gatazka izan zen Otomandar Inperioaren, Frantziaren, Erresuma Batuaren eta Sardiniako Erresumak osatutako liga baten aurka. Errusiar espantsionismoak eta Otomandar Inperioa erortzeko beldurrak askatu zuten, eta batez ere Krimeako penintsulan jokatu zen, Sevastopoleko itsas base inguruan. Errusiaren porrota eragin zuen, 1856ko Pariseko Itunean gorpuztu zena.
  • VICTOR HUGOREN LOS MISERABLESEN ARGITARAPENA

    VICTOR HUGOREN LOS MISERABLESEN ARGITARAPENA
    Testuinguru historikoa XIX. mendean Frantzian du eleberri honek, bertan kondena injusto bati aurre egin eta ondoren iheslari izatera behartuta dagoen protagonistaren historia kontatzen da, zeinek bera bezalako miserableei laguntzeko ahalegina egiten duen. Garai hartako injustiziak salatzen ditu eleberriak.
  • Period: to

    III. ERREPUBLIKA

    1. urtetik 1940. urtera arte iraungo zuen Errepublika honek, Vichyko gobernuak ordezkatuko du aurrerago.
  • Period: to

    FRANTZIA-PRUSIA GERRA

    Frantzia-Prusia gerra Frantziako Bigarren Inperioaren, Napoleon III.aren agindupean, Prusia eta bere aliatuen, Ipar Alemaniako Konfederazioaren eta Baden, Bavaria eta Württemberg erresumen arteko gatazka gerlaria izan zen. Gatazka Frantziako porrotarekin amaitu zen, erregimen inperialaren erorketa eta Hirugarren Errepublikaren etorrera eraginez.
  • KARL MARXEN "GERRA ZIBILA FRANTZIAN" PANFLETOA.

    KARL MARXEN "GERRA ZIBILA FRANTZIAN" PANFLETOA.
    Karl Marxek Nazioarteko Langileen Elkarteko Kontseilu Nagusiaren adierazpen ofizial gisa idatzitako liburuxka bat zen, Parisko Komunak izandako borrokaren izaerari eta esanahiari buruzkoa.
  • Period: to

    PARISKO KOMUNA

    Parisen agintea izan zuen gobernu iraultzaile eta sozialista erradikala izan zen Parisko Komuna. Franko Prusiar gerraren ostean Frantziar herri xume eta langileak jasandako sufrimenduaren erreakzio gisa piztu zen matxinadak ahalegindu zuen honen sorrera. Aste odoltsuan sarraskitu zen errepublika igarokor hau.
  • FRANKFURTEKO HITZARMENA

    FRANKFURTEKO HITZARMENA
    Frankfurteko hitzarmenaren bidez Frantzia-Prusia arteko gerraren amaiera hitz hartu zen. Frantziak galdu zuenez Alsazia (Belfort izan ezik) eta Lorrenako ipar-ekialdea (Thionville eta Metz barne, Brieyko ibarra izan ezik) eta berrogeita hamar milioi franko-urre eman behar izan zion Alemaniari, eta ordainketa egingo zela ziurtatzeko, Alemaniako gudarosteak hogeita bat departamendu frantses hartu zituen.