Fisikaren legeak

  • 100

    Antzinako zibilizazioak 800 K,a

    Irudipenezko interpretazioak eman zizkieten ikusitako fenomeno horiei, interpretazio horien arabera, astroak jainkoak ziren meteorologia euren mendean zegoen, baita gizakien pauta ere. Sinesmen moltzo hori ikertzea interesgarria da, baina ez da erabilgarria inguruan dugun unibertsoa hobeto ezagutzeko.
  • 100

    Anaxagoras 500K,a

    Anaxagorasek uste zuen Eguzkia metal goriz osaturik zegoela, Lurra esferikoa zela zioen, ilargiaren faseen eta eklipseen zergatiak azaldu zituen. Heriotza-zigorra ezarri eta, erbesteratu egin zuten, astroen jainkozko izaera onartu nahi izan ez zuelako.
  • 100

    Tales Miletokoa 585 K.a

    Eguzki-eklipsearen aurreikuspena egin zuen, Saros zikloa ezagutzen baitzuen, ziklo horren arabera, Eguzkiaren eta ilargiaren eklipseak aldian behin errepikatzen dira, 242 ilargi-ziklotan behin.
  • 100

    Aristotelesen bi munduak 300 K.a

    -Ilargiz gaindiko mundua: Unibertsoaren barruko esfera zentrokideek astro ezagun guztiak zituzten. Kanpoaldeko esfera, izar finkoak zituena, Lehenengo Motorrak (Jainkoak) higitzen zuen, horrek behean zuena higitzen zuen, eta, horrela, harik eta ilargi azpiko esferara heldu arte.
    -Ilargi azpiko mundua: Mundu hau inperfektua zen, Lurrak betetzen zuen guztia, eta hori ez zen higitzen eta unibertsoaren zentroa zen.Bertako gauza guztiek lau elementuk osatutzen zituzten: lurra, airea, ura, eta sua.
  • 105

    Ptolomeo

    Unibertsoaren lehenengo eredu kosmologikoa egin zuen. Aurreko mendeetako ideiak bildu zituen, batez ere Hiparkorenak. Aldiz, Aristarkoren ideiak ez zituen aintzat hartu, eta azken horrek sorturiko eredu heliozentrikoak ez zuen arrakastarik izan, onartezina baitzen Lurra higitzea biztanleek nabaritu gabe.
  • Jan 5, 1543

    Koperniko

    Kopernikoren eredu heliozentrikoaren arabera:
    1. Eguzkia geldi-geldi dago sistemaren erdian.
    2. Lurrak bi higidura ditu: errotaziokoa, bere buruaren inguruan, eta translaziokoa, Eguzkiaren inguruan.
    3. Ilargiak Lurraren inguruan egiten du bira.
    4. Planetek distantzia desberdinetan egiten dute bira Eguzkiaren inguruan.
    5. Izarren esfera geldi eta oso urrun dago
  • Jan 5, 1580

    Galileo

    • Ilargiak mendiak eta haranak dituela, Lurrak bezala, eta beraz, astroak ez direla "perfektuak" eta ez daudela"eterrez" osatuta. -Jupiterrek sateliteak dituela, eta horiek eguzki-sistema txiki baten antzeko jokabidea dutela: gorputz nagusia (Jupiter) erdian eta txikiak horren inguruan daude biraka -Artizarrak aldiak dituela, ilargiak bezala, baina desberdinak. Eguzkiaren inguruan egiten duela bira, eta ez Lurraren inguruan.
  • Kepler

    1. Planetek Eguzkiarekiko Ibilbide eliptikoak egiten dituzte, fokuetariko batean. 2, Eguzkia planeta bakoitzarekin lotzen duen erradioak eremu berdinak betetzen ditu aldi berdinetan.
    2. Bi planetaren erreboluzio-aldiak proportzionalak dira Eguzkiarekiko distantzien kuboarekin.
  • Newton

    Newton gainerako pentsalari handi guztiak bezala aurreko zientzalari handiek eskainitako ezagupenetan oinarritu zen. Kopernikok, Tycho Brahek eta batez ere Keplerrek nahiz Galileok bidea ireki zuten, munduaren erabateko ikuspegi zientifikoa sortzeko.
  • Erlatibitate bereziaren teoria

    Argia ulertzeko modu berria
    Eterrik ez dagoela azaldu zuen, eta argia hutsean hedatzen den uhin elektromagnetikoa dela. Argiak hutsean duen abiadura konstante unibertsala dela adierazi zuen, eta horren balioa ez dela inoiz aldatzen, foku igorlea eta behatzailea bata besteari dagokionez higitu arren
    Espazioa eta denbora ulertzeko modu berria: espazio-denbora: Newtonen ustez, Espazioa eta denbora absolutuak eta aldaezinak ziren.
  • Erlatibitate teoria orokorra

    • Grabitateak eta azelerazioak efektu berebrak sortzen dituzte, horri baliokidetasun-printzipio esaten zaio.
    • Gorputzek deformatu egiten dute inguruko espazio-denbora, eta horien masa zenbat eta handiagoa izan, deformazioa ere handiagoa da
  • Gaur egungo eredu kosmologikoa

    Astronomoek bazekiten gure eguzkia ez zela munduaren zentroa, gure zeruko izar bakoitza eguzki bat zela, segurutik, horietariko askoren inguruan geurea bezalako planeta-sistemak daudela. Gure eguzki-sistema ehunka mila sistemetariko bat baino ez da.
    -Nebulosa batzuk izarrez osaturiko galaxiak ziren, geurea bezalakoak
    -Unibertsoa ez da estatikoa, etengabe hedatzen ari baita.