Filosofoak

  • 623 BCE

    TALES

    TALES
    Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Matematiko eta astronomo izatearekin batera, natura zientziaren eta filosofia naturalaren sortzailea izan zen, Aristotelesen arabera. Miletoko eskolako lehenengo ordezkaria da eta Anaximandro izan zuen kide eta jarraitzaile.
  • 610 BCE

    Anaximandro

    Anaximandro
    Miletoko eskolako bigarren filosofo presokratikoa izan zen, Talesen kide eta jarraitzaile eta Anaximenesen maisua. Filosofian ez ezik, astronomia, geometria, fisika eta geografian ere ekarpenak egin zituen, mundua ikuspegi zientifikoaz aztertzeko garaiko joera filosofikoari jarraiki.
  • 580 BCE

    PITAGORAS

    Antzinako Greziako matematikari eta filosofo bat izan zen. Matematikan, Pitagorasen teoremarengatik da ezaguna
  • 580 BCE

    PITAGORAS

    PITAGORAS
    Antzinako Greziako matematikari eta filosofo bat izan zen. Matematikan, Pitagorasen teoremarengatik da ezaguna eta zenbakien bitartez dena azal daitekeela pentsatzen omen zuen. Musikan, eskala pitagorikoak bere izena darama. Metenpsikosi edo arimaren transmigrazioaren dotrina ere zabaldu zuen.
  • 535 BCE

    Heraklito

    Heraklito
    Antzinako Greziako filosofoa zen, Efeso hirikoa.
    Heraklitoren obraren kontserbatzen diren pasarteak Efesoko Artemisaren Tenpluan utzitako diskurtso baten atalak dira. Bere idazkian orfismoa eta Hesiodoren eraginak nabaritzen dira.
  • 501 BCE

    Parmenides

    Parmenides
    Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Eskola eleatikoko sortzaile eta filosofo garrantzitsuena kontsideratu ohi da. Parmenidesek Eleako gobernuan parte hartu omen zuen.
  • 490 BCE

    Enpedokles

    Enpedokles
    Filosofo greziarra eta Agrigentoko herritarra zen. Enpedoklesen filosofia oinarrizko lau gai klasikoen sortzailetzat jotzen da, hau da, unibertso osoa lurrez, airez, suz eta urez osatua dagoela.
  • 470 BCE

    Sokrates

    Sokrates
    Grezia Klasikoko filosofo bat izan zen. Mendebaldeko tradizio filosofikoaren ikonorik garrantzitsuenetarikoa da, Platonen irakaslea izan zen eta harengan eragin handia izan zuen.
  • 427 BCE

    Platon

    Platon
    Sokratesen ikasle eta Aristotelesen maisu izan zen. Sokratesengandik jaso zuen eragina nabarmena izan zen. Parmenides, Heraklito eta pitagorikoen pentsamendu-iturrietatik ere edan zuen. Bere filosofiaren argitasunak eta sakontasunak eragin nabarmena izan dute historian zehar.
  • 384 BCE

    Aristoteles

    Aristoteles
    Grezia klasikoko filosofo eta zientzialari bat izan zen. Askoren iritziz, Platonekin batera, mendebaldeko pentsamoldearen filosofo garrantzitsuenetariko bat da. Bere lanek ezagutzaren arlo anitz biltzen dituzte, hala nola biologia eta beste natura zientziak, logika, metafisika, epistemologia edo ezagutzaren filosofia, etika, politika, eta estetika.
  • 370 BCE

    Hipatia Alexandriakoa

    Hipatia Alexandriakoa
    Hipatia zientzialari, filosofo, neoplatoniko eta irakaslea izan zen, bere jakinduria eta ikasketekin matematikaren eta astronomiaren garapenean lagundu zuena.
  • 356 BCE

    Alexandro Handia

    Alexandro Handia
    Mazedoniako erregea izan zen K.a. 336 – K.a. 323 bitartean, eta Antzinaroko buruzagi militar arrakastatsuenetarikoa.
    Gazterik eskuratu zuen Mazedoniako koroa, eta bere agintaldiko denbora gehienean konkistan jardun zuen. Bere bizialdian, garaiko inperiorik zabalenetako bat sortzea lortu zuen. Haren menpeko lurraldeak Peloponesotik Indiarainoko eremuak biltzen zituen.
  • 350 BCE

    Hiparquía

    Hiparquía
    Hiparkia lehen emakume filosofoetako bat izan zen. Eskola zinikoko jarraitzailea izan zen. Garaiko jendeak barre egiten zion, haren sexuari zegokien lanak zergatik egiten ez zituen galdetuz. Hiparkiak hau erantzuten zuen: "Uste duzu gaizki egiten dudala nire denbora ikasketei eskeintzen, nire sexuagatik josten galdu behar dudala suposatzen denean?"
  • 354

    San Agustin Hiponakoa

    San Agustin Hiponakoa
    Filosofo eta teologo bat izan zen. Mendebaldeko kristautasunaren gizonik garrantzitsuenetakoa, Eliza Katolikoaren santu eta doktore, kristau dotrina neoplatonismoarekin uztartu eta erlijioz kanpoko bestelako ekarpen filosofikoak ere egin zituen.
  • Aug 22, 980

    Avizena

    Avizena
    Persiar mediku, filosofo eta zientzialaria izan zen. Erdi Aroko islameko filosoforik ospetsuena da. Aristoteles interpretatzerakoan neoplatonikoen ildotik ibili zen. Hainbat testu gorde dira. Horietako bat, Medikuntzaren Kanona, testu klasiko bilakatu zen medikuntzaren irakaskuntzan, eta eragin handia izan zuen XVI. mendea arte.
  • Apr 14, 1126

    Averroes

    Averroes
    Andalustar filosofo eta jakituna izan zen, lege islamikoetan, matematikan eta medikuntzan aditua.
    Aristotelesen lanari buruzko iruzkinak idatzi eta medikuntzari buruzko entziklopedia bat egin zuen.
  • Jan 25, 1225

    San Tomas Akinokoa

    San Tomas Akinokoa
    Aristotelesen filosofian oinarri harturik, Tomas Akinokoak eskolastikaren kristau pentsamendura egokitu zuen hura. Haren pentsamenduak, beraz, kristautasunaren dogmetan, Erdi Aroko tradizio kristauan eta Aristotelesen filosofian ditu erroak.
  • 1285

    Gilen Ockham

    Gilen Ockham
    Fraide frantziskotarra eta filosofo eskolastiko ingelesa izan zen, Ockham herrikoa, Ingalaterrako Surreykoa. Eskolastikaren azken figura nabarmena izan zen, eta nominalismoaren filosofo handiena. Ezaguna da Ockhamen labana delako bere printzipio filosofikoagatik.
  • Feb 19, 1473

    NIKOLAS KOPERNIKO

    NIKOLAS KOPERNIKO
    Errenazimenduko monje astronomoa izan zen, astronomia modernoaren aita. Berak formulatu zuen lehenengoz Eguzki Sistemaren heliozentrismoa, lehen aldiz Aristarko Samoskoak ulertua.
  • 1529

    Tomas Moro

    Tomas Moro
    Abokatua, idazlea, politikaria eta humanista izan zen. Utopia hitza asmatu eta izen bereko liburua idatzi zuen, alegiazko uharte-nazio bati buruzkoa. Liburuan, bertako sistema politikoa aurkeztu zuen.
  • Feb 15, 1564

    GALILE GALILEI

    GALILE GALILEI
    Italiar matematikari, fisikari eta astronomoa izan zen. Errenazimentuko gizona, haren interesa zientzia eta artearen esparru gehienetara zabaldu zen (musika, literatura eta pintura, besteak beste). Bere lorpenen artean teleskopioaren hobekuntza, behaketa astronomiko ugari, mugimenduaren inguruko lehenengo legea eta “Kopernikoren Iraultza”rekiko babes determinantea aurkitzen dira.
  • Dec 27, 1571

    Johannes Kepler

    Johannes Kepler
    Alemaniar matematikari eta astronomoa izan zen. 17. mendeko iraultza zientifikoko pertsonai nagusietakoa izan zen, ezaguna bere planeten mugimenduaren legeengatik.
    Matematika irakaslea zen Grazeko eskola seminario batean, non Haans Ulrich Von Eggenberg printzearen laguntzailea bihurtu zen.
  • Thomas Hobbes

    Thomas Hobbes
    Thomas Hobbes filosofo ingelesa, filosofia modernoaren sortzaileetako bat izan zen. Bere lanik ezagunena Leviathan (1650) da: bertan teoria kontratualistaren oinarriak ezarri zituen; oinarri horiek izugarrizko garrantzia izan zuten mendebaldeko filosofia politikoaren garapenean. Filosofia ez ezik, etika, historia, teologia, geometria eta fisika jorratu zituen, besteak beste.
  • René Descartes

    René Descartes
    Filosofoa, matematikaria eta zientzialaria izan zen. Bai filosofian, bai matematikan, aitzindaritzat dugu gaur egun.
  • John Locke

    John Locke
    John Locke filosofo eta teoriko liberal ingelesa zen. Liberalismoaren aitzindaritzat hartzen da gaur egun.
    Ez zuen innatismoaren eta determinismoaren existentzian sinesten eta jakinduria zentzumenetatik datorrela uste zuen. Lockerentzat, jakinduria gertakizunen arteko erlazioagatik dator (Nola eta ez zergatik). Bere pentsamenduak arrazionalismoaren eta mekanizismoaren elementuak ditu ere.
  • Baruch Spinoza

    Baruch Spinoza
    Baruch Spinoza, baita Benedictus de Spinoza edo Bento de Espinosa ere, filosofo judu sefardi holandarra, kartesianismo kritikoaren oinordekoa. XVII. mendeko hiru filosofo arrazionalista handietakotzat jotzen da, René Descartes frantsesarekin eta Gottfried Leibniz alemaniarrarekin batera.
  • Nicolas Malebranche

    Nicolas Malebranche
    Nicolas Malebranche teologo eta filosofo arrazionalista izan zen. Batik-bat San Agustin eta Descartesen jarraitzailea izan zen. Bere ekarpen filosofiko eta teologiko garrantzitsuenak okasionalismoaren eta Jainkoaren existentziaren inguruko tesiak izan ziren.
  • Gottfried Leibniz

    Gottfried Leibniz
    Gottfried Wilhelm Leibniz, alemaniar filosofo, matematikari, logikari, teologo, jurista, liburuzain eta politikaria izan zen. XVII. eta XVIII. mendeetako pentsalari handienetakoa izan zen, <<azken jenio unibertsal>> gisa ezaguna. Metafisika, epistemologia, logika, erlijioaren filosofia, matematika, fisika, geologia, legegintza eta historiaren alorretan ekarpen sakon eta garrantzitsuak egin zituen.
  • George Berkeley

    George Berkeley
    George Berkeley Irlandako filosofo eta apezpikua izan zen, idealismo subjektiboa deituriko korronte filosofikoaren aitzindaritzat hartua izan da.
  • Montesquieu

    Montesquieu
    Charles Louis Secondat, La Bredako jauna eta Montesquieu baroia Ilustrazio garaiko kronista eta pentsalari politikoa izan zen. Ilustrazioaren mugimenduko filosofo eta saiakeragile garrantzitsuenetakoa. Ospetsua da berak egituratu zuelako botereen banaketaren teoria, gaur egungo gobernu modernoetan oinarrizkotzat jotzen dena eta mundu osoko konstituzio ugaritan ezarria.
  • Voltaire

    Voltaire
    Voltaire, benetako izenez François-Marie Arouet, frantziar filosofoa eta idazlea izan zen. Ilustrazioaren pertsonaia nabarmenenetako bat izan zen.
  • David Hume

    David Hume
    David Hume eskoziar filosofo, ekonomista eta historialaria izan zen. Enpirismoaren bultzatzailetzat jotzen da, John Locke, George Berkeley eta beste batzuekin batera.
    Humeren filosofiak John Lockeren enpirismoa eta George Berkeleyren idealismoa ditu oinarri: esperientzia da ezagutzaren iturri bakarra eta ez dago baliozko ezagutzarik esperientziaren baitara bil daitekeena baino.
  • Jean-Jacques Rousseau

    Jean-Jacques Rousseau
    Jean-Jacques Rousseau suitzar idazle, musikagile eta filosofoa izan zen, frantsesez idazten zuena. Ilustrazioko pentsalari nagusietako bat izan zen. Haren lanik ezagunenak Gizarte-Hitzarmena, Aitorpenak eta Emilio, edo Hezkuntzaren gainean dira.
  • Denis Diderot

    Denis Diderot
    Denis Diderot idazle eta filosofo frantsesa, Ilustrazio garaiko idazle eta filosofoa. Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers izenburuko entziklopediaren editorea izan zen, Jean le Rond d'Alembert-ekin batera.
  • Jean le Rond d´Alembert

    Jean le Rond d´Alembert
    Jean le Rond d'Alembert. Frantziako matematikaria, fisikaria eta filosofoa. zen Mugimendu ilustratuaren pertsonaia garrantzitsuenetako bat izan zen eta Denis Diderotekin batera Entziklopediaren egilea (Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers). Bere iritzian, zientziak oro gizateriaren aurrerapena lortzeko bidea ziren.
  • Immanuel Kant

    Immanuel Kant
    Immanuel Kant historiako filosofo nabarmenetakoa da.
    Kanten filosofia sistema ezagutzaren kritikatik sortu zen. Kritika hori Kanten bi obra handitan banatuta ageri da: Kritik der reinen Vernunft (1781, Arrazoimen hutsaren kritika), eta Kritik der praktischen Vernunft (1788, Arrazoimen praktikoaren kritika).
  • Mary Wollstonecraft

    Mary Wollstonecraft
    Mary Wollstonecraft filosofo eta idazle ingelesa izan zen. Horretaz gain, emakumeen eskubideen defendatzailea ere izan zen. Bai bere bizitzak eta baita bere obrak ere eragin handia izan dute feminismoaren historian. XX. mendearen amaierara arte, bere bizitza pribatuari bere lanari baino garrantzia handiagoa eman zitzaion; gaur egun, ordea, erreferentziatzat hartu ohi da.
  • Georg Wilhelm Friedrich Hegel

    Georg Wilhelm Friedrich Hegel
    Georg Wilhelm Friedrich Hegel filosofo alemaniarra izan zen. Tübinger Stift-ko apaizgaitegian egin zituen bere ikasketak, bertan Friedrich Schelling filosofoaren laguna egin zen. Askoren ustez Karl Marxen materialismo historikoan eragin sakona izan zuen XIX. mendeko alemaniar idealismo filosofikoaren burutzearen adierazgarri da Hegel.
  • Edmun Husser

    Edmun Husser
    Kontzientzia ikertu eta deskribatu zuen, mundu objektiboaz nahiz irudimen hutsezkoaz nola jabetzen garen aurkitzeko asmoz; azken jomuga, berriz, sistema deduktibo formalen teoria orokorra eraikitzea zuen. Atera zituen ondorioen arabera, kontzientziak ez du jabegai dituen objektuez kanpoko existentziarik. Fenomenologia deritzo Husserlen filosofia-sistemari. Azken lanetan idealismoaren aldera lerratu zen, ez baitzien aitortzen objektuei kontzientziaz kanpoko izaterik.
  • Bertrand Arthur William Russell

    Bertrand Arthur William Russell
    Bertrand Russell galestar filosofo, aktibista, idazle eta matematikaria izan zen.
    Bibliografia itzelaren egilea da, haren liburuetan bereziki Matematikaz, Filosofiaz eta Politikaz idatziz. XX. mendeko filosoforik eragingarrienetarikoa izan zen. 1950ean Literaturako Nobel saria jaso zuen.
  • Max Scheler

    Max Scheler
    Bihotzaren (Fühlen) edo senaren emozioen fenomenologia landu zuen; objektuak "etikoak" dira aldez aurretik, balio objektibo aldaezina dute, eta hierarkia baten arabera ordenatzen dira. Kanten filosofian ez bezala, formen etikaren ordez balioen etika materiala da nagusi Schelerrenean. Jainkoa edo goreneko pertsona da Schelerren sistemaren giltzarria. Geroko urteetan, ordea, ikuspegia aldatu eta gizakia ezarri zuen Jainkoaren lekuan.
  • Jacques Maritain

    Jacques Maritain
    Jacques Maritain filosofo katolikoa izan zen. Filosofia-ikasketak bukatu ondoren, katoliko egin zen. Bergsonen filosofiaren eta materialismo ororen aurkari sutsua izan zen; Tomas Akinokoaren filosofiaren interpretazio berri bat eskaini zuen, humanismo kristau berri baten ildotik.
  • Ludwig Wittgenstein

    Ludwig Wittgenstein
    Ludwig Josef Johann Wittgenstein filosofo austriarra izan zen, hizkuntza, batez ere epistemologiarekin loturik, bereziki aztertu zuena. Nortasun enigmatiko eta bizimodu liluragarria izan zituen, eta bere hautu etikoak bere filosofiarekin estu loturik izan ziren.
  • Martin Heidegger

    Martin Heidegger
    Martin Heidegger filosofoa izan zen. Fenomenologiarekin eta existentzialismoarekin lotu izan da. Haren libururik ospetsuena, Sein und Zeit («izatea eta denbora»), filosofiaren arloan XX. mendeko garrantzizkoenetakotzat jotzen da.
  • Max Horkheimer

    Max Horkheimer
    Max Horkheime filosofo eta soziologo alemaniarra izan zen. Ezaguna da gizarte ikerketarako institutuko zuzendari izan zelako (Institut für Sozialforschung), 1930 eta 1969 bitarteko Frankfurteko Eskola ospetsuaren aitzindaria,
  • Theodor Adorno

    Theodor Adorno
    Theodor W. Adorno alemaniar filosofo, soziologo eta musikologoa. Judua izanik, nazien garaian AEBetara emigratu zuen. Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, Alemaniara itzuli zen.
    Filosofia eta soziologia irakatsi zituen Frankfurten. Frankfurteko eskolaren teoria kritikoko bultzatzaile nagusietariko bat izan zen
  • Pepita María Zambrano

    Pepita María Zambrano
    María Zambrano Alarcón espainiar filosofo eta saiakeragilea izan zen. 1981ean Asturiasko Printzea saria jaso zuen eta 1988an Cervantes saria. XX. mendeko espainiar pentsalari garrantzitsuenetako bat izan zen.
  • Jean-Paul Sartre

    Jean-Paul Sartre
    Jean-Paul Charles Aymard Sartre frantsesezko idazlea eta filosofoa izan zen, existentzialismoaren adar marxistaren erakusgarria, eta XX. mendeko intelektual politikoki konprometituaren irudi nagusietakoa. Halaber, existentzialismoaren ordezkari ospetsuena izan zen.
    Uko egin bazion ere, Literaturako Nobel Saria eman zioten 1964an.Euskal literatura eta pentsamenduan ere eragin handia izan du Sartrek, beste batzuen artean Txillardegirengan.
  • Hannah Arendt

    Hannah Arendt
    Hannah Arendt judu jatorriko politika-ikertzaile alemaniarra izan zen. Bere lan gehiena boterearen gaineko azterketetara bideratu zuen, eta bereziki politika, autoritatea eta totalitarismoa ikertu zituen. Arendtek gehien aztertu zituen ideien artean politikaren natura eta bizitza politikoaren inguruko auziak daude.
  • Simone de Beauvoir

    Simone de Beauvoir
    Simone de Beauvoir, izen osoz Simone Lucie Ernestine Marie Bertrand de Beauvoir idazle, filosofo eta feminista frantziarra izan zen. Gai politiko, sozial eta filosofikoei buruzko nobelak, entseguak, biografiak eta grafikoak idatzi zituen eta haren pentsamendua existentzialismoaren barnean kokatu ohi da, haren lan batzuk, Bigarren sexua adibidez, feminismoaren sorreraren bultzagarritzat hartzen direlarik. Jean Paul Sartre filosofoaren bikotekidea izan zen.
  • Simone Weil

    Simone Weil
    Simone Weil frantses idazlea eta filosofoa izan zen.
  • Paul Ricoeur

    Paul Ricoeur
    Paul Ricoeur frantses filosofoa izan zen.
    Sorbonako eta Nanterreko irakaslea izan zen. Ricoeurren filosofia deskribapen fenomenologikoen eta gogoetaren analisiaren inguruan eratzen da, eta existentzialismoaren eta psikoanalisiaren eragina ere nabarmena du. Borondatearen filosofia deitu izan zaio.
  • Louis Althusser

    Louis Althusser
    Louis Althusser filosofo frantsesa izan zen. XX. mendeko marxismoaren joera garrantzitsuenetariko baten pentsalari ezaguna. Marxen irakurketa zientifikoa aldezten du, batez ere Kapitalarena, haren obren irakurketa «ideologikoa» baztertuz.
  • Michel Foucault

    Michel Foucault
    Michel Foucault,Irudi oso garrantzitsua izan zen XX. mendeko, pentsamendu frantseserako, estrukturalismoaren eta postestrukturalismoaren artean kokatzen da. Hil egin zenerako, Frantzian pertsonarik azkarrenetarikotzat hartu zuten, nahiz eta oso gaztea izan. Bera, arkeologotzat zuen bere burua.
  • Jürgen Habermas

    Jürgen Habermas
    Jürgen Habermas alemaniar soziologo eta filosofoa da, teoria kritikoa eta pragmatismoa bultzatu zuena. Epistemologian oinarritutako bere lanak XX. mendean beso luzekoak izan ziren.