-
Tales edo Tales Miletokoa antzinako grezieraz, Thalis; Mileto c. K.a. 624 - c. K.a. 546), Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Matematiko eta astronomo izatearekin batera, natura zientziaren eta filosofia naturalaren (arkhegos) sortzailea izan zen, Aristotelesen arabera . Miletoko eskolako lehenengo ordezkaria da eta Anaximandro izan zuen kide eta jarraitzaile. Halaber, Zazpi Jakintsuetako bat izan zen, Zeure burua ezagutu ezazu lelopean.
-
Anaximandro Miletokoa Miletoko eskolako bigarren filosofo presokratikoa izan zen, Talesen kide eta jarraitzaile eta Anaximenesen maisua. Filosofian ez ezik, astronomia, geometria, fisika eta geografian ere ekarpenak egin zituen, mundua ikuspegi zientifikoaz aztertzeko garaiko joera filosofikoari jarraiki.
-
Pitagoras Samoskoa Antzinako Greziako matematikari eta filosofo bat izan zen. Matematikan, Pitagorasen teoremarengatik da ezaguna eta zenbakien bitartez dena azal daitekeela pentsatzen omen zuen. Musikan, eskala pitagorikoak bere izena darama. Metenpsikosi edo arimaren transmigrazioaren dotrina ere zabaldu zuen. Filosofian, Platonengan eragina izan zuen eta bere burua filosofotzat jo zuen lehenengoa izan zela ere jaso da.
-
Heraklito Efesokoa antzinako Greziako filosofoa zen, Efeso hirikoa. Heraklitoren obraren kontserbatzen diren pasarteak Efesoko Artemisaren Tenpluan utzitako diskurtso baten atalak dira. Bere idazkian orfismoa eta Hesiodoren eraginak nabaritzen dira.
-
Parmenides edo Parmenides Eleakoa Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Eskola eleatikoko sortzaile eta filosofo garrantzitsuena kontsideratu ohi da. Parmenidesek Eleako gobernuan parte hartu omen zuen. Filosofia ikasten hasi zen Aminia filosofo pitagorikoarekin. Parmenidesen eragina nabarmentzekoa da mendebaldeko pentsamendu metafisikoaren historian, lehendabizikoz Izateari buruzko hausnarketa garatu baitzuen.
-
Enpedokles filosofo greziarra eta Agrigentoko herritarra zen. Enpedoklesen filosofia oinarrizko lau gai klasikoen sortzailetzat jotzen da, hau da, unibertso osoa lurrez, airez, suz eta urez osatua dagoela. Garaikideek idatziz jaso zuten haren heriotza eta literaturan eta kondairetan maiz erabilitako gaia izan da. Gainera, munduan sexu aldaketa izan zuen lehena izan zen.
-
Platon Grezia Klasikoaren filosofo garrantzitsu bat izan zen. Sokratesen ikasle eta Aristotelesen maisu izan zen. Sokratesengandik jaso zuen eragina nabarmena izan zen. Parmenides, Heraklito eta pitagorikoen pentsamendu-iturrietatik ere edan zuen. Bere filosofiaren argitasunak eta sakontasunak eragin nabarmena izan dute historian zehar.
-
Aristoteles Grezia klasikoko filosofo eta zientzialari bat izan zen. Askoren iritziz, Platonekin batera, mendebaldeko pentsamoldearen filosofo garrantzitsuenetariko bat da. Bere lanek ezagutzaren arlo anitz biltzen dituzte, hala nola biologia eta beste natura zientziak, logika, metafisika, epistemologia edo ezagutzaren filosofia, etika, politika, eta estetika.
-
San Agustin Hiponakoa edo Aurelio Augustino filosofo eta teologo bat izan zen. Mendebaldeko kristautasunaren gizonik garrantzitsuenetakoa, Eliza Katolikoaren santu eta doktore, kristau dotrina neoplatonismoarekin uztartu eta erlijioz kanpoko bestelako ekarpen filosofikoak ere egin zituen.
-
Hiparkia lehen emakume filosofoetako bat izan zen. Eskola zinikoko jarraitzailea izan zen. Garaiko jendeak barre egiten zion, haren sexuari zegokien lanak zergatik egiten ez zituen galdetuz. Hiparkiak hau erantzuten zuen: "Uste duzu gaizki egiten dudala nire denbora ikasketei eskeintzen, nire sexuagatik josten galdu behar dudala suposatzen denean?"
-
Jürgen Habermas alemaniar soziologo eta filosofoa da, teoria kritikoa eta pragmatismoa bultzatu zuena. Epistemologian oinarritutako bere lanak XX. mendean beso luzekoak izan zire
-
Sokrates Grezia Klasikoko filosofo bat izan zen. Mendebaldeko tradizio filosofikoaren ikonorik garrantzitsuenetarikoa da, Platonen irakaslea izan zen eta harengan eragin handia izan zuen.
-
Tomas Akinokoa filosofoa, teologoa, latinezko idazlea eta domingotar fraidea izan zen. Erromatar Eliza Katolikoko doktore eta santua da.
-
Gilen Ockham edo Gilen Ockhamgoa, garaikideen artean Venerabilis Inceptor, Doctor invincibilis eta Princeps nominalium ere deitua, fraide frantziskotarra eta filosofo eskolastiko ingelesa izan zen, Ockham herrikoa, Ingalaterrako Surreykoa.
-
Christine de Pisan filosofoa, poeta humanista eta idazlea izan zen. Bere obra ezaguna The Ladies City (1405) da, egile batzuek Mendebaldeko feminismoaren aitzindaritzat jotzen dute eta emakumeen liskarra deiturikoaren hasieran, emakumeen egoerari buruzko eztabaida literarioa da, ere defentsa garaia markatzen zuen menpekotasun egoeran.
-
Nikolas Koperniko errenazimenduko monje astronomoa izan zen, astronomia modernoaren aita. Berak formulatu zuen lehenengoz Eguzki Sistemaren heliozentrismoa, lehen aldiz Aristarko Samoskoak ulertua.
-
Tomas Moro abokatua, idazlea, politikaria eta humanista izan zen. Utopia hitza asmatu eta izen bereko liburua idatzi zuen, alegiazko uharte-nazio bati buruzkoa. Liburuan, bertako sistema politikoa aurkeztu zuen.
-
Galileo Galilei italiar matematikari, fisikari eta astronomoa izan zen. Errenazimentuko gizona, haren interesa zientzia eta artearen esparru gehienetara zabaldu zen (musika, literatura eta pintura, besteak beste).
-
Johannes Kepler alemaniar matematikari eta astronomoa izan zen. 17. mendeko iraultza zientifikoko pertsonai nagusietakoa izan zen, ezaguna bere planeten mugimenduaren legeengatik eta Astronomia Nova, Harmonices Mundi eta Epitome Astronomiae liburuengatik.
-
Thomas Hobbes filosofo ingelesa, filosofia modernoaren sortzaileetako bat izan zen.Bere lanik ezagunena Leviathan (1650) da: bertan teoria kontratualistaren oinarriak ezarri zituen; oinarri horiek izugarrizko garrantzia izan zuten mendebaldeko filosofia politikoaren garapenean. Filosofia ez ezik, etika, historia, teologia, geometria eta fisika jorratu zituen, besteak beste.
-
John Locke filosofo eta teoriko liberal ingelesa zen. Liberalismoaren aitzindaritzat hartzen da gaur egun.
-
Filosofoa eta poeta zen, garrantzi handia izan zuen barrokoan Mexikoko erregealdietan. Emaztegaian aritu zen epaitegian, monja bihurtzea erabaki zuen arte.
-
Charles Louis Secondat, La Bredako jauna eta Montesquieu baroia Ilustrazio garaiko kronista eta pentsalari politikoa izan zen. Ilustrazioaren mugimenduko filosofo eta saiakeragile garrantzitsuenetakoa. Ospetsua da berak egituratu zuelako botereen banaketaren teoria, gaur egungo gobernu modernoetan oinarrizkotzat jotzen dena eta mundu osoko konstituzio ugaritan ezarria.
-
Voltaire, benetako izenez François-Marie Arouet, frantziar filosofoa eta idazlea izan zen. Ilustrazioaren pertsonaia nabarmenenetako bat izan zen.
-
Émilie du Châtelet zeinen izen osoa Gabrielle Émilie Le Tonnelier de Breteuil, Châteleteko markesa, matematikari, fisikari eta idazle frantsesa izan zen, Isaac Newtonen itzultzailea frantsesera eta haren teorien zabaltzailea.
-
David Hume (Edinburgh, 1711ko maiatzaren 7agreg./apirilaren 26ajul. - Edinburgh, 1776eko abuztuaren 25a) eskoziar filosofo, ekonomista eta historialaria izan zen. Enpirismoaren bultzatzailetzat jotzen da, John Locke, George Berkeley eta beste batzuekin batera.
-
Jean-Jacques Rousseau (Geneva, 1712ko ekainaren 28a - Ermenonville, 1778ko uztailaren 2a) suitzar idazle, musikagile eta filosofoa izan zen, frantsesez idazten zuena. Ilustrazioko pentsalari nagusietako bat izan zen. Haren lanik ezagunenak Gizarte-Hitzarmena, Aitorpenak eta Emilio, edo Hezkuntzaren gainean dira.
-
Denis Diderot idazle eta filosofo frantsesa, Ilustrazio garaiko idazle eta filosofoa. Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers izenburuko entziklopediaren editorea izan zen, Jean le Rond d'Alembert-ekin batera.
-
Jean le Rond d'Alembert edo Jean Le Rond D'Alembert Frantziako matematikaria, fisikaria eta filosofoa. zen Mugimendu ilustratuaren pertsonaia garrantzitsuenetako bat izan zen eta Denis Diderotekin batera Entziklopediaren egilea (Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers). Bere iritzian, zientziak oro gizateriaren aurrerapena lortzeko bidea ziren.
-
Immanuel Kant historiako filosofo nabarmenetakoa da. Gainera, ezagutzaren izateko posibilitatearen barruan, kritiziskoa ago eta bertaklo filosofoa Kant da.
-
Olympe de Gouges Frantziako Iraultzan parte hartu zuten emakume feministetako bat izan zen. Iraultza garaiak zabaldu zuen esperantza egoerarekin emakumearen eskubideak aldarrikatu zituen. Biltzar Nazionalak Gizonaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena onartu zuen 1789an, emakumezkoak barne hartu gabe.
-
Johann Wolfgang (von) Goethe idazle alemaniarra izan zen, Erromantizismo eta Sturm und Drang garaikoa[1]. Azkenetako polimata edo gizaki unibertsaltzat hartzen da, idazle izateaz gain nobelagile, dramaturgo, poeta, zientzialari, geologo, botanikari, anatomista, fisikari, zientzia historialari, pintore, arkitekto, diseinatzaile, ekonomista, antzerki zuzendari, filosofo humanista, eta hamar urtez, Estatuko funtzionario izan baitzen
-
George Berkeley Irlandako filosofo eta apezpikua izan zen, idealismo subjektiboa deituriko korronte filosofikoaren aitzindaritzat hartua izan da.
-
Sophie de Condorcet, Madame de Condorcet bezala ezagutua, irakurketa talde baten anfitrioi oso ezaguna izan zen 1789tik Izu Garairaino, eta berriz 1799tik 1822ko bere heriotza arte. Nicolas de Condorcet matematikari eta filosofoaren emazte eta hau Izu Garaian hiltzean, alarguna izan zen.
-
Georg Wilhelm Friedrich Hegel filosofo alemaniarra izan zen. Tübinger Stift-ko apaizgaitegian egin zituen bere ikasketak, bertan Friedrich Schelling filosofoaren laguna egin zen. Askoren ustez Karl Marxen materialismo historikoan eragin sakona izan zuen XIX. mendeko alemaniar idealismo filosofikoaren burutzearen adierazgarri da Hegel.
-
René Descartes filosofoa, matematikaria eta zientzialaria izan zen. Bai filosofian, bai matematikan, aitzindaritzat dugu gaur egun.
-
Flora Célestine Thérèse Henriette Tristán y Moscoso frantsesezko idazlea eta pentsalari sozialista eta feminista izan zen, feminismo aurreratuaren sortzailea. Perutar jatorrikoa, frantses herritartasuna zuen.
-
Jenny Julia Eleonor Marx (besterik gabe, Eleanor Marx izenez ezagutzen da), Karl Marxen alaba, aktibista politikoa eta egile marxista izan zen.
1884an, Federazio Sozialdemokratan sartu zen eta bere exekutiboko kide aukeratu zuten, eta denboraren zati bat sozialismoari buruzko hitzaldiak eman zituen. Urte berean Liga Sozialistaren sortzaileetako bat izango zen (Federazioaren aurkaritzako federazioa), baita bere bikotekidea ere, garai hartan, Edward Aveling. -
Filosofo idealista alemaniarra, eskola fenomenologikoa deiturikoaren sortzailea, Göttingen eta Friburgoko irakaslea. Bere filosofiaren aurrekariak Platonen, Leibnizen eta Brentanon daude. Husserlen programa teorikoa filosofia zientzia zorrotz bihurtzean enkriptatzen da, ezagutza zientifikoaren logika hutsa sortzerakoan. Horretarako, bere ustez; beharrezkoa da aldez aurretik bere alderdi gogorrean kategoria eta lege logikoak lortzea.
-
Bertrand Russell galestar filosofo bat da, aktibista, idazle eta matematikaria izan zen.
Bibliografia itzelaren egilea da, haren liburuetan bereziki Matematikaz, Filosofiaz eta Politikaz idatziz. XX. mendeko filosoforik eragingarrienetarikoa izan zen. 1950ean Literaturako Nobel saria jaso zuen. -
Jacques Maritain filosofo katolikoa izan zen.
Filosofia-ikasketak bukatu ondoren, katoliko egin zen. Bergsonen filosofiaren eta materialismo ororen aurkari sutsua izan zen; Tomas Akinokoaren filosofiaren interpretazio berri bat eskaini zuen, humanismo kristau berri baten ildotik. -
Ludwig Josef Johann Wittgenstein filosofo austriarra izan zen, hizkuntza, batez ere epistemologiarekin loturik, bereziki aztertu zuena. Vienako Zirkulua mugimendua eta bidenabar enpirismo logiko izeneko eskola filosofikoa eragin zituen pentsalarietako bat izan zen.
-
Martin Heidegger filosofoa izan zen. Fenomenologiarekin eta existentzialismoarekin lotu izan da. Haren libururik ospetsuena, Sein und Zeit («izatea eta denbora»), filosofiaren arloan XX. mendeko garrantzizkoenetakotzat jotzen da.
-
Edith Stein filosofo judu-alemaniarra, moja karmeldarra eta Eliza Katolikoko santua izan zen. Ofizialki Gurutzeko Teresa Benedikta izenez kanonizatu zuten arren (moja zeneko izena, alegia), gehienbat jatorrizko izenez ezagutzen da (Edith Stein).
-
Max Horkheimer filosofo eta soziologo alemaniarra izan zen. Ezaguna da gizarte ikerketarako institutuko zuzendari izan zelako (Institut für Sozialforschung), 1930 eta 1969 bitarteko Frankfurteko Eskola ospetsuaren aitzindaria, eta teoria kritikoaren (Kritische Theorie) sortzailetako izan zelako.
-
Hans-Georg Gadamer filosofo alemaniarra hermeneutika berritu zuena, eta bere obra Wahrheit und Methode lanagatik ezaguna. Martin Heideggerren ikaslea izan zen, eta bere bizitza guztia unibertsitate-munduan aritu zen. Nazismo eta komunismoaren aurkako jarrera agertu zuen.
-
Emmanuel Mounier frantziar filosofoa izan zen, batez ere, gai sozial eta politikoekin adi zegoen. Komunitate pertsonalismoaren sortzailea eta Esprit aldizkaria.
-
Jean-Paul Charles Aymard Sartre frantsesezko idazlea eta filosofoa izan zen, existentzialismoaren adar marxistaren erakusgarria, eta XX. mendeko intelektual politikoki konprometituaren irudi nagusietakoa. Halaber, existentzialismoaren ordezkari ospetsuena izan zen, Martin Heideggerrekin eta Albert Camusekin batera. Uko egin bazion ere, Literaturako Nobel Saria eman zioten 1964an. Suediako Akademiari gutun batean azaldu zionez,
-
Hannah Arendt (Hannover, Alemania, 1906ko urriaren 14a - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1975eko abenduaren 4a) judu jatorriko politika-ikertzaile alemaniarra izan zen. Bere lan gehiena boterearen gaineko azterketetara bideratu zuen, eta bereziki politika, autoritatea eta totalitarismoa ikertu zituen. Arendtek gehien aztertu zituen ideien artean politikaren natura eta bizitza politikoaren inguruko auziak daude.
-
Simone de Beauvoir, izen osoz Simone Lucie Ernestine Marie Bertrand de Beauvoir idazle, filosofo eta feminista frantziarra izan zen. Gai politiko, sozial eta filosofikoei buruzko nobelak, entseguak, biografiak eta grafikoak idatzi zituen eta haren pentsamendua existentzialismoaren barnean kokatu ohi da, haren lan batzuk, Bigarren sexua adibidez, feminismoaren sorreraren bultzagarritzat hartzen direlarik. Jean Paul Sartre filosofoaren bikotekidea izan zen.
-
Simone Weil frantses idazlea eta filosofoa izan zen.Filosofian, filologia klasikoan eta zientzietan aditua zen eta filosofiako irakasle izan zen, beste lanbide askoren artean. Gaztetatik erakutsi zuen giza arazoetarako ardura; 1936an Nazioarteko brigadetako kide egin zen eta Espainiako Gerra Zibilean parte hartu zuen
-
Theodor W. Adorno alemaniar filosofo, soziologo eta musikologoa. Judua izanik, nazien garaian AEBetara emigratu zuen. Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, Alemaniara itzuli zen. 1949tik filosofia eta soziologia irakatsi zituen Frankfurten. Frankfurteko eskolaren teoria kritikoko bultzatzaile nagusietariko bat izan zen Ernst Bloch, Walter Benjamin, Herbert Marcuse eta Max Horkheimerrekin batera
-
María Zambrano Alarcón ) espainiar filosofo eta saiakeragilea izan zen. 1981ean Asturiasko Printzea saria jaso zuen eta 1988an Cervantes saria. XX. mendeko espainiar pentsalari garrantzitsuenetako bat izan zen.
-
Celia Amoros, idazle espainiarra. Valentzian jaio zen 1944an. Orain irakaslea da, Valentziako Unibertsitatean, Teoria Feministaren Historiari buruzko ikasketak eskaintzen ditu. Gaztelaniaz idatzi ditu bere liburuak.