Filosofiaren historia

By jon.jmz
  • 623 BCE

    Tales (623-546) BC

    Tales (623-546) BC
    Antzinako Greziako filosofo presokratiko, matematiko eta astronomoa izan zen. Honekin bat, natura zientziaren eta filosofia naturalaren αρχηγος (arkhegos) sortzailea izan zen. Tales, Miletoko eskolaren lehen filosofoa izan zen, eta Anaximandro izan zuen kide eta jarraitzaile nagusi.
    Talesek, arjea azaltzeko saiakeran, adierazi zuen arjea ura zela, hau da, dena uretik zetorrela.
    Hausnartutako ideiak ez zituen idazten, ondorioz, asko jakin ditugu Talesek beste filosofoengan izan duen eraginagatik
  • 610 BCE

    Anaximandro (610-545) BC

    Anaximandro (610-545) BC
    Talesen kide, jarraitzaile eta era berean Miletoko eskolako bigarren filosofoa. Beste hainbat alorretan ere ekarpenak egin zituen: astronomian, geometrian, geografian eta fisikan.
    Anaximandro, Talesen arjearekin ados ez zegoenez proposatu zuen arjea indeterminatua zela, eta honi apeiron deitu zion. Anaximandroren ustez determinatua dagoen gauza batek ezin du izan sorrera determinatua den zerbaitetik, ondorioz indeterminatutik determinatura igarotzen gara, hau da, apeironetik guztira.
  • 569 BCE

    Pitagoras (569-475) BC

    Pitagoras (569-475) BC
    Greziako matematikari eta filosofo bat izan zen. Matematikan, Pitagorasen teoremarengatik da ezaguna (katetoen batuketa = erro hipotenusa). Gainera, dena zenbakien bitartez azal daitekeela pentsatzen zuen. Musikan adibidez, eskala bat bere izenean dago, eskala pitagorikoa.
    Eskola pitagorikoaren fundatzailea izan zen. Pitagorismoak, Platonen eta Aristotelesen eragina izan zuten printzipioak formulatu zituen.
  • 535 BCE

    Heraklito (535-475) BC

    Heraklito (535-475) BC
    Greziako filosofo bat izan zen. Ez daude honen obren idazki asko, baina ezagutuak ditugu ondorengo filosofoetan eduki duten eraginagatik.
    Ospetsua zen bere aldaketarako insistentziagatik, kontrakoen batasuna, Parmenidesen kontran, aldaketa ukatzen zuela.
    Heraklitoren ustez arjea sua zen. Suan ikusten zuen filosofiaren bi zutabeen (geldiezineko eraldaketa eta kontrakoen gatazka) espresio sinbolikorik egokiena. Sua kontsumitzen eta suntsitzen dabil soilik, eta konstanteki dabil materiaz aldatzen.
  • 530 BCE

    Parmenides (530-470) BC

    Parmenides (530-470) BC
    Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Eskola eleatikoko sortzaile eta filosofo garrantzitsuena kontsideratu ohi da. Honek, obra bakar bat argitaratu zuen. Obra hau, bi zati nagusietan banatzen da.
    Gizakion usteen bidea: doktrina kosmologiko oso bat osatzen da
    Egiaren bidea: enteari buruz hitz egiten da
    Parmeniseden ustean ez da arjerik existitzen, hau da, ezerezetik ezin da zerbait sortu, ondorioz, beti egon da zerbait, izatea betikoa da.
  • 495 BCE

    Enpedokles (495-435) BC

    Enpedokles (495-435) BC
    Agrigentoko Enpedokles, filosofo greziarra izan zen. Empedoklesek adierazi zuen errealitatearen lau printzipio material zeudela eta etengabeko mugimenduan daudela, maitasunaren eta gorrotoaren indar espiritualak nahastuz eta indargabetuz. Hauek ziren Tales, Anaximenes, Heraklito eta Xenofanesek proposatutako elementuak: ura, airea, sua eta lurra hurrenez hurren.
  • 480 BCE

    Sofistak (480-...) BC

    Sofistak (480-...) BC
    Sofistak Grezia klasikoan jakinduria irakasteko gai ziren filosofoek osatzen zuten taldea da, otoitzegiaren erregeak. Bi sofista garrantzitsuenak Protagoras eta Gorgias izan ziren. Sofistek, egia kontzeptuan jarri zuten arreta, eszeptisismoa defendatu zuten. Sokrates, Platon, Aristoteles… sofisten aurka zeuden, lehenengo honek, sofisten garaikideak, aurpegiratu zien ezagutzan jarri behar zutela arreta eta ez egiaren ezagutzan.
  • 469 BCE

    Sokrates (469-399) BC

    Sokrates (469-399) BC
    Greziako filosofo eta aitzindari nagusietako bat izan zen, baina ez zuen ezer idatzi eta haren pentsamendua ikasleen bidez ezagutzen da. Platonek, Sokratesen ikasleaek, egindako obra gehienak Sokratesen solasaldietan oinarritzen dira.
    Sokrates, Greziako jakintsuena zela esan zioten, baino honek, dena zalantzan jartzeko zuen jarreragatik, hau ere zalantzan jarri zuen eta beste jakintsuei galdetu zien zer zen jakitea, eta inork ez zekien. Hau hausnartu zuen: “soilik dakit ezer ez dakidala"
  • 427 BCE

    Platon (427-347) BC

    Platon (427-347) BC
    Grezia Klasikoaren filosofo garrantzitsu bat izan zen. Sokratesen ikasle eta Aristotelesen maisu izan zen. Bere filosofiaren argitasunak eta sakontasunak eragin nabarmena izan dute historian zehar. Platonen ideiarik esanguratsuenetarikoa ideien mundua zen. Honek esaten zuen mundu fisikoaz eta materialaz gain bazela beste mundu bat eta denok bertan bizi izan garela, ideien mundua.
    Honen ustez, ezagutzak ideien munduan bizitakoa birgogoratzean datza.
  • 384 BCE

    Aristoteles (384-322) BC

    Aristoteles (384-322) BC
    Grezia klasikoko filosofo eta zientzialari bat izan zen. Bere lanek ezagutzaren arlo anitz biltzen dituzte, biologia, logika, metafisika, epistemologia, etika, politika, eta estetika. Aristotelesentzat bizitzaren helburua zen zoriontasunarren bilaketa. Honentzat zoriontasuna ez zen egoteko modu bat baizik eta jarduera bat, soilik bizitzaren bukaeran esan dezakezu zoriuntsu izan zaren edo ez.
  • 356 BCE

    Alexandro Handia (356-323) BC

    Alexandro Handia (356-323) BC
    Alexandro III.a Mazedoniakoa Mazedoniako erregea izan zen K.a. 336 – K.a. 323 bitartean, eta Antzinaroko buruzagi militar arrakastatsuenetarikoa. Aristoteles izan zuen gaztetako tutore. Alexandro Handia hildakoan filosofia helenistokoaren etapa hasi zen.
  • 350 BCE

    Areta de Cirene (IV.mendea) BC

    Areta de Cirene (IV.mendea) BC
    Areta de Cirene Aristiporen alaba, eskola zirenaizako filosofa bat izan zen. Bere aitaren filosofia ikasi zuen, Socratesen ikasle izan zena. Areta batzuetan eskola zirenaizako ondorengo bezala deskribatua izan da, baino benetan eskola fundatu zuena honen semea izan zen.
  • 350 BCE

    Hiparkia (350-310) BC

    Hiparkia (350-310) BC
    Hiparkia lehen emakume filosofetako bat izan zen. Crates e Tebasekin bizi eta partekatu zuen bizitzeko modua, eskola zinikokoa. Bere situazio ekonomiko eta sozialera egokitu beharrean, dena utzi, eta Cratesekin joan zen bizitza ziniko bat bizitzera. Honek eragin handia izan zuen Hiparkiaren pentsamenduetan, dena nahiko antzera pentsatzen zuten.
  • 354

    San Agustin Hiponakoa (354-430)

    San Agustin Hiponakoa (354-430)
    Filosofo eta teologo bat izan zen, mendebaldeko kristautasunaren gizonik garrantzitsuenetakoa. Kristau dotrina eta neoplatonismoa batu eta erlijioz kanpoko bestelako ekarpen filosofikoak egin zituen. Arrazoimena eta fedearen arteko erlazioa aztertzen zuen. Honen ustez beharrezkoa da sinestea ulertzeko.
  • 1126

    Averroes (1126-1198)

    Averroes (1126-1198)
    Andalusiako filosofo eta jakituna zen, lege islamikoetan, matematikan eta medikuntzan aditua. Aristotelesen lanari buruzko hausnarketa egin eta ondoren idatzi egin zuen, medikuntzari buruzko entziklopedia bat ere egin zuen. Arabierazko lanak gaztelerara itzuli zituen 1200an. Bere obra garrantzitsuenean, Inkoherentearen inkoherentzia, filosofia aristotelikoa defenditzen da, mende honetan Aristotelesen filosofia berriz ere Europa kristauan sartzen ari baitzen.
  • 1225

    San Tomas Akinokoa (1224-1274)

    San Tomas Akinokoa (1224-1274)
    Aristotelesen filosofian oinarrituz, Tomas Akinokoak eskolastikaren kristau pentsamendura egokitu zuen hura. Honen pentsamenduak kristautasunaren dogmak, Erdi Aroko tradizio kristauak eta Aristotelesen filosofia dira. Aristotelesen kontzeptu asko argitzen saiatu zen, horregatik askotan, Aristotelesen pentsamendua aurkitu daiteke Tomasen adierazpenetan. Honek Jainkoa badela argudiatzeko bost bide proposatu zituen. Uste zuen Jainkora irits daitekeela fedearen bitartez eta arrazoimenaren bitartez.
  • 1285

    Gilen Ockham (1285-1349)

    Gilen Ockham (1285-1349)
    Fraile frantziskotarra eta filosofo eskolastiko ingelesa izan zen. Eskolastikaren azken figura nabarmena izan zen, eta nominalismoaren filosofo handiena ere bai. Ockhamen labana delako bere printzipio filosofikoagatik da ezaguna. Honek esaten zuen, gauza berak bi azalpen badauzka ondorio berdinarekin, sinpleena aukeratu behar da. Ochamek ere eskolastikaren unibertsalen existentzia errealaren printzipioa kritikatu zuen.
  • 1473

    Nicolas Koperniko (1473-1543)

    Nicolas Koperniko (1473-1543)
    Koperniko, Errenazimenduko monje astronomoa izan zen, astronomia modernoaren aita. Berak formulatu zuen lehenengo aldiz Eguzki Sistemaren heliozentrismoa. Bere De revolutionibus orbium coelestium liburua (zeruko esferen iraultzen ingurukoa) Astronomía modernoaren hasierako puntu gisa kontsideratu den liburu bat plazaratu zuen, De revolutionibus orbium coelestium liburua (zeruko esferen iraultzen ingurukoa). Obra hau ez zuen argitaratu 1543arte, bere heriotzaren urtea.
  • 1478

    Tomas Moro (1478-1535)

    Tomas Moro (1478-1535)
    Tomas Moro abokatua, idazlea, politikaria eta humanista izan zen. Honek utopia kontzeptua asmatu eta garatzeaz aparte, liburu bat idatzi zuen izen berarekin, gizarte perfektu baten antolamenduaren buruzkoa. Tomas Morok Utopia definitu zuen mundu perfektu bat bezala.
  • 1564

    Galileo Galilei (1564-1642)

    Galileo Galilei (1564-1642)
    Galileo matematikari, fisikari eta astronomo Italiarra izan zen, errenazimendu gariakoa. Haren interesa zientzia eta artearen esparru gehienetara zabaldu zen (musika, literatura, pintura...) Honek egindako lan experimentala oso lagungarria izan zen orain ezagutzen dugun metodo zientifikoa zehazteko. Galileoren lana fisika aristotelikoari hausturatzat hartzen da, eta baita ere, katolisizmoaren enfrentamendua.
  • 1571

    Johannes Kepler (1571-1630)

    Johannes Kepler (1571-1630)
    Kepler, matematikari eta astronomo alemaniarra izan zen, 17. mendeko iraultza zientifikoko pertsonai nagusietakoa. Ezaguna da bere planeten mugimenduaren legeengatik eta Astronomia Nova, Harmonices Mundi eta Epitome Astronomiae liburuengatik. Garrantsitsuena izan zen, liburu horien bitartez unibertsoaren ordena ezagutu zuela, Newtonen grabitazio unibertsalaren teoriaren oinarriak ezarri zituzten.
  • Thomas Hobbes (1588-1679)

    Thomas Hobbes (1588-1679)
    Hobbes filosofo ingelesa, filosofia modernoaren sortzaileetako bat izan zen. Honen lanik ezagunena Leviathan da. Bertan teoria kontratualistaren oinarri oso garrantsitsu batzuk mendebaldeko politikaren garapenean ezarri zituen. Filosofiaz at, beste alor batzuk ere landu zituen, etika, historia, teologia, geometria eta fisika.
    Hobbesek politika zuen gai nagusi, ondorioz liberalismoaren pentsamendu asko garatu zituen: gizabanakoaren eskubidea, pertsonen berdintasun, Estatuaren ohiko izaera...
  • Rene Descartes (1596-1650)

    Rene Descartes (1596-1650)
    Deskartes filosofoa, matematikaria eta zientzialaria izan zen. Filosofian, zein matematikan, oraindik aitzindaritzat dugu gaur egun. Helburutzat hartu zuen tradizioa alde batera uztzita eraikitzea arrazoiaren oinarriaren gainean eta hau matematiken metodologia eraginkorren bidez eraikitzea. Geometria analitikoaren aitatzat har daiteke. Honek uste zuen arrazoimenas soilik baliatu behar garela benetako ezagutza lortzeko, horregatik zen arrazionalista eta defendatzen zuen dogmatismoa.
  • John Locke (1632-1704)

    John Locke (1632-1704)
    Filosofo eta teoriko ingelesa izan zen, liberalismoaren aitzindaritzat har daitekeena. Ez zuen innatismoaren eta determinismoaren existentzian sinesten. Lockerentzat, jakinduria gertakizunen arteko erlazioagatik dator (Nola eta ez zergatik), horregatik uste zuen jakinduria zentzumenetatik zetorrela. Baina bere pentsamenduak arrazionalismoaren eta mekanizismoaren elementuak ditu ere.
    Jainko sortzaile batean sinesten du baita gure existentzia ezerezetik ezin garela sortuak izan.
  • George Berkeley (1685-1753)

    George Berkeley (1685-1753)
    George Berkeley Irlandako filosofo eta apezpikua izan zen, idealismo subjektiboa deituriko korronte filosofikoaren aitzindaritzat hartua izan da. Berkeleyren filosofiari dagokionez, hau idealista subjektibotzat har daiteke zenbaiten ustez. Hau hobeto ulertzeko idealista izatea zer den ulertzea komeni zaigu eta honekiko antagonista den metodoarekin (enpirismoarekin) kontrajartzea. Konkretua ulertu ahal izateko ideia abstraktuago batetik hasi behar dugu, beraz.
  • Montesquieu (1689-1755)

    Montesquieu (1689-1755)
    Charles Louis Secondat, La Bredako jauna eta Montesquieu baroia Ilustrazio garaiko kronista eta pentsalari politikoa izan zen. Ilustrazioaren mugimenduko filosofo eta saiakeragile garrantzitsuenetakoa.
    Berak ez zituen jarraitu abstrakzioa edota metodo deduktiboa baztertzen zuten korronte horretako beste egile batzuek.
  • Voltaire (1694-1778)

    Voltaire (1694-1778)
    Voltaire, benetako izenez François-Marie Arouet, frantziar filosofoa eta idazlea izan zen. Ilustrazioaren pertsonaia nabarmenenetako bat izan zen.
    Frantziako 160 bat ilustratuk, Encyclopedie delakoa, entziklopedia modernoa sortu zuten. Diderot eta D´Alembert izan ziren lan horren zuzendariak, eta Montesquieu, Rousseau eta Voltarie parte hartu zuten. Pentsamendu askatasuna eta espiritu kritikoa sustatzea zen lan horren xedea.
  • Hume (1711-1776)

    Hume (1711-1776)
    Hume filosofo frantziarra zen.
    Humeren filosofiak John Lockeren enpirismoa eta George Berkeleyren idealismoa ditu oinarri: esperientzia da ezagutzaren iturri bakarra eta ez dago baliozko ezagutzarik esperientziaren baitara bil daitekeena baino. Filosofia moralari dagokionez, Humerentzat, pertzepzio morala ez da adimenaren kontua, gustuena edo sentimenduena baizik. Humek eragin handia izan zuen Kantengan eta Adam Smithengan, eta Smithen bitartez ekonomista liberal klasikoengan.
  • Rousseau (1712-1778)

    Rousseau (1712-1778)
    Jean-Jacques Rousseau suitzar idazle, musikagile eta filosofoa izan zen, frantsesez idazten zuena. Ilustrazioko pentsalari nagusietako bat izan zen. Erromantizismoaren aitzindaritzat hartzen da, arrazoiaren aurrean sentimenduen garrantzia azpimarratzen duen korrontea, hain zuzen ere. Pedagogian lan handia egin bazuen ere, ekarpen garrantzitsuenak politika arloan egin zituen, eta haren ideiek eragin handia izan zuten Frantziako Iraultzan.
  • Diderot (1713-1784)

    Diderot (1713-1784)
    Denis Diderot idazle eta filosofo frantsesa, Ilustrazio garaiko idazle eta filosofoa. Entziklopedia baten editorea izan zen. Deismoaren aldekoa izatea egotzi zioten, baina ideia berri eta ordu artekoen ukatzaileak aldarrikatu izanak asaldatu zituen gehienbat eliz agintariak:
    arrazoia jainkoari nagusitu beharra, eta ordu arte Elizako morroiek monopolioan hartua zeukaten lekua intelektualek hartu beharra.
  • D´Alembert (1717-1783)

    D´Alembert (1717-1783)
    D'Alembert matematikaria, fisikaria eta filosofoa zen. Mugimendu ilustratuaren pertsonaia garrantzitsuenetako bat izan zen eta Denis Diderotekin batera Entziklopediaren egilea.
    Bere iritzian, zientziak oro gizateriaren aurrerapena lortzeko bidea ziren. Filosofia naturalean aritu zen batez ere. Bere pentsamenduak, XVII. mendeko eta ondoren filosofoen eragina jaso zuen. Bere filosofiaren ezaugarri nagusiak honako hauek izan ziren: tolerantzia, erlijioa eta metafisikarenganako eszeptikotasuna.
  • Kant (1724-1804)

    Kant (1724-1804)
    Kant historiako filosofo nabarmenetakoa da. Kanten filosofia sistema ezagutzaren kritikatik sortu zen. Kritika hori Kanten bi obra handitan banatuta ageri da. Aurrenekoan formaren ezagutzak nola eraman dezakeen jakintzaren materiaren ezagutzara aztertu nahi zuen Kantek. Ezagutza sintesi prozesu bat zela zioen; prozesu horretan adimenak ematen du forma eta bizikizunek berriz materia; bi horien arteko batasuna irudimenaren bidez egiten da, irudimena ahalmen sortzailetzat hartzen baitzuen Kantek.
  • Hegel (1770-1831)

    Hegel (1770-1831)
    Georg Wilhelm Friedrich Hegel filosofo alemaniarra izan zen. Tübinger Stift-ko apaizgaitegian egin zituen bere ikasketak, bertan Friedrich Schelling filosofoaren laguna egin zen. Askoren ustez Karl Marxen materialismo historikoan eragin sakona izan zuen XIX. mendeko alemaniar idealismo filosofikoaren burutzearen adierazgarri da Hegel.
    Hegel Alemaniako idealismoaren filosofo nabarmena zer.
  • Edmund Husserl (1859-1938)

    Edmund Husserl (1859-1938)
    Edmun Husserl alemaniar filosofoa izan zen. Kontzientzia ikertu eta deskribatu zuen, mundu objektiboaz nahiz irudimen hutsezkoaz nola jabetzen garen aurkitzeko asmoz; azken jomuga, berriz, sistema deduktibo formalen teoria orokorra eraikitzea zuen. Atera zituen ondorioen arabera, kontzientziak ez du jabegai dituen objektuez kanpoko existentziarik. Fenomenologia deritzo Husserlen filosofia-sistemari.
  • Rosa Luxemburgo (1871-1919)

    Rosa Luxemburgo (1871-1919)
    Luxemburgok teorian marxista asmatu zuen, oso garrantzitsua izan zen alemaniar politikan, aitorpen osoko liburuak idatzi zituen, hala nola "Erreforma edo Iraultza" edo "Kapitalaren metaketa". Haren papera hain garrantsitzua izan zen garai hartan, bere herrialdearen historiak gogoratzen duela urtero,
  • Bertrand Russell (1872-1970)

    Bertrand Russell (1872-1970)
    Bertrand Russell galestar filosofo, aktibista, idazle eta matematikaria izan zen. Interes handia baitute zientzian eta ezagutzan. Baina, batez ere, hizkuntzari egozten dioten garrantziagatik nabarmentzen dira. Korronte honen arabera, filosofiako auzi asko hizkuntzaren interpretazio okerrek eraginak dira. Horrenbestez, filosofiaren eginkizuna hizkuntza aztertzea eta argitzea da.
  • Max Scheler (1874-1928)

    Max Scheler (1874-1928)
    Max Scheler filosofoa izan zen. Edmund Husserlen fenomenologia garatu zuen bere lanetan. Jenako Unibertsitatean ezagutu zuen Husserlen obra. XIX.mendeko gehiegizko zientismoaren erreakzio gisa sortu zen. Fenomenologiaren ekarpen handiena subjektua, nia, ezagutzaren erdigunean jartzea.
    Filosofiak ez du zientziaren errealitate fisiko eta kuantifikagarria deskribatu behar, baizik eta kontzientziari aurkezten zaion errealitate hori.
  • Martin Heidegger (1889-1976)

    Martin Heidegger (1889-1976)
    Martin Heidegger izan zen. Fenomenologiarekin eta existentzialismoarekin lotu izan da. Haren libururik ospetsuena, Sein und Zeit («izatea eta denbora»), filosofiaren arloan XX. mendeko garrantzizkoenetakotzat jotzen da. Heideggerren lanak eragin handia izan du filosofian, teologian eta gizarte zientzietan. Filosofiaren barrenean, abiapuntua izan zen existentzialismoa, hermeneutika, dekonstrukzioa, postmodernismoa eta, oro har, filosofia kontinentala garatzeko.
  • Ludwig Wittgenstein (1889-1951)

    Ludwig Wittgenstein (1889-1951)
    Ludwig Wittgenstein filosofo austriarra izan zen, hizkuntza, batez ere epistemologiarekin loturik, bereziki aztertu zuena. Vienako Zirkulua mugimendua eta bidenabar enpirismo logiko izeneko eskola filosofikoa eragin zituen pentsalarietako bat izan zen.
    Bizitzan zehar, bi lan soilik prestatu zituen argitaratzeko, Tractatus logicus-philosophicus eta Ikerketa filosofikoak; eta biak bere bizitzako pentsamendu filosofikoaren bi ikuspuntu bereizien mugarri dira.
  • Max Horkheimer (1895-1973)

    Max Horkheimer (1895-1973)
    Max Horkheimer eta soziologo alemaniarra izan zen. Ezaguna da gizarte ikerketarako institutuko zuzendari izan zelako (Institut für Sozialforschung), 1930 eta 1969 bitarteko Frankfurteko Eskola ospetsuaren aitzindaria, eta teoria kritikoaren sortzailetako izan zelako.
  • Hans-Georg Gadamer (1900-2002)

    Hans-Georg Gadamer (1900-2002)
    Hans-Georg Gadamer filosofo alemaniarra hermeneutika berritu zuena, eta bere obra Wahrheit und Methode lanagatik ezaguna. Martin Heideggerren ikaslea izan zen, eta bere bizitza guztia unibertsitate-munduan aritu zen. Nazismo eta komunismoaren aurkako jarrera sortu zuen.
  • Theodor Adorno (1903-1969)

    Theodor Adorno (1903-1969)
    Theodor Adorno alemaniar filosofo, soziologo eta musikologoa zen. Frankfurteko eskolan lan egin zuen. Eskola hau mundu teknifikatu bati aurre egin zion, korronte bat sortuz.
    Korronte honek, kultura masifikatuaren eta abarren kritika erradikala proposatzen du.
  • Emmanuel Mounier (1905-1950)

    Emmanuel Mounier (1905-1950)
    Filosofo honek pertsonalismo korrontea defendatzen du.
    Pertsonaren balioa eta duintasuna oinarrizko printzipiotzat hartzea da korronte filosofiko honen ezaugarri nagusia.
  • Jean-Paul Sartre (1905-1980)

    Jean-Paul Sartre (1905-1980)
    Jean-Paul Charles frantsesezko idazlea eta filosofoa izan zen, existentzialismoaren adar marxistaren erakusgarria, eta XX. mendeko intelektual politikoki konprometituaren irudi nagusietakoa. Halaber, existentzialismoaren ordezkari ospetsuena izan zen, Martin Heideggerrekin eta Albert Camusekin batera.
  • María Zambrano (1905-1991)

    María Zambrano (1905-1991)
    María Zambrano Alarcón espainiar filosofo eta saiakeragilea izan zen.
    XX. mendeko espainiar pentsalari garrantzitsuenetako bat izan zen. Filosofia eta letrak ikasi zuen Madrilgo Unibersitate Zentralean. 1931-1936 bitartean metafisika irakasle izan zen Unibersitate Zentralean.
    1981ean Asturiasko Printzea saria jaso zuen eta 1988an Cervantes saria.
    Bere lanen artean "El hombre y lo divino" nabarmendu daitezke.
  • Claude Lévi-Strauss (1908-2009)

    Claude Lévi-Strauss (1908-2009)
    Claude Lévi-Strauss filosofo eta antropologo frantziarra izan zen. Gizarte zientzien epistemologian eragin handiko pentsalaria eta estrukturalismo izeneko eskolaren sortzaileetako bat da. Pentsalari honen ustez, kulturak, hizkutzak, historiak eta abarrek sistemak osatzen dituzte, eta sistema horiek beren egiturak aztertuz ikertuz ikertu behar dira.
  • Louis Althusser (1918-1990)

    Louis Althusser (1918-1990)
    Louis Althusser filosofo frantsesa izan zen. XX. mendeko marxismoaren joera garrantzitsuenetariko baten pentsalari ezaguna.
    Louis Althusserrek Karl Marx-en lanaren garapena aztertu zuen. Bere iritziz, Marxen lanak bi alderditan banatzen dira. Interpretazio hau oso eztabaidagarria izan zen eta gaur egun egile gutxik mantentzen dute. Althusserrek bi etapa aurkitzen ditu: gaztaroa eta helduaroa.
  • Michel Foucault (1926-1984)

    Michel Foucault (1926-1984)
    Michel Foucault irudi oso garrantzitsua izan zen XX. mendeko, pentsamendu frantseserako, estrukturalismoaren eta postestrukturalismoaren artean kokatzen da. Hil egin zenerako, Frantzian pertsonarik azkarrenetarikotzat hartu zuten, nahiz eta oso gaztea izan. Bera, arkeologotzat zuen bere burua. Pentsalari honen ustez, kulturak, hizkutzak, historiak eta abarrek sistemak osatzen dituzte, eta sistema horiek beren egiturak aztertuz ikertuz ikertu behar dira.
  • Jürgen Habermas (1929-)

    Jürgen Habermas (1929-)
    Jürgen Habermas soziologo eta filosofoa da, teoria kritikoa eta pragmatismoa bultzatu zuena. Epistemologian oinarritutako bere lanak XX. mendean beso luzekoak izan ziren.
    Jürgen Habermas gizartea aztertzeko eredu bat proposatzen digu, arrazionaltasuneko bi forma erabiliz: bizitzaren munduaren benetako arrazionaltasuna eta sistemaren arrazionaltasun formala.
    Bizitzaren mundua barne perspektiba bat adierazten du, gizartearen gainean jarduten duten pertsonen ikuspuntua bezala.