-
-
Igande Odoltsua Errusiako Guardia Inperialak manifestari baketsuen aurka 1905ean egin zuen sarraski bat izan zen. San Petersburgon, egun horretan 200.000 langile garai hartan tsarraren egoitza zen Neguko Jauregiaren atean bildu zirenean.
-
Tropa japoniarrek tsarraren armada garaitu zuten Asian zehar hedatzeko buruarekin izandako gerran.
-
Tsarrak iraultza zela eta hainbat arlotan amore eman zuen Igande Odoltsuaren ondoren, eta Manifestu Inperiala argitaratu zuen.
-
Boterea bitan banatuta zegoen eta horrek ezegonkortasun politikoa sortzen zuen. Sobieten protagonismoak gora egin zuen eta leninek Apirileko Tesietan puntu nagusi batzuk aurkeztu zituen: Errusiak bakea sinatzea, fabrikak langile-batzordeek kontrolatzea, nazionalitateen autonomia eta boterea sobieten eskuetara pasatzea.
-
Ezinegon handia zegoen Errusian, eta 1917an greba orokorra eta hainbat matxinada gertatu ziren tsarraren kontra. Azkenean, behin-behineko gobernua sortu zen.
-
Iraultza Petrograden egindako manifestazioan hasi zen eta 25ean, greba orokorra hasi zen langileen artean. Kuarteletan matxinadak egon ziren eta soldaduek uko egin zioten grebalariei tiro egiteari.
-
Kornilov buru zuen armadako alderdi politiko kontserbadorea estatu kolpea egiten saiatu zen, baina porrot egin zuen.
-
Neguko jauregiari erasoaren ondoren, lehen gobernu boltxebikea sortu zen, Lenin buru zela.
-
Sobietek, boltxebikeen kontrolpean, Neguko Jauregiari eraso egin zioten eta gobernuko kideak atxilotu zituzten.
-
Errusiak sinatutako ituna izan zen. Bertan gerratik ateratzea negoziatu zuten. Gainera, latifundio handiak kalte-ordainik gabe desjabetzeko eta nekazarien artean banatzeko agindu zuen, bai eta fabrikak langileek kontrolatzeko eta Errusiako herrien subiranotasun-eskubidea onartu zuen.