Adn 1

DNA-ren historia

By Aritz03
  • Genetikaren jaiotza

    Genetikaren jaiotza
    Gregor Mendelek, herentziaren legeak ondorioztatu zituen.
  • Azido nukleikoen aurkikuntza

    Azido nukleikoen aurkikuntza
    Friedrich Miescher-ek arrainen espermatozoideekin egindako esperimentuan karbono,hidrogeno,oxigeno,nitrogeno eta fosforoa zuen substantzia aurkitu zuen. Gaur egun azido nukleikoak deritzogu, baina hasieran nukleina izena zuen, nukleoan baitzegoen.
  • Base nitrogenatuen aurkikuntza

    Base nitrogenatuen aurkikuntza
    Albercht Kossel-ek adenina eta timina baseak aurkitu zituen. Nukleoproteinak aztertzan haien zati bat proteikoa eta bestea ez proteikoa ( azido nukleikoak) zirela konturatu zen.
  • Nukleotido baten egitura

    Nukleotido baten egitura
    Phoebus Levene-k nukleotidoak base, azukre eta fosfatoez osatuta zeudela argitu zuen. Levenek, DNAk solenoide (malguki) itxurako egitura eratzen zuela eta nukleotido unitateak fosfato taldeen bidez elkartuta zeudela proposatu zuen.
  • Griffithen behaketak

    Griffithen behaketak
    Frederick Griffith Pneumococcus bakterioaren andui batzuekin lanean ari zela, Neumokokoaren andui batzuk "leunak" (S) ziren eta beste batzuk "zimurrak" (R) aurkitu zituen.
    Horren arabera bakterioaren birulentzia aldakorra zen.
  • Griffithen esperimentua

    Arratoiei S neumokoko biziak injektatuz, hauen heriotza gertatzen zen, baina R neumokoko biziak edo beroaren eraginez hildako S neumokokoekin ez zirela hiltzen ikusi zuen Griffithek. Hala ere, R neumokoko biziak eta S neumokoko hilak aldi berean injektatuz gero, arratoiak hil egiten ziren eta beren odolean S neumokoko biziak isolatzen ziren. Hildako bakterioak arratoiaren barnean bikoiztea ezinezkoa denez, Griffithek "printzipio transformatzaile" deitu zuen arrazoinamendu bat egin zuen.
  • DNA-aren aurkikuntza

    DNA-aren aurkikuntza
    Levene-k nukleina lau base nitrogenatu (zitosina (C), timina (T), adenina(A) eta guanina(G)), desoxirribosa azukre eta fosfato talde batez osatutako azido desoxirribonukleikoa zela eta bere oinarrizko egitura base eta fosfato bati lotutako azukrea zela frogatu zuen.
  • Chargaffen araua

    Chargaffen araua
    Chargaffek DNAren base nitrogenatuen proportzioak ezagutzeko balio izan zuten esperimentu batzuk egin zituen eta horri esker purinen proportzioak pirimidinen berdinak zirela ikusi zuen.
    ([A]=[T] , [G]= [C])
  • DNA informazio biologikoaren eramailea

    DNA informazio biologikoaren eramailea
    Griffithen esperimentuan oinarrituta Oswald Avery, Colin Macleod eta Maclyn McCarty ohartu ziren hilda zeuden S bakterioen estratuen artean DNA zeukatenak soilik zirela gai eraldaketa hori eragiteko.
    Ondorioz, DNA da informazio biologikoaren eramailea eta ez proteinak.
  • Rosalind Franklin-en argazkia

    Rosalind Franklin-en argazkia
    Rosalind Franklin-ek X izpien difrakzioaren argazki bat lortu zuen. Argazkiari esker DNA bi katek osatzen dutela frogatu zen, baina meritua Watson eta Crick-ek irabazi zuten.
  • Alfred Hershey eta Martha Chasen esperimentuak

    Alfred Hershey eta Martha Chasen esperimentuak
    DNA informazio biologikoaren eramailea (eta ez proteinak) dela ondorioztatu zen.
    Teoria egiaztatzeko Alfred Hersehey eta Martha Chase ikerlariek T2 bakteriofagoa erabili zuten( bakterioak infektatzen dituen birus bat).
  • Hershey eta Chaseren esperimentuak

    Hershey eta Chaseren esperimentuak
    Zenbait aminoazidoetan S35 zeukaten bakterioak hartu eta haietan T2 bakteriofagoa ugaldu zuten , orduan birusen kapsideko proteinak markatu zituzten. Beste kultibo bat egin zuten, non DNA P32 markatuta zegoen. Bakterioak infektatu zituzten fagoek proteinak markatu zauzkaten, baina marka ez zen bakterioan ez fagoetan agertzen, kapsidean baizik. Aldiz markatuta zegoen DNA-k bakterioen barnean agertzen zen eta horrela frogatu zuten nola DNA informazioa genetikoa belaunaldiz igarotzen duela.
  • Watson eta Crick-en DNA-ren 3D moduloa

    Watson eta Crick-en DNA-ren 3D moduloa
    James Watson-ek eta Francis Crick-ek DNAren helize bikoitzeko egitura ezarri zuten, Chargaff-en arauei eta Rosalind Franklinek egindako argazkiari esker. Meritua bereganatu zuten eta ez zuten Rosalind ezta aipatu ere egin.
  • Meselson eta Stahl-en esperimentua

    Meselson eta Stahl-en esperimentua
    Esperimentu honetan DNA-ren erreplikazioa erdi kontserbakorra zela frogatu zuten N14/N15 isotopoak erabilita. N15 -arekin kultibatutako bakterioak hartu eta N14 ingurunean zartu zituzten. Ondoren izpi ultramoreen bidez DNA sintezitatu berria tartean zegoela ikusi zuten, N15 zeukan DNA eta N14 zeuzkaten erdizka . DNA hibrido berria ikusita erreplikazioaren hipotesi kontserbakorra okerra zela ondorioztatu zuten eta erdi kontserbakorra proposatu zuten.
  • Beadle eta Tatum-en nobel sariak

    Beadle eta Tatum-en nobel sariak
    Beadle eta Tatum Nobel saria irabazi zuten "gen bat, entzima bat" hipotesia egiaztatzeagatik. Neurospora crassa onddoarekin lanean ari zirela, gene bakar bat aldatzeak entzimek gaizki funtzionatzea eragiten zuela konturatu ziren. Esperimentuari esker Beadle eta Tatum-ek, DNA eta entzimen artean erlazioa zegoela ondorioztatu zuten.
  • Severo Ochoa eta Arthur Kornberg-en Nobel saria

    Severo Ochoa eta Arthur Kornberg-en Nobel saria
    Arthur Kornberg , Ochoaren dizipulu batek, ADNak ere bere polimerasa sintetizatzen zela frogatu zuen. Ondoren, Ochoa eta Arthur-ek, DNA polimerasa isolatu eta DNA in-vitro sintetizatu zuten, medikuntza Nobel saria irabazten.
  • Watson eta Crick-en nobel sariak.

    Watson eta Crick-en nobel sariak.
    Franklin hil eta gero, Watson, Crick eta Wilkinsek Medikuntzaren Nobel Saria jaso zuten. Gaur egun ere zientziaren arloan bizirik dirau eztabaidak, ea aurkikuntzaren merezimendua norena den.
  • Dolly ardia

    Dolly ardia
    Ian wilmut, enbrionistak, klonazioaren bidez (transferetzia nuklearreko teknika erabiliz) burututako lehenengo ugaztuna sortu zuen. Genetika eta garapen biologikoan, zelula somatikoen transferentzia nuklearra gorputzeko zelula eta obululu batetik enbrioia bideragarria sortzeko teknikari transferentzia nuklearra deritzogu. Teknikak, obulu bat hartzea eta zelula somatiko baten nukleo emailea inplantatzeaz datza.
  • Period: to

    DNA

    DNAren teknologian egindako aurrerapenei esker, sekulako aurrerapausoak egin dira hainbat diziplinatan: biomedikuntzan, paleontologian, nekazaritzan,... Dolly ardia, hau da, 1997an klonazioaren bidez sortutako lehen mamiferoa, aurrerapenaren adibide bikaina da.