Aro modernotik garaikidera

  • Period: 2023 BCE to 2023 BCE

    Europako monarkia

    Luis XIV.a, Eguzki erregea
    Henrike IV.aren erregealdian zehar (1589-1610), Frantziako ekonomia berpiztu egin zen, eta Kanada kolonizatu eta Quebec eta Montreal sortu zituzten. Henrike IV.a 1610an hil zen, eta Luis XIII.a izendatu zuten errege, 9 urte besterik ez zituela. Erregea artean haurra zenez, ama, Maria Medici, izendatu zuten erregeorde, eta Richelieu kardinalarekin batera agindu zuen. Luis XIV.aren, Maria Mediciren bilobaren, erregealdia monarkia absolutuaren adibide garbia izan zen.
  • Kolon amerikan

    Kolon amerikan
    1492ko urriaren 12an, Kristobal Kolon italiarra buru zuen espainiar talde bat Guanahaní izeneko uhartera iritsi zen Ozeano Atlantikoa zeharkatu ostean. Indietan (Asian) zeudela uste bazuten ere, benetan kontinente berri bat aurkitu zuten: Amerika.Eta Isabel katolikaren propietatea zen.
  • Habsburgotarrak

    Habsburgotarrak
    Joana, Fernandoren eta Isabelen alaba, Filipe Ederrarekin ezkondu zen, 1496n. Habsburgotarren dinastiako Espainiako lehen erregea izan zen. XVI. mendetik Westfaliako Bakea (1648) sinatu arte, habsburgotarren etxearen erregealdietan zehar, Espainia (edo, hobeto esan, Gaztela) munduko lehen potentzia izan zen, Europan eta kolonia aurkitu berrietan berenganatutako lurraldeei esker.
  • Period: to

    Monarkia modernoa

    XVI. eta XVII. mendeetan, errege-erreginek eginahalak egin zituzten botere guztiak berenganatzeko eta monarkia absolutuak ezartzeko. Horretarako, zentralizazioa indartzeaz eta monarkiaren eta herritarren arteko bitartekaritzak urritzeaz gain, botere mugagabeak lortzen saiatu ziren. Ordenari eta segurtasunari askatasunari baino garrantzi handiagoa eman zieten. Monarkek, Jainkoak agintzeko eskubidea eman omen ziela eta, beren aginduak itsu-itsuan betetzera behartu zituzten herritarrak.