-
Gutenbergek inprenta sortu zuen, izan ere, une horretatik aurrera ez zen ale bakoitza eskuz kopiatu behar. Gainera, liburuen salneurria jaitsi egin zen, eta horrela, jende gehiagorentzat ziren eskuragarriak.
-
XV. eta XVI. mendeetan, europarrek aparteko lurralde hedapenari ekin zioten.
-
Turkiarrek Konstantinopla konkistatu eta Bizantziar Inperioa hartu zuten. Ondorioz, Zetaren Bidea etenik geratu zen. Orduan merkatari europarrek bide alternatiboak bilatu behar izan zituzten.
-
Akademiak. Kultura-guneak ziren: humanistek ideiak eta ezagutzak partekatzen zituzten haietan. Platondar Akademia nabarmendu zen, Cosimo Medicik 1459an Florentzian sortua.
-
1469an ezkondu ziren Fernando eta Elisabet; Aragoiko erregearen semea lehenengoa, Gaztelako erregearen arreba bigarrena.
-
Elisabet Gaztelako erregina egin zen
-
Inkisizioa sortu zuten: zorroztasun handiz aritu zen eliza-auzitegia zen inkisizioa, eta heretikoak jazartzeaz arduratzen zen.
-
Fernandok Aragoiko Koroa hartu zuen oinordetzan
-
Diogo Caok Kongo ibaiaren bokalea aurkitu zuen
-
Bartolomeu Dias Afrikaren hego-muturreko Esperantza Oneko lurmuturrera iritsi zen.
-
kristautasunera bihurtu nahi izan ez zuten juduen kanporaketa agindu zuten. Kristautasunera pasatzen ziren juduek konbertitu zeritzen
-
Errege-erregina Katolikoek Granadako Erresuma konkistatu zuten, penintsulako azken lurralde musulmana: Gaztelako Koroaren barnean geratu zen. Gutxi geroago, Melilla, Oran eta Afrika iparraldeko beste leku batzuk konkistatu zituzten.
-
Kristobal Kolon Amerika aurkitu zuen
-
Tordesillako ituna sinatu zuten
-
Kanaria uharteen konkista ere amaitu zuten, eta Kristobal Kolon Amerika aurkitzera eraman zuen espedizioa finantzatu zuten.
-
1497an, Vasco da Gamak zuzendutako flota bat irten zen Lisboatik: flota lau itsasontziz zegoen osatuta. 1498an, hamar hilabeteren buruan, espedizioa Indiara iritsi zen
-
Humanismoa sortu zen. Europak aldaketa politiko, sozial eta ekonomiko sakona hasi zuen.
-
Espainiako musulmanen kanporaketa edo kristautzea agindu zuten. Kristautasunera pasatzen ziren musulmanak morisko zeritzen.
-
Aragoiko Koroari Napolesko Erresuma erantsi zioten
-
Fernandok Nafarroako Erresuma konkistatu zuen, Elisabet hilik zegoela.
-
Leon X.a aita santuak iragarri zuen induljentzia gehiago emango zituela: horiekin lortutako dirua Done Petri basilika berriaren eraikuntza finantzatzeko erabiliko zen
-
Karlos I.ak –Filipe Ederraren eta Joana Eroaren seme– Espainiako tronua eta haren jabetzak hartu zituen oinordetzan amaren aldeko aiton-amonengandik.
-
Alemaniako Martin Luther monjeak dokumentu bat argitaratuz erantzun zuen, 95 tesiak hain zuzen
-
Karlos Flandesen jaio eta hezi zen. Hori dela eta, flandriar kontseilariak jarri zituen gobernu-karguetan 1517an, Espainiara iritsi zenean.
-
1518an, Hernán Cortés Kuban itsasoratu zen, Mexikoko golkoa esploratzeko asmoz.
1519an Veracruzen lehorreratu zenean, konkistatzea erabaki zuen.
Cortés azteken hiriburuan sartu zen, Tenochtitlánen, eta Moctezuma enperadoreak egin zion harrera, era baketsuan. 1520an, aztekak matxinatu egin ziren, eta espainiarrek Tenochtitlánetik ihes egin behar izan zuten.
1521ean, Cortések Tenochtitlán okupatu eta suntsitzeko agindu zuen. Hurrengo urteetan, Mexikoko gainerako lurrak konkistatu ziren. -
Bi itsasoak elkartzen zituen itsasartea igaro zuten Magallaes itsasertza deritzona, eta ozeano Barean barna jarraitu zuten Filipinetaraino. Han hil zen Magallanes, eta haren kontramaisuak ordezkatu zuen espedizioaren zuzendaritzan: Juan Sebastian Elkanok. Hura munduari lehenengo itzulia eman zion, eta Lurra esferikoa dela frogatu zuen.
-
Alemaniara abiatu zen, eta han enperadore izendatu zuten Karlos V.a izenarekin.
-
Francisco Pizarrok inken inperioaren konkista antolatu zuen. inkek inperioaren barne-arazoez eta inkak gerra zibil batean zeuden une hartan aprobetxatu zuen Pizarro Cajamarca-ra iritsi ziren 1532an. Atahualpa inken enperadorea preso hartu zuten: hark urre asko eman baitzien , azkenik exekutatu egin zuten. 1533an konkistatzaileek Cuzco hartu zuten, inken hiriburua, baina lan luzea eta zaila izan zen lurralde osoa mendean hartzea: lurraldearen oso handia eta inkek mendietan aurre egin zietelako.
-
Supremazia-akta kaleratu, eta erregea Ingalaterrako elizaren buru egin zen haren bidez. Doktrina anglikanoak katolizismoaren alderdi askori eutsi zien: denborarekin kalbinismoaren ezaugarri batzuk bere egin zituen, bai eta beste bereizgarri batzuk ere.
-
Hala ere, ordena garrantzitsuena Jesusen Lagundia izan zen. Ignazio Loiolakoak fundatu, eta 1540an aita santuaren baimena jaso zuen.
-
Nikolas Koperniko astronomoak Zeruko esferen birei buruz liburua argitaratu zuen 1543an. Liburu horretan teoria heliozentrikoa landu zuen. Teoria horrek defendatzen zuen Eguzkia unibertsoaren erdigunea zela, eta planeta guztiak, baita Lurra ere, haren inguruan biratzen direla. Elizak teoria geozentrikoa defendatzen jarraitu zuen: teoria horren arabera, Lurra zen unibertsoaren erdigunea, eta Eguzkia haren inguruan biratzen zen.
-
1545 eta 1563 artean Trentoko Kontzilioa bildu zen katolikoak eta protestanteak baketzeko. Hori lortzeko, hainbat erabaki hartu ziren.
-
Filipe III.a errege bihurtu eta munduko inperiorik handi eta boteretsuena hartu zuen oinordetzan.
-
Ekialdeko Indietako Konpainia Ingelesa sortu zuen; Indian egin zituen ahalegin handienak konpainia horrek. Bertan, faktoriak sortu zituen. Faktoria horietan, hainbat produktu erosten zituen, geroago Europan saltzek
-
XVII. mendean, biztanleriak hazteari utzi zion Europako leku askotan. Europako biztanleria (errusia gabe) 75 milioitik 70 milioira jaitsi zen.
-
Kepler-ek planeten orbita eliptikoei buruzko teoria garatu zuen.
-
Filipe III.ak eta haren balido Lermako dukeak kanpo-politika bakezalea gauzatu zuten. Ogasuna eta Gudarostea indartu nahi zituzten, eta gatazka belikoei geroago berriro heldu. Hauek sinatu zituzten: 1604an, bakea Ingalaterrarekin; eta 1609an, Hamabi Urteko Su-etena Probintzia Batuekin.
-
Moriskoak kanporatzea agindu zen dekretuz: 275.000 morisko joan egin ziren Espainiatik. Eskualde askori porrota ekarri zien horrek, jendez hustu baitziren.
-
Galileok bere behaketa astronomikoak hasi zituen
-
Filipe IV.aren kanpo-politika askoz ere erasokorragoa izan zen. 1621ean, Espainiak Probintzia Batuen aurkako Gerrari ekin zion berriro, eta Hogeita Hamar Urteko Gerran parte hartu zuen
-
Ahalegin militarra indartzeko, Armen Batasuna diseinatu zuen: gudaroste iraunkor bat, monarkiaren erresuma guztiek mantendua, bakoitzaren biztanleriaren eta aberastasunaren arabera
-
Harvey-k odol zirkulazioari buruzko bere teoria azaldu zuen.
-
Garaipenak katolikoenak izan ziren. Frantziak beldurra zuen Monarkia Hispanikoak ez ote zuen eskuratuko hegemonia, eta 1635ean, protestanteen bandoan borrokatzea erabaki zuen
-
Deskartesek geometria analitikoa sortu zuen,
-
Hainbat matxinada piztu ziren. Horien eraginez, Olivaresen erreformek huts egin zuten, eta krisialdi sakon batean murgildu zen monarkia.
-
Eskozian erlijioagatik piztutako erreboltekin batera, iraultza eragin zuten.
-
Ekintza iraultzaile horiek korapilatu egin ziren, eta 1642an, gerra zibila eragin zuten.
Parlamentuko lider batek hartu zuen boterea, Oliver Cromwell-ek, eta diktadura gogor bat ezarri zuen -
Paskalek bere kalkulagailua aurkeztu zuen
-
Torricelik barometroa asmatu zuen.
-
1648an, Westfaliako Bakea sinatu eta Hogeita Hamar Urteko Gerra amaitu zen.
-
Espainiatik independizatu eta errepublika bihurtu ziren Probintzia Batuak. Zazpi probintziaz osatuta zegoen eta bakoitzak bere Parlamentua zuen. Ordezkariak Estatu Nagusietan biltzen ziren, eta baterako erabakiak hartzen zituzten bertan.
-
Frantziarekiko gerrak 1659ra arte iraun zuen. Pirinioetako Bakean, Espainiak Europako hainbat lurralde eman zizkion Frantziari.
-
Boylek ponpa pneumatikoa sortu zuen
-
Halleyk geroago bere izena izango zuen kometari behatu zion.
-
Newtonek grabitazio unibertsalari buruzko teoria aurkeztu zuen
-
Cromwell hil eta diktadura amaitu ondoren, Parlamentuak monarkia ipini zuen. Baina 1688an beste iraultza bat behar izan zen, 1689an Eskubideen Aitorpen bat onesteko. Aitorpen horrek erregearen boterea mugatzen zuen, Parlamentuari botere handiagoa ematen zion, eta botereen banaketarako oinarriak finkatzen zituen.
-
Karlos II.a 1700ean hil zen. Testamentuan Filipe Borboikoa izendatu zuen oinordeko. Horren ondorioz, Ondorengotza Gerra hasi zen, eta Borboikoen dinastia frantsesak lortu zuen garaipena.