-
May 29, 1453
Turkiarrek konstantinopla konkistatu
Konstantinoplaren erorketan Bizantziar Inperioko hiriburua hartu zuen Otomandar inperioak. Otomandar Inperioko armada, Konstantinoplaren defendatzaileen kopurua nabarmen baino handiagoa zena, Mehmed II.a sultanak (geroago "Konkistatzailea" ezizena izan zuen) agindu zuen, eta Bizantziar armada Konstantino XI. Paleologo enperadoreak zuzentzen zuen bitartean. Hiria konkistatu ondoren, Mehmed II.ak Konstantinopla bihurtu zuen otomandar hiriburu berria, Adrianopolis ordezkatuz. -
1455
Gutenbergek Biblia inprentaren bidez argitaratu
XIV. mendearen erdialdean Gutenbergek eskuzko inprimaketa bat garatu zuen, metalezko mota mugikorrekin, eta horrek aurrerapen handia eman zuen kulturaren arloan. Bibliaren lehen inprimaketa honi "42 lerroko Biblia" deitu zitzaion, orrialde bakoitzeko 42 lerro inprimatuta baitzituen letra gotikoko bi zutabetan. -
1482
Granadaren konkista
Granadako konkista 1492an gertatu zen, Isabel eta Fernando erregeek Granada, musulmanen azken erresuma, hartu zutenean. Boabdil erregeak hiria utzi eta Granada kristautu egin zen, musulmanen erlijioa eta kultura desagerraraziz. -
1488
Bartolomeu Diasen bidaia
Bartolomeu Dias, 1487-1488an, Afrikako hegoaldea inguratuz Indiako Ozeanoan sartzen saiatu zen. Hego Puntara iritsi zen, gaur egun Kap De Bona Esperanza izenarekin ezagutzen den lekuan, eta, ondoren, Portugalera itzuli zen. Bere espedizioak Asia-rako itsas bidearen aurkikuntza ahalbidetu zuen. -
1492
Juduen kanporaketa
1492an, Isabel eta Fernando erregeek juduak Espainiatik kanporatzeko dekretua eman zuten. Juduek kristautzea edo lurraldea uztea izan zuten aukera. Horrela, milaka judu erbesteratu ziren. -
Aug 3, 1492
Colónen lehen bidaia
Kristobal Kolonek 1492an egin zuen lehen bidaia, Isabel eta Fernando erreginen baimenarekin. Kolonek Indiara iristeko itsas bidea bilatu nahi zuen, baina Amerikako kontinentera iritsi zen, ezagutzen ez zen lurraldea. Urriaren 12an, Guananí izeneko uhartea aurkitu zuen, eta hor hasi zen Europaren eta Amerikan artean lehen kontaktua. -
Period: 1495 to 1498
Leonardo da Vinciren Azken Afaria
Leonardo da Vincik 1495-1498 artean margotu zuen "Última Cena" (Afaria azkena), Jesusen azken afaria irudikatzen duen obra. Margolan honek, Milango Santa Maria delle Grazie elizan dago, eta Jesús eta bere hamabi apostoluen arteko momentu kritiko bat erakusten du, non Jesusen traizioaren berri ematen duen. Koadroak mugimendu, emozio eta perspektiba berritzaileak erakusten ditu, eta artearen historiako obrarik garrantzitsuenetako bat da. -
Period: 1495 to 1499
Vasco da Gamaren bidaia
Vasco da Gama portugaldar nabigatzaileak 1497-1498an egin zuen bere ezagunena den bidaia, Indiara iristeko bidea aurkitzeko. Haren espedizioa Afrikako hegoaldeko "Kap De Bona Esperanza" inguratuz hasi zen, eta Indiako kostaldera iritsi zen, gaur egungo Kalikutera (India). Horrela, Europatik Indiara itsas bidea lehen aldiz arrakastaz zabaltzea lortu zuen, eta Portugalen merkataritza ibilbide berri bat ireki zuen. -
Period: 1501 to 1504
Michelangeloren David
Miguel Angelek egindako David eskultura 1501-1504 artean amaitu zen eta Renacimientoaren obra nagusietako bat da. Firenze hirian dago, eta David mitologikoaren figura irudikatzen du, Goliaten aurkako borrokarako prest dagoen gazte bat bezala. Eskulturak indarra, perfektua den gorputz forma eta emozioak adierazten ditu, Miguel Angelek artelanari emandako detailen eta bere maisutasunaren erakusgarri. -
1502
Bramanteen San Pietro in Montorio
San Pietro in Montorio eliza, Donato Bramantek diseinatua, 1502-1510 artean eraiki zen Erroman. Eliza hau San Pedro apostoluaren hilobiaren gainean dago, eta Renazimentuko arkitektura klasikoaren adibide ospetsua da, kupula eta dorik errenkadekin. -
1512
Nafarroaren konkista
Navarrako konkista 1512an gertatu zen, Fernando Katolikoak Gaztelako errege bezala Navarra inbaditu zuenean. Hori egitean, Nafarroako Erresuma gaztelarrek konkistatu zuten, eta erresuma hori Gaztelako erresumaren parte bihurtu zen. Nafarroako erregea, Juan III. de Albako, ihes egin zuen, eta Nafarroako iparraldea Frantziaren menpe gelditu zen. Horrela, Nafarroa bi zatitan banatu zen: hegoaldea Gaztelaren menpe eta iparraldea Frantziaren menpe. -
1513
Núñez de Balboaren bidaia
Vasco Núñez de Balboak 1513an egin zuen espedizio ospetsua, Panamako istmoa zeharkatuz Pazifiko Ozeanoaren kostaldera iristeko. Horrela, lehenengo europarra izan zen Pazifiko Ozeanoa ikusi zuena, eta itsaso berriari izena eman zion. -
1517
Luteroren 95 tesiak
Martín Lutero 1517an 95 Tesiak zabaldu zituen, Eliza Katolikoaren praktikak, batez ere indulgentziak, kritikatzeko. Fedea eta Biblia jarriz, salbazioa indulgentzietatik ez zetorrela aldarrikatu zuen, eta horrela Protestantismoaren hasiera markatu zuen. -
1518
Elkanoren bidaia
Juan Sebastián Elkanok 1519an abiatu zuen espedizioa, Fernando de Magallanesekin batera, munduaren inguruko lehen itzulia egiteko. 1521ean Magallanes hil ondoren, Elkanok espedizioa gidatu zuen eta 1522an, 3 urte beranduago, Espainiara itzuli zen, munduaren inguruko lehenengo birari amaiera emanez. -
1519
Mexikoren konkista
Mexikoko konkista 1519an hasi zen, Hernán Cortés espainiarrak Mexikoaren kostaldera iritsi zenean. Cortések azteken erresuma, Tenochtitlán, konkistatu zuen, monarka Moctezuma II. hiltzen eta indigenen aliantzak lortuz. 1521ean, azteken hiriburua eraitsi eta Mexikoko lurraldea Gaztelako erresumaren menpe jarri zuen. -
1532
Peruren konkista
Peruko konkista 1532an hasi zen, Francisco Pizarro espainiarrak Inka Inperioa inbaditu zuenean. Pizarrok Atahualpa Inka erregea harrapatu eta hil zuen, eta Inka erreinua azkar erori zen. 1533an, Pizarrok Cuzco hartu zuen eta Peru Gaztelako menpe jarri zuen.