9cszjezb

Valentino Rossi

  • Jaiotza

    Jaiotza
    Munduko moto txapelduna izango zena, Urbinon (Italian) jaio zen.
  • Kirol ibilbideari hasiera eman zion

    Kirol ibilbideari hasiera eman zion
    Bere aitaren nahiean, kart lasterketetan konpetitzen hasi zen. Eskualdeko txapelketa irabazi zuen.
  • Motorretara saltoa eman zuen

    Motorretara saltoa eman zuen
    Kart lasterketetan aritzeak suposatutako kostuak direla eta motorretara igaro zen. Eskualdeko mini moto txapelketa irabazten du.
  • Moto pilotu bezala debuta

    Moto pilotu bezala debuta
    Valentino Rossik, Campionato Italiano Sport Production-ean bere debut profesionala egin zuen, txapelketa irabaziz.
  • Campionato Italiano Sport Production-eko txapelduna

     Campionato Italiano Sport Production-eko txapelduna
    Valentino Rossi, Campionato Italiano Sport Production-eko txapelduna bilakatzen da.
  • Munduko txapelketan debuta egin zuen

    Munduko txapelketan debuta egin zuen
    Italiarra Munduko Txapelketan konpetitzen hasten da 125 cc-ko kategorian, Aprilia AVG talde italiarrarekin. Hasierako hamar lasterketetan lortutako posiziorik onena hirugarren postua izan ondoren, Txekiar Errepublikako Brno zirkuituan, bere lehen garaipena lortu zuen.
  • Period: to

    Aprilia taldearekin aritu zen

  • Period: to

    125 cc

    125 cc kategorian aritu zen.
  • Lehen aldiz munduko txapelduna

    Lehen aldiz munduko txapelduna
    125cc-ko mailan txapeldun bilakatu zen, 11 lasterketa irabazita. Bigarren urte honetan, Aprilia talde ofizialarekin hartu zuen parte.
  • Period: to

    250 cc

    250 cc kategorian aritu zen.
  • 250cc kategoriara saltoa

    250cc kategoriara saltoa
    250cc mailan egin zuen bere debuta, Aprilia taldearekin jarraituz.
  • Berriz ere munduko txapeldun

    Berriz ere munduko txapeldun
    250 cc-ko munduko txapelduna bilakatu zen lehen aldiz. Izugarrizko denboraldi bat eginda, hainbat marka gainditu zituen. Garaipen honen ostean, orduko moto 500 cc kategoriara igoko zen.
  • Gorengo mailan debuta

    Gorengo mailan debuta
    500 cc-ko kategorian, gaur egungo Moto GP-n, egin zuen debuta Honda taldearekin sinatu ostean. Nahiz eta bere lehenengo urtea izan eta onenekin lehiatu behar izan zen, bere maila nabarian utzi zuen bigarren postua eskuratuz
  • Period: to

    500 cc

    500 cc kategorian aritu zen.
  • Period: to

    Honda taldearekin aritu zen

  • Hirugarrenez munduko txapeldun

    Hirugarrenez munduko txapeldun
    Oraindik 500 cc izena zuen mailan, munduko txapeldun geratu zen. Marka guztiak hautsi zituen italiarrak. Honda motorrarekin zebilen oraindik, Nastro Azzurro taldean.
  • Laugarren aldiz, munduko txapelduna

    Laugarren aldiz, munduko txapelduna
    2002an, MotoGP-ko motorrak hasi ziren konpetitzen, 990cc-koak zirenak. Italiarrak Honda Repsol HRC taldearekin sinatu zuen akordioa. Hasiberrien txapelketa izan zenez, zailtasunik gabe lortu zuen garaipena. Izan ere, 140 puntuko aldea egon zen bigarren posizioko, Max Biaggi, pilotuarekin.
  • Period: to

    Moto GP

    Moto GP kategorian hasi zen eta gaur egun maila horretan jarraitzen du.
  • MotoGP kategorian bigarren aldiz munduko txapelduna

    MotoGP kategorian bigarren aldiz munduko txapelduna
    Historiako munduko piloturik onenaren bidean ari zen italiarra bere bostgarren Munduko Txapelketa eskuratuz.
  • Yamaha-ren hasiera

    Yamaha-ren hasiera
    Honda taldearekin hiru urte igaro ondoren, pilotuak Yamaha-rekin konpetitzen hasi zen tituluak irabazten jarraituz.
  • Period: to

    Yamaha-rekin aritu zen

  • Marka historikoak

    Marka historikoak
    11 lasterketa irabazita, 16 podium lortuta eta 367 puntu eskuratu ostean, Munduko Txapeldun bilakatu zen, Sepang-eko (Malaysia) zirkuituan.
  • Period: to

    Emaitzen krisia

    Titulu eta garaipenez jositako hainbat urteren ostean, pilotuaren emaitzak ez dira espero bezain honak. Munduko Txapelketa batean izandako saiorik txarrena bizi izan zuen.
  • Txapeldunaren itxulera

    Txapeldunaren itxulera
    Ahazteko azken bi urte horien ondoren, "The Doctor"-en itxulera ailegatu zen. Txapelketaren hasierako hiru lasterketak galdu ondoren, Rossik erreakzionatu behar izan zuen. Hiru lasterketa jarraian irabazi zituen aurrea hartuz. Azkenean, txapelketa irabazteaz gain, gorengo mailako lasterketa irabazien kopuruaren marka hautsi zuen, baita inoiz eskuratutako puntuen kopuruena ere.
  • Erregetan errege

    Erregetan errege
    Valentino Rossik bere 100. garaipenena lortu zuen denboraldi honetan. Lorpena dela eta, orain arte irabazitako lasterketen argazkiak biltzen zituen pankarta bat erakutsi zien jarraitzaileei. Munduko Txapeldun bilakatu zen bederatzigarren aldiz.
  • Ezbeharrez beteriko denboraldia

    Ezbeharrez beteriko denboraldia
    Denboraldiari hasiera ona eman arren, desgraziak etorri ziren. Italiako txapelketan, istripu bat izan zuen, tibia eta peronea hautsiz eta denboraldi luze batez egon zen lehiaketatik kanpo.
    Denboraldia bukatu baino lehen, Ducati taldeak bere fitxaketa publiko egin zuen.
  • Period: to

    Ducati taldea

    Bi urte hauek ahazteko modukoak izan ziren. Ezbeharrez josita egon zen etapa hau. Emaitzak ez ziren batere onak izan, bere debuta egin zuenetik txarrenak. Horrez gain, bestelako gertakariak gertatu ziren.
  • Lehiakide zein lagun min bati agurra

    Lehiakide zein lagun min bati agurra
    Denboraldiko azken-aurreko lasterketan, Valentino Rossi bere lagun mina zen Marco Simoncelli italiarraren istripuan zoritxarrez nahasia egon zen, bere heriotza ekarriko zuena.
  • Yamaha-ra itzulera

    Yamaha-ra itzulera
    Udan, talde japoniarrera itzuli zen. 2 urte ondoren, goikaldeko postuetara itzuli zen, 4. geratuz munduko txapelketan.
  • Period: to

    Yamaha taldera bueltau eta bertan jarraitzen du

    Yamaha taldearekin gorenera itzuli da.
  • "Il doctore"-ren itzulera

    "Il doctore"-ren itzulera
    Ahazteko urte batzuen ondoren, italiarra berriz ere lasterketak irabazten hasi zen eta gorenera itzuli zen.
  • Ostikada ala istripua?

    Ostikada ala istripua?
    Valentino Rossi Munduko Txapelketa lortzeko lehian, azken aurreko lasterketan, istilu bat izan zuen Marc Marquez pilotu gaztearekin. Batak bestea aurreratzeko saiakera batean, elkarren arteko talka egon zen. Batzuentzat nahita eragindako istripua izan zen eta besteentzat berriz, ezbeharra. Hala ere, pilotu espainiarraren ustez, ekintza zikina izan da bere idoloaren partetik. Biek egindako deklarazioek elkarren arteko erlazioa haustea ekarri du.
  • "The Doctor"-en mitoak bizirik jarraitzen du

    "The Doctor"-en mitoak bizirik jarraitzen du
    Pilotu italiarrak gazte bat bezala pilotatzen jarraitzen du, etorkizuneko Marc Marquez bezalako talentuen erritmoa jarraituz. Izan ere, bere historia emaitzen bidez kontatu daiteke.