Salerosketa Prozesua

  • ESKAERA

    Enpresa batek lehengaiak behar dituenean, hornitzaile baten gana jotzen du eskaera egitera, horretarako erosleak eskaera orria bete eta hornitzaileari bidaltzen dio.
  • ALBARANA

    Eskaera orrian entrega egunak adierazten dira. Saltzaileak entrega egun horiek pasa eta gero merkantziak bidaltzen dizkio erosleari. Merkantziekin batera albarana bidaltzen dio. Albaranean eskatutako produktu guztien datuan zehaztuta daude, eta dena ondo badago sinatu egiten da eta saltzaileari bidali.
  • GARRAIO GUTUNA

    Merkantziak ekartzen dituen garraiolariarekin batera, garraiolariak garraio gutuna ekartzen du. Merkantzia horiek garraiatzearen kostua adierazten da dokumentu honetan. Dokumentuaren kopia bat eroslearentzako beste bat saltzailearendako eta beste bat garraiolariarentzako dira. Merkantziak saltzaileak garraiatzen baditu ez dago garraio gutunik. Garraio gutunean adierazten da nork eta nola ordaintzen dituen.
  • FAKTURA

    Azkenik merkantzia denak ondo daudela zihurtaturik eta garraioa nork ordaindu behar duen zehazturik, saltzaileak erosleari faktura bidaltzen dio.
  • MERKANTZIEN ORDAINKETA

    Fakturan zehazten da nola ordainduko diren produktuak.