-
Arantza Quiroga 1973ko uztailaren 26an jaio zen, Irunen (Gipuzkoa).
Aita Valladolidekoa izan arren, ama euskalduna zen eta EAJ-PNV alderdia jarraitzeko bultzatu zion, baina berak PP alderdia jarraitzea erabaki zuen. -
19 urte zituenean, bere amaren nahiak baztertuz, Alderdi Popularreko Generazio Berrietara afiliatu zen.
-
21 urte zituela, Jose Eugenio Azpirozek bultzatuta, udal hauteskundeetara aurkeztu zuen bere burua, eta Irungo zinegotzi bihurtu zen.
-
24 urte zituela Madrilera joan zen, lehen hauteskunde demokratikoen urteurrena ospatzeko egin ziren jardunaldi batzuetara. Bertan, garai hartan presidente zen Jose María Aznar politikariaren arreta piztu zuen.
-
Urte berean, 24 urte zituela, Eusko Legebiltzarreko kide izateko aukeratua izan zen, eta 17 urte iraun zituen kargu horretan.
-
2008an Alderdi Popularraren idazkariorde izendatu zuten XII. eskualde-kongresuan, non Antonio Basagoiti PPko presidente hautatu zuten, Maria San Gil ordezkatuz.
-
2009ko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, Gipuzkoako zerrendan lehenengoa izan zen eta berriro parlamentari izendatu zuten. PP eta PSEren arteko akordioa zela eta, diputatuen ganberaren presidente izateko aukeratua izan zen, 38 botuekin.
-
2012an parlamentari bezala atera zen berriro, baina parlamentuaren presidentea izateari utzi zion, EAJ-PNVk gehiengoa atera baitzuen, eta honek PSE eta PPren arteko akordioa berretsiz.
-
Euskadiko Alderdi Popularreko buru izendatu zuten, Antonio Basagoitiren dimisioaren ondorioz.
-
2015eko urriaren 14ean Euskadiko PPko presidentziaren kargua utzi zuen. Quirogak askatasuna eta bizikidetza sortzeko aurkeztu zuen ekimena baztertzeko agindu zuen PPk, eta egun batzuk geroago kargua uztea erabaki zuen.