-
1150 urtean hasi zen ikur hori jartzen Nafarroako dokumentu ofizialetan. Hasieran fondoa gorria omen zen. Baina ikur hori mantendu egin denez pergamino zahar eta horituetan, ba uste izan da fondoa horia zela. Horregatik Telesforo Monzonek hori koloreko fondoa jarri zion.
-
Alfontso VIII.a Gaztelakoa Araba, Durangaldea eta Gipuzkoa eraso zituen. Trebiñu eta Zadorran hasita, erresistentzia gogorra aurkitu zuen Trebiñu eta Zabalate gazteluetan.
-
Gasteiz setiatu zuen. Laster bonbardaketari ekin bazion ere, defentsa gogorra egin zuten gasteiztarrek. Nafarroaren aldeko buruzagia Martin Txipia zen, hiria galdu bazuen ere erregearen ustea hamar urtez mantendu zuena. 7 hilabete geroago hiria elikagairik gabe geratu eta 1200ko urtarrilean amore eman zuen.
-
1512an, Fernando II.a Inkisiziokoaren tropak Nafarroako erresuman sartu ziren, Albako dukearen gidaritzapean eta aita sainduaren onespenarekin.
-
Petri nafarroako mariskala Pernardo Katolikoaren heriotza aprobetzatuz altxatu egin zen, baina laister Gaztelako armadak zapuztu zuen.
-
1521ean, nafarrek eta gaskoinek Frantziako Frantzisko I.aren armadaren laguntzaz Nafarroa osoa berreskuratzen saiatu ziren.Iruñea hartu ondoren Lizarra, Tafalla eta ia Nafarroa osoa hartu zuten; baina, Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Errioxako nobleak Gaztelako agintarien alde atera eta nafar tropek atzera egin behar izan zuten. Atzerako martxa horretan, Iruñea Noaingo batailan galdu zen, 1521eko ekainaren 30ean.
-
Batailaren ondoren, soldaduak ihes egin zuten: Hondarribira batzuk eta beste berrehunen bat gudari Amaiurren gotortu ziren. Amaiurri urtebete eutsi zioten, baina, Amaiurko setioan, 1522ko ekainaren 19an, Nafarroa Garaiak independentzia galdu zuen eta ekainaren 30ean Irungo San Martzialgo bataila galdu zen
-
Hondarribian 1524ko martxoaren 25ean sartu ziren berriro gaztelarrak.
-
Eneko Aritza buru zutela euskaldunek frankotar armada guztiz menperatu zuten. Ondorioz, Eneko Aritza Iruñeako erreinuko lehen errege izendatua izan zen.
-
jazotako guda ospetsua izan zen, bertan baskoien erasoaren ondorioz Karlomagnoren gudarosteko atzegoardiak sekulako porrota jasan zuen. Bataila honetan euskaldunek Errolan, Bretainiako Markako prefeta eta Carolus Handia edo Karlomagnoren iloba garaitu eta bertan hil zuten
-