Historia eta musika motak

  • Bluesa

    Bluesa
    Esklano beltzek asmatu zuten plantazioan. Hoien sufrimendutik hurruntzeko egiten zuten eta afro-amerikar haien sentimenduak kantatzen zituzten. Egile ospetsu ezberdinak egon dira: Robert Jonhson, Mama Smith, Memphis Minie, John Lee Hooker, B.B. King eta Eric Clapton. Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=LPf9MVTFUrA&t=1s
  • Popa

    Popa
    1950ko hamarkadan jaiotako estilo musikala da, rock musikaren eta britainiar musika herrikoiaren elementuak dituena eta bere egitura sinple eta zuzenagatik eta melodiari ematen zaion garrantzi bereziagatik ezagutzen da. Poperko pertsonai edo talde nagusiak hauek dira: The Beatles, The Beach Boys, Michael Jackson, Madonna, Whitney Houston, Britney Spears... Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=t5OF_3h6WVE
    Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=fmrfA3uDKLU
  • Rock

    Rock
    1960ko hamarkadan, rock-and-rollaren deribazio gisa sortua eta melodia eta erritmo konplexuak erabiltzeagatik bereizten da. Instrumentazio nahiko finkoarekin eta erritmo kementsuarekin, baxuaren eta bateriaren potentziak azpimarratuta, hori guztia askotan autoritatearen eta probokazioaren aurkako jarrerarekin lotuta (arraza, sexua, drogak..). Rolling Stones da bere egile nagusia. Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=NEjkftp7J7I
  • Hard Rock / Rock gogorra

    Hard Rock / Rock gogorra
    1960 hamarkadan sortu zen rockaren azpigeneroa da, 1970eko hamarkadan hedatu zena, Led Zeppelin, The Who, Deep Purple, Aerosmith, AC/DC edo Van Halen eta Queen taldeei esker.
    Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=4hhlQU0zDpA&t=3s
  • Rapa, Hip-Hopa eta MCing-a

    Rapa, Hip-Hopa eta MCing-a
    1960 hamarkada bukaeran sortu zen Afro-amerikar eta hispanoamerikar komunitateei esker. Estilo hau grafitiekin, breakdancearekin zein DJekin batera, hip-hop kulturaren zutarrietako bat da. Erritmo zehatz batean kritika soziala egiten dute eta estiloaren oinarri nagusi bat, Eminem da. BIdeoa: https://www.youtube.com/watch?v=XbGs_qK2PQA
  • Heavy metal

    Heavy metal
    1970an hasi zen heavy metala Deep Purple, Led Zeppelin eta Black Sabbath taldeei esker. rock-and-rollaren eta bluesaren eragina zuten eta normalean bateria, baxua, erritmo-gitarra, gitarra nagusia eta abeslariaz daude osatuta taldeak. Bere azpigeneroak death metala eta black metala dira, eta hainbat talde ezagun daude Judas Priest eta Iron Maiden bezala.
    Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=L4EDWVbNKnM
  • Punk

    Punk
    1970 hamarkadan sortutako musika estilo bat da diskoaren soinu ekoitziegiaren eta rock progesiboaren saldukeriaren aurka sortu zena. Musika estiloa bat izateaz gain, stablishmentaren kontra jotzea helburu duen kultur mugimendu bat ere bada. Musika mota honen pertsona/talde nagusiak hauek izan dira: The Ramones, The Sex Pistols, Patti Smith eta The Clash. Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=_Ka_O1Sa6_0
  • Reggaea

    Reggaea
    Jatorri jamaikarreko musika-estiloa da. Rocketik eratorria du, eta erritmo alaia, errepikakorra eta markatua dauka. Doinu leunak eta bakea du, Hirugarren Munduari laguntzearen eta abarren aldeko hitz konprometituak ditu ezaugarri. 1970an reggaearen urrezko aroa izan zen eta Bob Marley da estilo honen pertsonai ezagunena.
    Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=LWcH_UUVdjA
  • Diskoa

    Diskoa
    Kanada eta AEBko diskoteketan sortu zen 1970 hamarkadan musika estilo hauen nahasketaz: rhythm and blues, funk, soul eta musika psikodelikoa. Musika estiloan indarra euki zuten hainbat talde daude: Donna Summer, Gloria Gaynor, Barry White, The Bee Gees, Village People, Boney M eta ABBA. Bideoak:
    1- https://www.youtube.com/watch?v=fNFzfwLM72c
    2- https://www.youtube.com/watch?v=CS9OO0S5w2k
  • New Wavea/post punka

    New Wavea/post punka
    New Wavea, post punk bezala ere deitua dena 1978an sortu zen Public Image Ltd taldeari esker. Punketik dator eta estilo honen talde ezagunena, U2 izan zen. Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=vdLuk2Agamk