-
Penizilinaren ekoizpen masiboa lehen aldiz Bigarren Mundu Gerran egin zen. Soldadu askoren bizitza salbatu zen infekzioen aurkako tratamenduari esker, eta osasun militarrerako iraultza izan zen. Alexander Fleming (1881–1955) mediku eta bakterioologo eskoziarra izan zen. 1928an, Londresko St. Mary’s ospitalean, Alexander Fleming-ek penizilina aurkitu zuen.
-
Radarra funtsezkoa izan zen aliatuentzat etsaiaren hegazkinak eta itsasontziak detektatzeko. Teknologia honek aireko eta itsasoko defentsak hobetu zituen nabarmen. 1935ean, Robert Watson-Watt eta bere taldeak lehen radar praktikoa erakutsi zuten Britainia Handian. Eta horren ondoren, hainbat pertsona radarra hobetzen ari ziren
-
Gerra hasi zen eguna; Alemaniak Polonia erasotu zuen eta Britainia Handiak eta Frantziak gerra deklaratu zioten.
-
Alemaniak Blitzkrieg (gerra bizkorra) erabiliz Frantzia azkar menderatu zuen.
-
Alemania Sobietar Batasuna inbaditzen hasi zen, ekialdeko frontea zabalduz.
-
Japoniak AEBetako Pearl Harbor basea erasotu zuen; ondoren AEBek gerran sartu ziren.
-
Erregai itsaskorra da, suarekin eraginkortasunez erretzen dena eta eremu zabaletan kalte larriak eragiten dituena. Sua itsasten zaio edozeini eta oso zaila da itzaltzea. Louis Fieser, Harvard Unibertsitateko kimikari estatubatuarra, izan zen napalmaren asmatzaile nagusia. 1942an garatu zuen AEBetako armadarentzat.
-
AEBek garaipen estrategikoa lortu zuten Japoniaren aurka; Ozeano Bareko oreka aldatu zen.
-
Aliatuek Frantzia askatzeko operazio handia abiatu zuten, mendebaldeko frontea irekiz.
-
Alemania ofizialki errenditu zen eta horrek Bigarren Mundu Gerra amaitu zuen Europan. Egun hori "Victory in Europe Day" (VE Day) izenez ezagutzen da.
-
AEBek eta aliatuek garatutako bonba atomikoa Bigarren Mundu Gerrako azken fasean erabili zuten (Hiroshima eta Nagasaki, 1945). Teknologia horrek aro atomikoa hasi zuen eta gerra hotzaren oinarriak ezarri zituen. Robert Oppenheimer (New York, 1904ko apirilaren 22a) fisikari teoriko estatubatuarra izan zen eta Kaliforniako Unibertsitateko (Berkeley) fisika irakaslea.
-
Japoniak errenditze-agiria sinatu zuen ofizialki, eta horrekin amaiera eman zitzaion Bigarren Mundu Gerrari mundu osoan. Egun hori "Victory over Japan Day" (VJ Day) izenez ezagutzen da.