Frantziar Iraultza

  • Period: to

    Asanblea konstituziogilea

  • Estatu Orokorrak (Versalles)

    Estatu Orokorrak (Versalles)
    1789-ko maiatzaren 5-ean Luis XVI erregeak Estatu Orokorrak deitu zituen, noble eta elizgizonei zergak igotzeko asmoz. Bertan, hiru estatuak elkartu ziren, erabaki hori bozkatzeko.
  • Hirugarren estatuak Asanblea Nazionala eratu

    Hirugarren estatuak Asanblea Nazionala eratu
    Estatu Orokorretan, Luis XVI-k Hirugarren estatuari ateak itxi zizkion, eta hauek asanblea nazionala eratu zuten, Frantziar Herriarentzat konstituzio berri bat egiteko.
  • Pilotalekuan zina

    Pilotalekuan zina
    Asanblea Nazionalak desegiteko jaso zituen presioen ostean, hau ez uztea zin egin zuten Frantziarentzat Konstituzio bat osatu arte.
  • Bastillari erasoa

    Bastillari erasoa
    Parisko Bastilla presondegia absolutismoaren sinbolo kontsideratzen zen, eta hau erasotzean eta bertan gordetako polvora hartzean, frantziar iraultza benetan hasi zen.
  • Asanbladaren erantzuna

    Sistema feudala abolitzeko dekretua kaleratu zen, hau da, pribiliegioak ezabatu eta zergak ordaintzeko berdintasuna deklaratu zen.
  • Gizakiaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena

    Gizakiaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena
    Giza eskubideen aurrekaria kontsideratzen da dokumentu hau, giza naturaren parte izateagatik hainbat eskubide izatea esaten duen dokumentua. (Bertan ez dira esklabu ez emakumerik onartzen)
  • Versallesen erasoa

    Pariseko jendetza gosetuak, elikagaiak eta soluzioak eskatzen zituen. Urriaren 5 eta 6an Parisetik, batez ere emakumeak, Versallesera joan ziren eta jauregi erreala hartu zuten, erregea eta erregina bertan aurkitzeko asmoz.
  • Elizaren boterearen beherakada

    Elizaren botere gehiena Estatuak hartu zuen. Kleroak zituen pribilegioak desagertu egin ziren eta Elizak zuen diru eta lur guztiak erregearen menpe gelditu ziren.
  • Konstituzio zibila

    Konstituzio zibila
    Konstituzio zibila dekretatu (ezgaitu) zen. Erlijiosoak estatuaren menpe zeuden, eta ez Erromaren menpe, lehen bezala.
  • Erregearen familiaren ihesa

    Erregearen familiaren ihesa
    Erbesteratutako aristokratekin elkartu eta armada bat osatzeko asmoa zuen, atzerriko tropen laguntzaz Paris hartu eta iraultza bertan behera uzteko. Baina ihesi zihoala
    ezagutu eta atxilotu egin zuten Varennesen; Parisera itzultzera derrigortu eta han geratu zen zainpean.
  • Konstituzioa eratzen da

    Konstituzioa eratzen da
    Frantziar historiako lehen konstituzio idatzia, Frantzia erregetza konstituzional bezala ezartzen zuena. Hainbat ideien artean, herrialdeko subiranotasuna herrian dagoena esaten du, erregearengan beharrean.