1789-1791.Iraultzaren hasieratik Asanbalada Konstituziogilera

  • Period: to

    1789-1791.Iraultzaren hasieratik Asanbalada Konstituziogilera

  • Estatu orokorraren bilketa

    Versaillesen Estatu Orokorrak bildu ziren, estamentu ezberdinetako partaideek osaturikoa: noblezia, eliza eta hirugarren estamentua. Asanbladaren arrazoia Estatuak administrazio txarraren eta gerren erruz igarotzen zuen finantza-krisi larria zen.
  • Pilotalekuaren zina

    Frantziar diputatuek Frantziarentzat Konstituzio bat egin arte zergak eta klase pribilegiatuen pribilegioak ez zituztela indargabetuko zin egin zuten.
  • Bastillaren hartzea

    Erregeak ezarritako legeen aurka herriak protesta ugari egin zituen kalean zehar, horregatik Pariseko herriak Bastilla-ren erasoarekin erantzun zuen. Gertaera honen ondoren erreboltak bizkor hedatu ziren frantziar lurralde guztiti
  • Hirugarren estatuak asanblea nazionala sortu

    Estatu Orokorretan, Luis XVI-k Hirugarren estatuari ateak itxi zizkion, eta hauek asanblea nazionala eratu zuten, Frantziar Herriarentzat konstituzio berri bat egiteko.
  • Asanblearen erantzuna

    Sistema feudala abolitzeko dekretua kaleratu zuten, hau da,pribiliegioak ezabatu eta zergak ordaintzeko berdintasuna deklaratu zen.
  • Gizonaren eta hiritarraren eskubideak

    Asanbladak gizonaren eta hiritarraren eskubideak idatzi eta bozkatu egin zituen. Giza eskubideen aurrekaria kontsideratzen da dokumentu hau, giza naturaren parte izateagatik hainbat eskubide izatea esaten duen dokumentua. (Bertan ez dira esklabu ez emakumerik onartzen)
  • Versalles

    Pariseko poblazio gosetuak, elikagaiak eta soluzioak eskatzen zituen. Urriaren 5 eta 6an Pariseko jendetzak, batez ere emakumeak, Versallesera joan ziren eta jauregi erreala artu zuten, errege eta erreginak bertan aurkitzeko asmoz.
  • Elizaren boterearen beherakada

    Elizaren botere gehiena Estatuak hartu zuen. Kleroak zituen pribilegioak desagertu egin ziren eta Elizak zuen diru eta lur guztiak konfiskatuak izan ziren.
  • Konstituzio zibilaren dekretazioa

    Konstituzio zibila dekretatu (ezgaitu) zuten. Erlijiosoak estatuaren menpe zeuden, eta ez Erromaren menpe lehenago bezal
  • Erregearen familiaren ihesa

    Ez zuen lortu.Erbesteratutako aristokratekin elkartu eta armada bat osatzeko asmoa zuen, atzerriko tropen laguntzaz Paris hartu eta iraultza bertan behera uzteko. Baina ihesi zihoala
    ezagutu eta atxilotu egin zuten Varennesen; Parisera itzultzera derrigortu eta han geratu zen zainpean.
    Tullerias jauregitik, Erregearen familiaren ihesa modu laztangarrian amaitu zen: erregearen familiakoak ezagutu eta atxilotu egin zituzten. Biltzarrak erregeari aldi baterako eginkizunak kendu zizkion.
  • Konstituzioa

    Erregeak konstituzioa onartu zuen eta bere hitza eman zuen arauak bete egingo zituela.Azkenean, irailaren 30ean, konstituziogileek beraien lana bukatutzat eman zuten.
    Frantziar historiako lehen konstituzio idatzia, Frantzia erregetza konstituzional bezala ezartzen zuena. Hainbat ideien artean, herrialdeko subiranotasuna herrian dagoela esaten du, erregearengan beharrea