FONOLOGIAREN, LEXIKOAREN, MORFOLOGIAREN ETA SINTEXIAREN GARAPENA HAUR EUSKALDUNENGAN

  • HAURDUNALDIA

    Haurraren ahozko hizkuntzaren jabekuntza jaiotza aurretik hasten da, haurdunaldiko zazpigarren hilabetean zehazki. ADIBIDEA: haurraren burmuina garatua dago eta baita bere (organoak).Laguntzen dio gertukoen hitza entzuteko, hau da, aitarena, amarena eta horrela ahozko hizkuntzarekin lehenengo kontaktua edukitzen du.
  • SEI HILABETE

    Seigarren hilabetean zizakadura: Haurra “grrr” egiten hasten den unea, baina ez dute mezurik edo edukirik adierazten. adibidea: haurra zizakaduraren bitartez bere txiztuarekin esperimentatzen du, hau da, haurra ez daki hitz egiten eta ez du bere gorputza ezagutzen eta horrekin egiten duena esperimentazioa deitzen zaio.
  • ZORTZI HILABETE

    Zortzigarren hilabetean ingurukoen ahotsak identifikatzen hasten dira. Adibidea: haurrari etxekoen bat hitz egiten dionean badaki zein den, pertsona horri begiratzen diolako soilik; batez ere amaren eta aitaren ahotsa.
  • URTE BAT

    Urte bete inguru gutxi gorabehera hitz solteak eta esaldi laburrak ulertzen hasten dira. Adibidea: norbait hitz egiten dionean, haurra erantzun egiten dio, dakien hizkuntzan.
  • URTE BAT ETA ERDI

    Urte bete eta erdi dutenean hitz solteak eta esaldi laburrak ekoizten hasten dira, eta horrez gain, bokalak, zenbait kontsonante eta diptongo ikasten dituzte. Adibidea: haurra zerbait apurtu denean ez du apurtu esaten, baizik eta aputu. kontsonante guztiak ez dakielako eta beste alde batetik esaldien egiturak KB izaten dira edota BB.
  • Period: to

    URTE BAT ETA ERDI ETA BI URTE

    Urte eta erdi eta bi urte tartean, “l” eta “r” esaten hasten dira. Adibidea: Haurraren garapena jada aurrerantza doa, ahozko hizkuntza geroz eta konplexuagoa eginez. Aurreko adibideari jarraituz, urtebete eta erdi dituenean “aputu” esaten duen bezala, adin honetan jada pixkanaka “r”-a pronunziatzen hasten dira eta “apurtu esaten dute, haur bakoitzaren garapenaren erritmoa ezberdinak direla ahaztu gabe beti ere.
  • BI URTE

    Bi urterekin gramatika lantzen hasten dira. Adibidea: Adina aurrera joan ahala, beraien ahozko hizkuntza garatzen doa eta hitz solteak soilik esan beharrean, gramatika lantzen hasten dira eta hitz biko esalditxoak eraikitzen hasten dira pixkanaka. Adibidez, ama etxetik joaten denean haurrak “ama papo” esan dezake, aurrez “papo” soilik esaten zuelarik.
  • Period: to

    BI ETA HIRU URTE BITARTEAN

    Bi hiru urte bitartean, “ñ”, “ll”, “tt”, ”s”, “z”, “x”, “tz” eta “tx” esaten hasten dira.Adibidea: Adin honekin hasiera batean zailagoak egiten zaizkien pronuntziazioak ekoizten hasten dira, “tx” bezalakoak, eta pixkanaka “etxea” hitza esaten behar bezala ikasten dute.
  • HIRU URTE

    Hiru urterekin hizkuntza batekin edo birekin ondo maldatzen dira. adibidea: Haurrak adin honetan normalean ahozko hizkuntza nahiko garatua izaten dute eta oso ondo adierazten dituzte gauzak, esaldi osoak eginez eta aditzen konposaketa ere behar bezala erabiliz. Esate baterako, egarria dauketenean, “ama ura nahi dut” bezalakoak esaten hasten dira.
  • Period: to

    HIRU ETA 4 URTE BITARTEAN

    Hiru urtetik aurrera, kontsonante eta diptongo gehiago agertzen dira bere hizkuntzan. Adibidea: gero eta hitz gehiago entzuten eta ulertzen dituzte, beraz beraien hiztegia aberazten doaz, esate baterako, KBKa agertzen da hitzean.
  • LAU URTE

    Lau urterekin “r” bikoitza agertzen da. Adibidea: haurrek hitz egiterakoan oraindik ez dakite ondo ahozkatzen “r” bikoitz hori; baina lau urterekin mingainarekin jolasten dauden bitartean nahi gabe “R” fuerte hori ateratzen zaie txakurra esanez.
    Silaben egituraren garapena. Adibidea: beraien hizkuntza gero eta aberatzagoa da beraz, konturatu dira helduek hitz egiterakoan kontsonanteak eta bokalak nahasten dituztela eta baita ere bi kontsonante elkarrekin joan ahal direla, zaldia hitzean bezala.