-
Honakoa aldarrikatu zuen agerraldian: "gu bizkaitarrak gara, bizkaitarren eskubideak defendatu beharko ditugu eta prest gaude burruka politikoan aritzeko, gertu gaude hain zuzen ere aldizkari bat ateratzeko eta erakunderen bat eratzeko."
-
Txomin Agirre idazle ondarrutarrak euskal literaturaren gako den Kresala eleberria kaleratu zuen bizkaieraz, autore beraren Garoa lanarekin batera, euskal eleberrigintzaren lehen pausu izan zena.
-
1906ko eta 1908ko asanblada nazionalen emaitza izan zen 1908ko Euzko Alderdi Jeltzalearen Agiria, zeinetan erreibindikatzen ziren garai bateko eskubideak eta antzinako instituzioak.
-
Txomin Agirre idazle ondarrutarrak euskal literaturaren gako den Garoa eleberria kaleratu zuen gipuzkeraz, autore beraren Kresala lanarekin batera, euskal eleberrigintzaren lehen pausu izan zena.
-
-
-
-
Gerra egoerak baldintzatuta, Gernikan sortu zen Eusko Jaurlaritza, egun batzuk lehenago Madrilgo parlamentuan aurkeztutako testua onartu ostean.
-
-
Eusko Alderdi Jeltzaletik zenbait gazte kaleratu ostean, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegik, Jose Maria Benito del Valle Larrinagak, Julen Madariagak eta Iñaki Larramendik Deban eginiko bileran, Txillardegik proposatuta, ETA izena jarri zioten (Euzkadi Ta Askatasuna). Link honetako bideoak gomendatzen dira: https://eu.wikipedia.org/wiki/Euskadi_Ta_Askatasuna
-
Eisenhower politika-gizon estatubatuarraren eta Francoren arteko besarkada, Estatu Batuek diktadore espainiarrari luzatu zioten laguntza politiko, ekonomiko eta militarraren lekuko.