DENBORA LERROA

  • Blaise pascal

    Blaise pascal
    Blaise Pascal (Clermont-Ferrand, Auvernia, 1623ko ekainaren 19a - Paris, 1662ko abuztuaren 19a) frantziar filosofo, matematikari eta fisikari eta idazlea izan zen. Haren omenez, Pascal izena eman zitzaion Nazioarteko Unitate Sistemako presio unitateari.
  • Leibniz

    Leibniz
    Gottfried Wilhelm Leibniz, edo Gottfried Wilhelm von Leibniz (Leipzig, 1646ko uztailaren 1a – Hannover, 1716ko azaroaren 14a) alemaniar filosofo, matematikari, logikari, teologo, jurista, liburuzain eta politikaria izan zen.
    XVII. eta XVIII. mendeetako pentsalari handienetakoa izan zen, <<azken jenio unibertsal>> gisa ezaguna. Metafisika, epistemologia, logika, erlijioaren filosofia, matematika, fisika, geologia, legegintza eta historiaren alorretan ekarpen sakon eta garrantzitsuak egin zituen.
  • JACQUARD

    JACQUARD
    Frantses asmatzailea (Lyon, 1752 - Oullins, 1834), bere izena duen ehungailua asmatu zuena. Aldaketa handiak eragin zituen ehungintzan, eta ehungailu automatikoen oinarriak ere ezarri zituen.
  • Charles Babbage

    Charles Babbage
    (Britania Handia, 1791ko abenduaren 26a - 1871ko urriaren 18a) matematikari, filosofo eta ingeniari ingeles bat izan zen, konputagailu programagarrien kontzeptua sortu zuena. Lurrunezko makina diferentzial mekaniko bat diseinatu eta inplementatu zuen. Konputazio programak exekutatzeko makina analitiko bat diseinatu zuen ere, inoiz eraiki ez zuen arren. Honegatik, Babbage jotzen da lehen ordenagailuaren sortzailea.
  • Ada Lovelace

    Ada Lovelace
    Augusta Ada King, Lovelaceko kondesa (Londres, Britania Handia, 1815eko abenduaren 10a – Marylebone, Londres, Britania Handia, 1852ko azaroaren 27a), jaiotzez Augusta Ada Byron, Historiako lehen programatzailea izan zela esan ohi da, programazio-lengoaia kontzeptu orokorra erabili zuen lehen emakumea izan zelako (baita lehen pertsona ere), edo makina bat kontrolatzeko lehen algoritmoa sortu zuelako.
  • Vannevar Bush

    Vannevar Bush
    Vannevar Bush (Everett (Massachusetts), 1890eko martxoaren 11a - Belmont (Massachusetts), 1974ko ekainaren 28a) Estatu Batuetako ingeniaria izan zen. 1925ean, ekuazio diferentzialak ebazteko makina asmatu zuen, taldekideekin batera. Gero, uranio-bilaketan aritu zen lanean, Estatu Batuetako Gobernuaren laguntzarekin. 1942an, Manhattan Proiektua gisa ezagun egin zen erakundea eraiki zuen, hain zuzen, lehen atomo-bonba leherrarazi zuena.
  • Von Neumann

     Von Neumann
    John von Neumann Estatu Batuetako matematikaria izan zen, Hungarian jaioa (Budapest, 1903ko abenduaren 28a - Washington, 1957ko otsailaren 8a). Fisika kuantikoari buruzko ikerketak egin zituen, besteak beste. Bigarren Mundu Gerran hidrogenozko bonba egiten lagundu zuen.
  • Grace Murray Hopper

    Grace Murray Hopper
    Grace Murray Hopper (New York, 1906ko Abenduaren 9 - Arlington (Virginia), 1992ko urtarrilaren 1), zientzialaria eta matematikaria izan zen. Lagunen artean "Amazing Grace" izena zuen.
  • Alan Turing

    Alan Turing
    Alan Mathison Turing matematikaria, kriptografoa eta filosofoa izan zen. Informatika modernoaren gurasotzat hartzen da. Haren ekarpenen artean, Turingen makina eta algoritmoen kontzeptuaren formalizazioa daude
  • Hedy Lamarr

    Hedy Lamarr
    Hedy Lamarr, izen osoa Hedwig Eva Maria Kiesler (Viena, 1914ko azaroaren 9a - Casselberry, Florida, 2000ko urtarrilaren 19a), austriar aktore eta asmatzailea izan zen 1941ean maiztasun-jauziaren bidezko espektro hedatuaren teknika bat patentatu zuen
  • Douglas Engelbart

    Douglas Engelbart
    Douglas Carl Engelbart. Estatu Batuetako asmatzaile bat zen, guraso norvegiarrak zituena. Ordenagailuetako sagua asmatu zuen, besteak beste, eta aitzindaria da gizakion eta ordenagailuen arteko elkar-eraginaren esparruan, hipertestua eta ordenagailu sareak barne.
  • Evelyn Berezin

    Evelyn Berezin
    1925ko apirilaren 12 an jaio zen (New York) eta 2018ko abenduaren 8 an hil zen (New York), United Airlines-en lehen lineako txartel erreserbak egiteko sistema garatu zuen
  • Lynn Conway

     Lynn Conway
    Lynn Ann Conway estatubatuar informatikari, ingeniari elektriko, asmatzaile eta pertsona transgeneroen aldeko ekintzailea da. Conway bere ekarpen aitzindariengatik ezaguna da. Besteak beste, Meaden eta Conwayren iraultza oso eskala handiko integraziodiseinu elektronikoan, sortzen ari zen automatizatutako diseinu elektronikoaren industriari lagundu ziona.
  • Jude Milhon

    Jude Milhon
    1939ko martxoaren 12an jaio zen Washingtonen D.C eta 2003ko uztailaren 19an hil zen, San Francisco inguruan bizi zen hacker eta egilea izan zen.
  • Steve Jobs

    Steve Jobs
    Steve Paul Jobs Steve Jobs izen-deiturez ezaguna enpresaburua eta informatikaria izan zen, Apple enpresako lehendakaria, eta informatikaren industriako pertsonaia famatua zen.
    Steve Wozniak ingeniariak Apple I ordenagailu pertsonal berritzailea eskuz sortu eta Jobsek ordenagailu pertsonala ezagutzera eman zuen 70. hamarkadaren bukaeran. 80. hamarkadaren hasieran, Erabiltzailearen Interfaze Grafikoaren potentziala aditzera eman zuen.
  • Tim Berners-Lee

    Tim Berners-Lee
    1955ko ekainaren 8an jaio zen Londresen, Erresuma Batua, 1976. urtean Oxford Unibertsitateko Queen’s College-en Fisikan lizentziatu zen. Web-aren aita dela kontsideratzen da.
    Tim Berners-Leek, bere ikerketen informazioa modu eragingarriago batean banatzeko beharren artean, webaren zati bat diren ideia batzuk garatu zituen.
  • Bill Gates

    Bill Gates
    William Henry Gates III Bill Gates bezala ezagunagoa, enpresaburu eta filantropo estatubatuarra da, Microsoft softwarearen enpresaren kofundatzailea, munduan gehien erabiltzen den sistema eragilearen produktora: Microsoft Windows. Estimazio batzuen arabera, hamar ordenagailutik bederatzik erabiltzen baitute sistema eragile hau.
  • Carol Shaw

     Carol Shaw
    Carol Shaw informatikariak Atari enpresan egin zuen lan, eta esaten dute bideo jokoak diseinatu zituen lehenengo emakumea izan zela, 1978an egindako Polo jokoarenagatik eta 1979ko 3-D Tic-Tac-Toe jokoarengatik.
  • Joanna Rutkowska

    Joanna Rutkowska
    Joanna Rutkowska es una informática polaca conocida principalmente por su investigación en malware y seguridad de bajo nivel . Es la fundadora y directora en jefe de la empresa Invisible Things Lab, dedicada principalmente a la investigación en seguridad informática, así como a la formación y el asesoramiento.
  • Mark Zuckerberg

    Mark Zuckerberg
    Mark Elliot Zuckerberg estatubatuar programatzaile eta enpresaburu famatua da, Facebooken asmatzailea. Egun zerbitzu horretako zuzendari exekutibo eta lehendakari da. Aipatutako sarea korporazio pribatutzat eratu zuen Zuckerbergek 2004an Harvard Unibertsitateko zenbait kideren, Konputazio Zientzietako koordinatzailearen eta bere logelakide Eduardo Saverin, Dustin Moskovitz eta Chris Hughesen laguntzarekin.